(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Banka publikoak Alemanian, Holandan eta Italian izandako benetako esperientziak aztertuko dira jardunaldi batean urrian asteartea, 2017.eko irailak 26


Urriaren 27an egingo da, Iruñeko Planetarioan, Nafarroako Gobernua mota honetako irudi bat Foru Komunitatean sortzeko bideragarritasuna aztertzeko sustatzen ari den ekintzen barruan


Urriaren 27an, ostirala, banka publikoak Europan izandako nazioarteko esperientziei buruzko jardunaldi bat izango da Iruñeko Planetarioan, Nafarroako Gobernuak Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoaren (CPEN) bidez antolatutakoa, mota honetako irudi bat Foru Komunitatean sortzeko bideragarritasuna aztertzeko helburuarekin garatzen ari den ekintzen barruan.

Jardunaldia 09:00etan hasiko da, Ibn Ezra hitzaldi aretoan, eta dagoeneko Alemanian, Holandan eta Italian egiten ari diren jarduerak ezagutzeko eta aztertzeko aukera egongo da. Joateko, aldez aurretik izena eman behar da. Gehienez, 150 pertsona sar daitezke.

Saioen hasieran Manu Ayerdik, Garapen Ekonomikorako lehendakariordeak, ongietorria emango du eta horren ondoren beste hiru hitzaldi izango dira. Jardunaldiaren amaieran mahai-inguru bat egingo da, eta Mikel Casares Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Ekonomia Analisiaren Oinarriak ikasgaiaren titularra izango da moderatzailea.

Txostenak

Hauek izango dira hiru hizlariak:

- Matthias von Bismarck-Osten, Investitionsbank Berlin bankuko Banka Departamentuko goi-ordezkaria eta zuzendaria (Alemania). Finantza-erakunde erakunde horren goiburua "Berlinen alde lan egitea" da, eta Berlingo Land Federalen negozioak garatzeko bankua da. Bere laguntzari esker, Alemaniako hiriburua negozioen eta industriaren egoitza gisa garatzen ari da.

- Edwin van Veenhuizen, BNG Banken finantza-egiturako eta sektore publikoko zuzendaria (Holanda). Erakunde honen helburua da sektore publikoan finantza-kostuak txikiagotzea. Bankuko akziodunak honela banatuta daude: Herbehereetako Gobernu zentralak 1921. urtetik duen % 50a eta gainerako % 50a, udal eta probintziako agintarien eta "water board" (uraren kudeaketarekin lotutako eskualdeko agintaria) direlakoen artean banatuta.

- Francesco Acerbi, Finlombardako zuzendariorde orokorra (Italia). Pertsona bakarreko sozietate anonimo bat da eta bazkide bakarra Lonbardiako eskualdea da. Bere eginkizuna da eskualdeko ekonomia, gizarte eta lurralde garapeneko eskualde programen jarduerak bateratzea. Finlombardak finantza zerbitzu eta produktu berritzaileak egin eta kudeatzen ditu Lonbardiako enpresetarako, haien lehiakortasuna, hazkundea, berrikuntza, lankidetza, laguntza eta kanpoko merkatuetarako hedapena laguntzeko helburuarekin.

Ekintzak

Aurretik adierazi denez, jardunaldi hau, Nafarroako Gobernua Foru Komunitatean banku publiko bat sortzeko aukerari buruzko ikuspegi zabal bat izateko helburuarekin garatzen ari den jardueretako bat da, eta helburu hori, foru Gobernua eratzeko programa-akordioan dagoeneko jasotzen da.

Testuinguru horretan, CPEN bidez, lizitazio bat atera du, aukeratutako Nafarroako 28 eragile interesgarriren zerrenda baten jarrerak, iritziak eta itxaropenak jasotzen dituen azterlan bat egiteko. Azken finean, finantza-erakunde publiko batek Nafarroako gizarteko zer esparru ekonomiko eta sozialetan sortuko lukeen balioa jakitea da helburua. Txostena arduratuko den enpresa Bizilan SA da, Bilbon kokatuta dagoen aholkularitza-enpresa bat, azterketa ekonomikoak eta merkatu azterketak egiteaz gain, ikerketa soziologikoak ere egiten dituena. Esperientzia handia du esparru pribatuan nahi sektore publikoak 1988. urtetik.

Bestalde, Finantza eta Zerga arloko Katedraduna den Fernando de la Hucha Celador eta Merkataritza Zuzenbideko Katedraduna den Rafael Lara González buru direla, Nafarroako Unibertsitate Publikoak aipatutako finantza-erakunde publikoaren bideragarritasunaren azterketa juridiko bat egingo dute. Haren emaitzak Nafarroako Gobernuak aztertuko ditu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa