(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Artxiboak "Navarrorum. Euskararen gaineko dokumentu nafarren bi mila urteko ondarea” izeneko erakusketa aurkeztu du
osteguna, 2017.eko irailak 21


Erakusketan euskarak Nafarroan historikoki izan duen agerpena dokumentuen bidez jasotzen da


Erakusketaren kartela. ( irudia handitu )

Nafarroako Errege Artxibo Orokorrean "Navarrorum. Euskararen gaineko dokumentu nafarren bi mila urteko ondarea" izeneko erakusketa izango da ikusgai urte amaierara arte. Hor, hizkuntza honek Antzinako Erromatik XIX. mendera arte izan duen agerpena jasotzen duten dokumentuak ikus daitezke. Horretarako, 36 ale aukeratu dira, kontu handiz, lekuko gisa duten balio handiarengatik. Peio J. Monteano historialari, soziologo eta artxibozaina komisarioa izanda, Antso VI.a Jakituna erregeak sinatutako dokumentuaren 850. urteurrena bete denean egingo da erakusketa. Dokumentu horretan, "lengua navarrorum" esan zion euskarari, hau da, nafarren hizkuntza.

Dokumentuak sei bloketan bilduta daude, gaika, eta hizkuntzari buruzko lekuko historikoen bilakaera berari erantzuten diote: lehen aldia - Antzinako Erroma eta "mende ilunak" direlakoak-, non ia ez dagoen euskararen arrastorik beste hizkuntza batzuetan idatzitako testuetan; bigarren aldia, non testuetan, lehendabizi, iruindarren, eta gero, nafarren hizkuntza gisa aipatzen duten; hirugarren aldia, non euskaraz idazten den eta laugarren alda, non liburuak euskaraz inprimatzen hasten diren. Bosgarren blokean, XVII. mendean hasten den atzerapen geografiko eta soziala biltzen da. Bestalde, zenbait dokumentutan, XVIII. eta XIX. mendeetan, euskara, arrazoi ilustratuaren eta sentimendu erromantikoaren artean harrapatuta zegoela erakusten da.

Bloke bakoitzaren hasieran ikus-entzunezko labur bat dago, dokumentuak dagokien une historiko eta kulturalean kokatzeko. Dokumentuak tamaina handiko paneletan erreproduzituta agertzen dira, transkribatuta, eta azalpen txiki bat ematen da, lau hizkuntzatan: euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez. Horietako batzuen jatorrizkoak, hala nola Lergako hilarria, II. mendekoa, Leireko kartularioa, XII. mendekoa, edo Leizarragaren biblia, beira-arasetan ere erakutsiko dira. Dokumentu-ondare honen bidez, Navarrorum erakusketak erronka bati egingo dio aurre: ia milurteko eta erdia idatzi ez zen hizkuntza baten bilakaera historikoa idatzizko dokumentuen bidez erakustea.

Lanen jatorria

Erakusten diren dokumentuen zati handi bat Nafarroako Errege Artxibo Orokorrekoak, Nafarroako Gobernuaren mendeko beste dokumentu-zentro batzuetakoak -Nafarroako Museoa edo Nafarroako Liburutegi Orokorra-, eta komunitateko beste erakunde batzuetakoak dira. Azken hauen artean daude Kaputxinoen Liburutegia, Nafarroako Unibertsitateko Liburutegia, Iruñeko Katedraleko Artxiboa, Iruñeko Elizbarrutiko Artxiboa, Gayarre Museo-Etxea, Caja Navarra Fundazioa edo Iruñeko Udal Agiritegia. Halaber, Madrilgo, Santiago de Compostelako, Compostelako, Bilboko, Parisko (Frantzia), Oxfordeko (Erresuma Batua), Chicagoko (AEB) eta Timbuktuko (Mali) artxiboetatik etorriko dokumentuak ere erakusten dira.

Erakusketa honen helburua azalpen historiko bat ematea da, hizkuntza horren gaur egungo egoera zein den jakiteko. Batik bat bere kultura-balioa nabarmentzea da xedea. Zentzu horretan, euskarak kultura-ondare gisa duen balioa ere nabarmendu nahi du jendaurrean, eta bere kontserbazioa eta sustapena azpimarratu.

Erakusketa Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuak antolatu du eta Euskarabidearen laguntza izan du, ikus-entzunezko edukiak egin dituena, dokumentuak erakusketa amaitu eta gero ere gordetzen direla bermatzeko helburuarekin. Horrela, Nafarroako kultura-ondarea hedatzea nabarmentzen da, hori baita Kulturako Zuzendaritza Nagusiaren funtsezko eginkizunetako bat.

Bisitak abenduaren 31 arte egingo ahalko dira, goiz guztietan, 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldeetan, 17:00etatik 20:00etara. 2018ko urtarriletik aurrera Nafarroako herri nagusietatik eramango da, eta historian zehar hizkuntza agertu den tokietatik jarraituko du.

Erakusketari buruzko informazioa aldizka eguneratuko da web-orrian, bai gaztelaniaz (http://culturanavarra.es/es/navarrorum), bai euskaraz (http://culturanavarra.es/eu/navarrorum).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa