Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Erakusketak, kontzertuak eta bisita gidatuak biltzen ditu
Chris Marker-ek Parisko Liburutegi Nazionalaren inguruan egin zuen “Munduaren memoria guztia” filmaren fotograma.
(
irudia handitu
)
Nafarroako Gobernuak honako kultura-jarduera hauek antolatu ditu irailaren 25etik urriaren 1era bitarteko asterako:
HITZALDIAK
Gizakion salerosketari buruzko hitzaldia
Nafarroako Liburutegia. 1. solairuko aretoa
Asteazkena / 12:00etan
Hizlaria: Beatriz Sánchez Álvarez, Estatuko Fiskaltza Nagusiko Atzerritartasun Unitateari atxikitako fiskala.
Aurreko eguneko dokumentalaren proiekzioaren osagarri: Arenas de silencio.
ZINEMA
Arenas de silencio
Nafarroako Filmoteka
Asteartea / 18:00etan
Asiako eta Ameriketako emakumeen esplotazio sexualaren eta salerosketaren berri ematen 15 urte eman eta gero, Chelo Alvarez-Stehle kazetari eta zinemagile espainiarrak Euskadiko hondartza batera jotzen du, non garai batean bere haurtzaroa bukatu eta famili-sekretu batzuk hasi baitziren.
Sarrera librea, gonbidapena leihatilan eskuratuz gero.
Proiekzio horretarako sarrerak leihatilan bakarrik emanen dira.
Epaimahaia
Nafarroako Filmoteka
Asteazkena / 20.00etan
Filmak abeslari eta ekintzaile zahar baten istorioa kontatzen du, “poeta herrikoia” bezalaxe ezagutzen den ekintzailearen istorioa, hain zuzen. Salaketa surrealista batengatik atxilotzen dute abeslaria: bere abesti bateko letra batek hondakin-uretako langile bat bere buruaz beste egitera eraman duela diote.
Zuzendaritza eta gidoia: Chaitanya Tamhane
Hizkuntza: J.B. en maratheraz, gujaratera, ingeleraz eta hindieraz gaztelaniazko azpitituluekin.
Iraupena: 116 min.
Munduko memoria guztia / Trena martxan / Marker bariazioak
Nafarroako Filmoteka
Osteguna |/ 20.00etan
Foco Punto de Vista
Lehenengo programa hau Chris Marker-en Trena ibilbidean lanarekin inauguratuko da, alegia; Alexandr Medvedkine zinegile sobietarrari egindako omenaldi handia, baina baita zinea ulertzeko bere erari ere. Haren filosofia ziur aski Historiako proiektu ederrenean eta utopikoan gauzatu zen: tren-zinea. Alain Resnais-ek, oraingo honetan ere, Chris Marker-en konplizitatea jasoko du, Munduko memoria osoa lanean, hots; Pariseko Liburutegi Nazionalari buruzko bere espezieko pelikula bakarra. Isaki Lacuesta-k markeriar estiloa hartuko du bere Bariazioak Marker entsegu pieza osatzeko, alegia; Frantziako bidaiari egindako bere tributu pertsonala. Medvedkine, Marker, Resnais eta Lacuesta, horiek guztiak bat eginda zinearekiko maitasunean eta joan-etorriko bidaiarekiko mirespenean.
Bihar
Nafarroako Filmoteka
Ostirala / 20.00etan
Gizateriaren zati handi bat 2100. urtean desagertuko dela aurreikusi du ikerketa batek. Cyril Dion eta Melanie Laurent, lau persona biltzen dituen lantalde batekin batera, hondamendiaren arrazoiak ikertzen eta hori saihesteko moduak bilatzen hasten dira. Euren bidaian zehar, nekazaritza, ekonomia, demokrazia eta hezkuntza berriz ere asmatzen dituzten hainbat aintzindarirekin egiten dute topo. Euren lana bukatzen dutenean, mundu berri bat sortzeko aukerak ikusten hasten dira: biharko, etorkizuneko mundu bat sortzeko aukerak.
Zuzendaritza: Cyril Dion, Melanie Laurent
Iraupena: 118 min.
TAILLERRAK
Xake nobela
Nafarroako Liburutegia
Asteartea / 19.00etan
Xakeari eskainitako arratsalde bat, Mikel Razkinekin.
Stefan Zweig-en “Xake nobela" liburuari buruzko solasaldia, irekia guztientzat (irakurketa-taldeen ikasturtearen inaugurazioa).
Natura eta geometria
Oteiza museoa (Altzuza)
Igandea / 13.00etan
Bisita eta esperientzia lantegia
Lantegiak Jose Ramon Andaren eskulturarako hurbilketa bat proposatzen du, eta gure inguruko geometriatik eskultura-egiturak eraikitzea.
Urriak 1, igandea. 11:00etatik 13:00ak arte. Prezioa: 6 € heldua eta haurra. Gaztelaniaz eta euskaraz. Toki kopuru mugatua. Aurrez izena eman behar da 948.332074 telefonoan edo didactica@museooteiza.org helbidean.
ERAKUSKETAK
Navarrorum. Euskararen gaineko dokumentu nafarren bi mila urteko ondarea.
Nafarroako Errege Artxibo Nagusia
2017/09/21 - 2017/12/31
Ez da euskararen historiari buruzko erakusketa bat. Baina, zernahi gisaz, aurre egiten dio erronka jakin bati: idazki batzuen bidez euskararen aztarna dokumentala agertzea, kontuan izanda ia mila eta bostehun urtean ahozko mintzoa izan zela. Ahozko hizkuntza, idazten ez zena. Erakusketarako, hiru dozena dokumentu hautatu ditugu. Euskarazko agiriez gain, euskarari buruzko agiriak ere badaude tartean. Den-denek badute bereizgarri bat, nafartasuna: Nafarroari buruzkoak, Nafarroan idatziak edo nafarrek eginak dira. Gehienak gure artxibo, museo eta liburutegietatik hartu ditugu, baina badaude Afrikako, Ameriketako eta Europako beste dokumentu zentroetakoak ere.
21 Iraila - 31 Abendua
Kamera ilunaren bitartez
Karlismoaren museoa
2017/05/17 - 2017/11/05
Karlismoaren Museoak aldi baterako erakusketa berri bat biltzen du, irailaren 5era arte ikusgai egonen dena. Asunción Domeño du komisarioa, Nafarroako Unibertsitateko irakaslea eta argazkilaritzan aditua. Erakusketak, argazkilaritzaren aurrekarietan murgilduta, hasierako prozedura fotografikoak aztertzen ditu, hala nola dagerrotipoa edo kalotipia, baita aristotipoak, argazki artistikoa edo inprimaketa-argazkia ere.
Forma 70s. Abstrakzioa eta figurazioa Nafarroako Kutxa Fundazioaren bilduman
Nafarroako Museoa
2017/06/15 - 2017/10/01
formen elkarrizketa bat proposatzen du pintura tradizionalaren eta abangoardiako pinturaren artean, hizkuntza figuratiboen eta abstraktuen artean, eta adierazpen esperimentalen eta herrikoien artean. Elkarrizketa hori kidetasunek eta kontrasteek markatutakoa da, zeinek bat egin baitzuten garai bateko erreferentziako zenbait erakusketa-aretotan; izan ere, Iruñeko eta Nafarroako panorama artistikoaren foku dinamizatzaileak ziren erakustoki haiek.
José Ramón Anda. Kausa formala eta materiala
Oteiza museoa
2017/06/21 - 2017/10/01
museoak erakusketa-proiektu berri bat biltzen du, José Ramón Anda deitutakoa. Kausa formala eta materiala erakusketak sortzaile horrek eskulturari emandako ekarpena analizatzen du, eta haren lana aztertzen. “Eskulturaren Euskal Eskola” deitutakoan aritutako artisten bigarren belaunaldiari lotuta egon zen Anda, eta hizkuntza artistikoak berritu zituen joan den mendeko hirurogeiko hamarkadatik aurrera.
JARDUNALDIAK, TOPAKETAK
Aperitifak: Choriqueso eta Mango
Huarte Zentroa
Larunbata / 11.00etan
Oraingo honetan, Cantamañanas Festibalaren azken edizioa pasa eta gero, Aperitifak bat elkarbanatuko du taldeak, haien identitatearen kontzeptu eta funtsa adierazteko asmoz. Ekimenak festarekin zerikusia duten eta haientzat garrantzitsuak diren hiru ikuspuntu batzen ditu: giro ona, gertutasuna eta komunikatzeko erraztasuna.
Kolektiboko kidea den PIN-ek talde lanean egindako murala egiteko laguntza eskainiko du, bitartean, aperitifa dastatu eta azken edizioko kartel-burua izan den Bejoren musikaz gozatzeko aukera egongo da. Aperitifa azken honen bi arrakastek justifikatzen dute: Choriqueso-a eta Mango-a kaleko edaria den garagardo
KONTZERTUAK
Organo jolea bere organoan
Iruñeko San Antonio Eliza
Larunbata / 19.30etan
Organorako Musika Zikloa
Aita Donostiaren organorako musika, Lekarozeko Kaputxinoen ikastetxean egileak erabiltzen zuen organoan eskainia. Egitarauak argitaratu gabeko zenbait lan ditu, organo joleak berak azken urteetan aurrera eraman duen eta egile garrantzitsu horri buruz orain denbora gutxi egin duen doktoretza tesian azaldu duen ikerketa lanaren emaitza gisa.
HAURRENTZAKO AISIA
Ongietorri ipuinetara
Nafarroako Liburutegia
Asteazkena / 18.00etan
Asteazkenero, gurasoek eta beste boluntario batzuek ipuinak irakurtzen dizkiete haurrei gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez.
Ipuina familia bereko bi kidek edo gehiagok kontatua (ama, aita, osaba, izeba, aitona, amona, familiaren lagun mina...) Ipuina bolondresak aukeratu dezakete edo liburuzainei liburu bat edo bi eskatu ahal zaie.
Boluntarioa izan nahi baduzu emaiguzu zure datuak eta zurekin kontaktuan jarriko gara
Haurren liburutegiko jarduera guztiak doanik dira.
BESTELAKOAK
Ondarearen Europako Jardunaldiak
ostirala, larunbata eta igandea
Urriak 1ean eta 2an Ondarearen Europako Jardunaldiak ospatuko dira Nafarroan.
Kultur ondareaz sentsibilizatzeko programarik garrantzitsuena da. Iaz, 30 herrialde atxiki ziren programara, 50.000 ekitaldi baino gehiago eskaini zituzten eta 20 milioi bisitari hurbildu ziren.
Nafarroak aberastasun berdingabeko kultur ondarea du (monumentuak, aztarnategiak, ondasun higigarriak, gazteluak eta abar). Gobernuak ondare horri guztiari balioa eman nahi dio eta hiritar guztiekin partekatu nahi du.
BISITAK ETA IBILALDIAK
Bisita gidatua Iruñeko katedralaren klaustroa konpontzeko lanetara
Iruñeko katedrala
Igandea, 10:00 / 11:00 / 12:00
Ekainean bukatu ziren Iruñeko katedraleko klaustroaren iparraldeko aldea zaharberritzeko lanak; 2016ko abuztuan hasi ziren, eta hormartearen barnean eta lorategiko fatxadan egin dira. Horregatik, Nafarroako Gobernuko Ondarearen Zerbitzuak doako bisita gidatuen programa bat antolatu du, lan horiek bertatik bertara ikusteko aukera ematen duena.
Erreserbak Nafarroako Ondare Historikoa Kontserbatzeko Fundazioaren webgunean (http://visitas.fcpatrimoniodenavarra.com/).
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen