(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasunbideak Erizaintzako lehiaketa-oposizio baterako deialdia egin du, eta azterketa 2018ko martxoan egitea aurreikusi du astelehena, 2017.eko irailak 25


Izena emateko epea astearte honetan hasi eta hilabete batera amaituko da


Osasuna-lehiaketa-oposizioa

Osasunak lehiaketa-oposizio baterako deialdia egin du. ( irudia handitu )

Osasunbideak lehiaketa-oposizio baterako deialdia egin du Erizaintzako profesionalentzat, gaur egun abian dauden langileen lekualdaketa-prozesuan geratzen diren plaza hutsak betetzeko. Deialdia, 2013-15-16 Lan Eskaintza Publikoaren (LEP) barruan dago eta horri esker, aldi baterako kontrataziorako eta aldi baterako barne-sustapena egiteko hautagai-zerrendak osatu ahalko dira.

Azterketa-fasea 2018ko martxorako aurreikusita dago, Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) gaur argitaratutako ebazpenean jasotzen den moduan. Astearte honetan irekiko da izena emateko epea lan-eskaintza honetan parte hartu ahal izateko, eta azken eguna urriaren 25 izango da.

Deitutako lanpostuak B maila edo taldekoak dira, eta "Diplomadun sanitarioen" barruan, eta "Erizain orokorra" espezialitatean. Plaza hutsa kopurua, destinoak eta langile kopurua, lehiaketa-oposizio honetara onartutako eta baztertutako pertsonen behin betiko zerrenda jasotzen den ebazpenean zehaztuko dira, aipatutako lekualdaketa prozesua amaitutakoan. Plaza horietatik, hamalau, desgaitasuna duten pertsonen erreserbako txandaren hautagaiak hornitzeko gordeko dira.

Dagozkion proben bidez euskara-ezagutza egiaztatu nahi duten hautagaiek izena emateko eskaeran adierazi beharko dute.

Martxorako aurreikusitako oposizio-fasean test moduko galdetegi bat egin beharko dute, zenbait erantzun-aukerekin, deialdian zehaztutako 62 gairen inguruan. Erantzunetako bat bakarrik izango da baliozkoa, eta gaizki erantzundakoek penalizatuko dute. Azterketa honetako gehieneko nota 60 puntu izango dira, eta puntuazio horren erdia gutxienez lortzen ez duten pertsonak kanporatuko dira.

Probaren kalifikazio-prozesua amaituta eta emaitzak jakinarazita, merituak baloratzeko prozesua irekiko da: emandako zerbitzuak, prestakuntza-jarduerak, irakaskuntza, ikerketa edo egindako argitalpenak, eta euskara, frantsesa, ingelesa eta aleman ezagutza egiaztatuak. Fase honetan gehieneko puntuazioa 40 puntu izango dira.

Izen-ematea eta merituak Internet bidez aurkeztea

Izena emateko eskaera nahiz tasen ordainketa eta merituak Internet bidez aurkeztuko dira Osasunbideko web-orrian: www.empleosalud.navarra.es, lehiaketa-oposizioa" atalean, "deialdiak" estekan. Hor, "Erizaina. Lehiaketa-oposizioa (LEP 2013-15-16) aukeratu beharko da.

Ez dute ordaindu beharko aurreikusitako tasa (41,60 euro, espedientearen formalizazioa eta azterketa-eskubideak) % 33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonek, deialdia baino hilabete bat lehenago gutxienez enplegu-eskatzaile gisa agertzen direnak (betiere izena emateko epean lan-eskaintza egokirik ez badute errefusatu edo, justifikatutako arrazoi bat izan ezik, sustapen edo prestakuntza ekintzetan parte hartzeari uko egin ez badiote, eta halaber, hilero, lanbide-arteko gutxieneko soldatatik gorako errentak ez badituzte), eta aldi baterako barne-sustapenerako zerrendan sartzea eskatzen dutenak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa