(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

370 senidek, Gobernuak, Parlamentuak eta Toki Erakundeek Gurseko kontzentrazio eremuan egon ziren nafarrei larunbat honetan egingo zaien omenaldian parte hartuko dute
asteartea, 2017.eko irailak 26


Ekitaldia Departamentuaren Facebook-en aurkeztu dute bideo baten bidez, eta geroago "Gurs 1939-1945, ahanzturaren eta historiaren arteko esparrua" izeneko konferentziak izango dira


Gursen egon ziren nafarrei egingo zaien omenaldi-ekitaldiaren kartela. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Parlamentuak eta Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioak dagoeneko etorriko direla adierazi duten 370 seniderekin batera parte hartuko dute larunbat honetan, irailak 30, Nafarroako Gobernuak Gurseko kontzentrazio esparruan antolatu den omenaldian, Oloroeko Andre Mariako herriaren inguruan.

Ekitaldia Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuaren Facebookeko orriaren barruan dagoen bideo honen bidez aurkeztu da, eta Gurseko esparruan sartuta egon ziren 500 nafar ingururi omenaldia egingo die. Ekitaldi publikoa eta herritarrei irekia izango da, Nafarroako familiekin eta erakundeekin gertaera horien gogoratu nahi duten eta askatasunarekiko eta giza eskubideekiko konpromisoa agertu nahi dutenentzat; baita errespetuan oinarrituz, bizikidetza eraiki nahi direnentzat ere.


Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuak sortutako bideoaren fotograma. ( irudia handitu )

Omentzeko eta ordaintzeko ekitaldian hauek izango dira: Uxue Barkos, Nafarroako Lehendakaria, Ainhoa Aznarez, Nafarroako Parlamentuko lehendakaria eta Pablo Azcona, Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federaziko lehendakaria. Ekitaldia 11:00etan hasiko da kontzentrazio eremuan, eta han bertan, eremu horren barruan egon ziren nafarren omenezko monumentua inauguratuko dute. Zenbait hitzaldiren ondoren (horien artean Raimond Villalbarena, Terres de Mèmorie(s) et de Luttes elkarteko lehendakaria eta Gursen egondakoen ondorengoa dena) ekitaldiaren amaieran Lehendakariak hitz egingo du, monumentua inauguratuko dute eta lore-eskaintza egingo dute bertaratutakoek.

Gursera joaten diren pertsonak artatzeko, eguraldi txarra egiten badu, aterpe bat jarriko da osasun-zerbitzuekin eta ehun aulki inguru adinekoentzat.

Ekitaldi horren ondoren, Nafarroako Gobernuak, Eusko Jaurlaritzak eta Akitania Berriak elkarrekin antolatutako aintzatespena izango da. Han, Uxue Barkos Lehendakaria, Iñigo Urkullu Lehendakaria eta Akitania Berriko lehendakaria den Alain Rousset izango dira. Ekitaldi hau 13:00ean izango da, eta Euroeskualdearen lankidetza-politikaren barruan dago. Helburua da diktaduratik ihes eginda, Gursen kontzentrazio eremuan amaitu zuten pertsona horiek defendatu zuten demokraziaren eta askatasunaren balioa nabarmentzea.

"Gurs 1939-1945, ahanzturaren eta historiaren arteko eremua".

Nafarroako Gobernuak Gurseko kontzentrazio-esparruaren barruan egon ziren nafarrei egingo dien ekitaldien barruan, datorren asteazkenean, irailak 27, "Gurs 1939-1945, ahanzturaren eta historiaren arteko eremua" izeneko konferentzia izango da Nafarroako Museoan, 19:00etan.

Claude Laharie irakasleak Josu Chuecarekin emango du lehen hitzaldia, eta Gurseko eremuaren historia zorrozkien ikertu duen aditua da, beraz, hoberen ezagutzen duenetako bat da. Chuecak, EHUko irakaslea denak, "Gurs. El campo vasco" ikerlana argitaratu zuen, eta horri esker, handik igaro ziren milaka presoen izenak jakin ziren.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa