(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Abian da Nafarroa, Euskadi eta Akitania Berriaren arteko mugaz haraindiko enpleguari buruz orain arte egin den azterlanik handiena

asteartea, 2017.eko irailak 26


EMPLEO proiektuaren baitan egiten ari dira azterlana. Proiektu horretan, berriz, hiru lurraldeetako 50 eragilek baino gehiagok hartzen dute parte, besteak beste enpresa-sare, enplegu-zerbitzu publiko, sindikatu eta garapen-agentzietan dihardutenak


Puesto en marcha un estudio sobre empleo transfronterizo

Languileak enpresa batean.

Nafarroako, Euskadiko eta Akitania Berriko enpresa ugarik —hainbat sektore ekonomikotakoak dira— hartzen dute parte azterlan aitzindari batean, hiru eskualde horien arteko mugaz haraindiko enpleguaren ezaugarriak eta etorkizuna ardatz hartuta. IKEI aholkularitza-enpresa egiten ari da azterlana, Bihartean erakundearen laguntzarekin (hiru lurraldeetako merkataritza-ganberak biltzen ditu erakunde horrek).

Euroeskualdeak sustatuko asmo handiko lana da, hiru eskualde horien arteko lan-harremanak gaur egun zertan diren ahalik eta modu zehatzenean jakiteko eta harreman horiek zer aukera sor ditzaketen aztertzeko helburua duena.

Azterlana EMPLEO proiektuaren baitan egiten ari dira. Proiektu hori Nafarroa-Euskadi-Akitania Berria euroeskualdeak sustatutako asmo handiko apustua da, Europak printzipiotzat duen

langileen zirkulazio askea hiru eskualde mugakide horietan gauzatzera bideratuta dagoena.

Mila enpresari baino gehiagori luzatu zaio parte hartzeko gonbita, eta denak ere hainbat alderdiri buruzko galdera sortari erantzuten ari zaizkio: mugaz haraindiko enplegaturik ba ote duten ala ez, zer ezaugarri dituen haien lanak, zer eragozpen izan dituzten kontratuak egiteko garaian, etab. Galdera orokorragoak ere bildu dira, hala nola zer iritzi duten mugaz haraindiko enpleguaren eta hari buruzko aukeren inguruan.

Osagarritasunak

Azterlan diagnostiko hori urriaren erdialderako amaitzea aurreikusi da. Gaur egun dauden mugaz haraindiko langileen benetako fluxua zein den biltzeaz gain, azterlanak beste alderdi batzuk ere jorratuko ditu, hala nola mugaz bi aldeetako lan-merkatuen osagarritasuna, enpresa eta langileentzako egoera fiskala eta partekatutako homologazioen eta kualifikazioen sistemari buruzko analisia, besteak beste.

Azken ondorioak abenduan egingo den mintegi batean aurkeztea aurreikusi da. Bertan, proiektuko partaide diren hiru eskualdeetako enpresa-sare, enplegu-zerbitzu publiko, sindikatu, garapen-agentzia eta abarretako eragileek hartuko dute parte.

Helburua

EMPLEO proiektuaren azken helburua da mugaz haraindiko lan-merkatuaren benetako egoeraz jabetzea, betiere hiru lurraldeetako enpresa eta langileen premiei erantzuteko irtenbide praktiko, argi eta errazak bilatzeko. Azken batean, proiektua hiru lan-merkatuen artean aukerak bilatzera bideratuta dago, baita mugaz haraindiko eremua plataforma lehiakor bihurtzera ere Europako testuinguruan.

Proiektuak errealitate jakin bat du abiapuntu: orain arte, Euroeskualdeko enplegua aztertu ez den eta, beraz, ezagutzen ez den esparrua da; izan ere, ez dakigu nolakoa den bertako enplegua, ezta zer ahalmen dituen ere. Dena dela, Euroeskualdean hainbat faktore biltzen dira: askotariko industria-sarea, enpresa enblematikoak, industria talde indartsuak, langileen goi-mailako kualifikazioa —EBkotik gorakoa—, osagarritasun-esparru handiak, etab. Laburbilduz, garapen-ahalmen handia du eta aukera-eremu egokia da enpresentzat nahiz biztanleria aktiboarentzat.

EMPLEO proiektuaren izenburu osoa da “Europa indartzen: Akitania-Euskadi-Nafarroa euroeskualdeko enplegu arroaren garapena”. 256.012 euroko kostua du eta horren % 65 Eskualde Garapenko Europako Funtsak (EGEF) finantzatu du, Interreg V-A Espainia, Frantzia, Andorra programaren bidez (POCTEFA 2014-2020).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa