(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Europako Hizkuntzen Egunarekin bat egiten du astelehena, 2017.eko irailak 25


Hezkuntza komunitateari dei egiten dio antolatutako ekintzetan parte hartzera


Nafarroako Gobernuak ikastetxeei dei egin die bihar Europako Hizkuntzen Egunarekin bat egin dezaten. Irailaren 26arekin ospatzen da Europako Hizkuntzen Eguna; hala erabaki zuen Nazio Batuen Elkarteak 2001ean.

Urtero legez, Nafarroako ikastetxeek hainbat ekintza antolatu dituzte hizkuntza aniztasuna eta beste hizkuntzekiko errespetua sustatzeko; Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialak, esaterako, italieraren inguruan ospatuko du Europako Hizkuntzen eguna “Fatti Conquistare dall’Italia!” ekimenarekin.

Europar Batasunean 500 milioi biztanle bizi dira gaur egun, 28 estatu-kidek osatzen dute, 3 alfabeto erabiltzen dira eta 24 hizkuntza ofizial ditu; horietako batzuk mundu zabalean hitz egiten dira, gainera. Baina gure ondasunaren parte ere badira Europako hainbat erregiotan hitz egiten diren beste 60 hizkuntza, tartean, geurean: euskara. Gainera, etorkinek ere euren hizkuntza propioak ekarri dituzte gure artera; Europar Batasunean 175 nazio-hizkuntza inguru bizi dira elkarrekin.

Hizkuntza askoren elkarbizitza harmoniatsua aniztasunean bateratzeko nahia Europar Batasunaren ikurretako bat da, europar proiektuaren oinarrietako bat.

Hizkuntzek identitate pertsonalak definitzen dituzte, baina, aldi berean, herentzia amankomunaren parte dira. Pertsonen arteko zubi izan daitezke eta beste herrialde eta kulturetara ate ere bai, elkar ulertzea erraztuz. Eleaniztasunaren politikak arrakasta izatea lagungarria da herritarren aukerak hobetzeko eta enplegu-aukerak, zerbitzuetara sarbidea eta eskubideak bermatzeko, baita elkartasuna sustatu nahiz kulturen arteko elkarrizketa eta kohesio soziala hobetzeko ere.

Aniztasun linguistikoa jasotzen da Europar Batasunaren Oinarrizko Eskubideen Gutunean, 22. artikuluan: “Batasunak kultura, erlijio eta hizkuntza aniztasuna errespetatzen du”. Europar Batasunaren Funtzionamendu Hitzarmenak, 3. artikuluan, dio: “Batasunak bere kultura eta hizkuntza aniztasun aberatsa errespetatuko ditu eta europar kultura-ondarearen zaintzaren eta garapenaren alde lan egingo du”.

Horregatik guztiagatik, urtero bezala, Europako Hizkuntzen egunean (irailak 26), Europar Batasunak bat egiten du Europar Kontseiluarekin, Hizkuntza Modernoen Europako Zentroarekin eta arlo horretan lan egiten duten beste erakunde eta herritarrekin, baita Europako hezkuntza erakunde guztiekin, hizkuntza aniztasuna eta hizkuntzen ikasketa etengabea sustatzeko, lekuan lekuko ekitaldi eta ekintzekin.

Nafarroako gobernuak aniztasun linguistikoaren eta eleaniztasunaren alde lan egiten du, Europar Batasunaren zuzentarauei jarraituz, eta bat egiten du EBk duen hainbat hizkuntza ikasteko ikuspegiarekin, pertsonalki aberasteko balio baitu eta XXI. mendeko europar hiritartasunaren oinarri baita.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa