(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ornitologia eta ekoturismo jardunaldi bat izango da igande honetan Auritzen Lindus proiektuaren barruan ostirala, 2017.eko irailak 22


Paseoez, hegazti migratzaileez eta ibilgailu elektrikoez gozatzeko aukera izango da


Pertsona batzuk hegaztiak begiztatzen Lindusko muinoan (Argazkiaren egilea: Lindus 2 proiektua). ( irudia handitu )

Igande honetan, irailak 24, ornitologia eta ekoturismo jardunaldi bat izango da Auritzen. Horrela, paseoez, hegazti migratzaileez eta ibilgailu elektrikoez gozatzeko aukera izango da. Jarduera hau mugaz haraindiko Lindus 2 lankidetza-proiektuak bultzatzen du, hegazti migratzailea ikusteko, ingurumen-hezkuntzarako eta Pirinioetako mugan ekoturismoa egiteko.

Jaieguna "Hegaztiak, klima aldaketaren adierazle gisa" goiburupean egingo da, eta bere helburua da bisitariei eta bertako herritarrei hegazti migratzailea ikusteko jarduera hurbiltzea, Pirinioetako toki honen natura-ondarea erakustea eta ekoturismoa sustatzea. Gainera, oraingo honetan, Pirinioetako lan-elkarteak (CTP), Akitania berria eta Okzitania Frantziako eskualdeak, Espainiako Katalunia, Nafarroa eta Euskadi autonomia-erkidegoak eta Andorrako Printzerria barne hartzen dituena, ekitaldi hau aukeratu du Europar Lankidetza Egunaren programan sartzeko.

Paseoak, begiztatzea eta mugikortasun elektrikoa

Igandeko jarduerak 9:00etan hasiko dira, ibilbide gidatu batekin Ibañetako gainetik Lindus eta Trona mendietaraino, izan ere, hor, hegazti migratzaile ugari izaten dira. Paseoa 12:30era arte izango da, eta hegaztiak nola igarotzen diren ikusi ahalko da, eguraldi ona egiten badu. Horrez gain, Europako lankidetzari buruzko informazioa eskatu ahalko da Lindusen kokatuta dagoen stand batean.

Egunaren beste proposamen bat mugikortasun elektrikoari buruzkoa izango da, Europako Mugikortasunaren Astearekin zerikusia duena. 11:00etatik 13:00era ibilbideak egin ahalko dira bizikletaz, motorraz eta auto elektrikoz, Auritzen eta Jauregiaroztegiko hezegunearen artean, herriko hirigunetik ehun metro ingurura dagoena. Neska-mutilek antolatzaileek doan utziko dituzten bizikleta elektrikoak ere erabili ahalko dituzte.

Jauregaroztegin, hegazti migratzaile askok atseden hartzen duten tokian, beste bi jarduera izango dira. Batetik, 10:00etatik 14:00etara, hegaztien eraztunketa zientifikoko erakustaldi bat egingo da. Bestalde, hezegune honetan dauden intsektu ugariez aprobetxatuz, odonatoak ikusiko dituzte (burruntziak eta sorgin-orratzak). Horrez gain, 11:00etatik 14:00etara, espezie horietako aleak harrapatu, identifikatu eta askatuko dituzte.

Jarduera guztietan langile espezializatuak egongo dira bisitariak artatzeko.

Europako lankidetzaren eguna

Europako lankidetzaren eguna 2012. urtetik egiten da, mugaz haraindiko lankidetza-programek Europako 30 herrialde baino gehiagotan garatzen duten jarduera erakusteko. "Sharing borders, growing closer (Mugak partekatzen, hurbilago hazten)" esloganarekin, datozen egunetan zenbait ekitaldi egingo dira Europa osoan: musika-kontzertuak, aire zabaleko kirol-jarduerak eta argazki-lehiaketak besteak beste.

Ospakizun hauen barruan Auritzeko jardunaldia aukeratzeak, Lindus 2ren bidez garatzen den lanari bultzada emango zaio, hegaztien eztei osteko migrazioaren azterketan, Mendebaldeko bidetik, kiropteroak monitorizatuz (saguzarrak), ingurumen-hezkuntza eta ekoturismoaren bultzada. Mugaz haraindiko proiektu honen buru Auritzeko Udala da, eta bertan hauek parte hartzen dute bazkide gisa: Espainiako Ornitologia SozietateaLigue pour la Protection des Oiseaux (LPO-Aquitaine) eta Nafarroako Gobernua, GAN-NIK enpresa publikoaren bidez. Eskualdeko Garapeneko Europako Funtsak (FEDER) % 65 finantzatzen du Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra Programaren bidez (POCTEFA 2014-2020).

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa