(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza departamentuak eta UEUk elkarlanerako hitzarmena aurkeztu dute asteazkena, 2017.eko irailak 27

Aurrerantzean UEUk egoitza iraunkorra izango du Ezpeleta jauregian

Transcripción textual del video

Ia bi hamarkadaren ondotik, Nafarroako gobernuak eta UEUk hitzarmena sinatu dute, Iruñean ere euskarazko ikastaroak eskaintzeko. Oraingo honetan 7 saio programatu ditu UEUk Nafarroako Hezkuntza Graduetako ikasleen beharrizanei erantzun asmoz. Hala ere, aurrera begira, eskaintza hedatu eta bestelako ezagutza-arloetara zabaltzeko asmoa adierazi dute Hezkuntza kontseilari Maria Solanak eta UEUko zuzendari Iñaki Alegriak.

Hezkuntza departamentuak iaz hasitako elkarlanari jarraituz, urrats bat gehiago egin eta hitzarmena adostu du UEUrekin, Iruñean ere euskarazko ikastaroak eskaintzeko eta finantzazioan laguntzeko. Iaz, Hezkuntza departamentuko Unibertsitateen Zuzendaritzak 3 ikastaroren antolaketaren finantzaketan lagundu zuen. Aurten, berriz, eta urrats hari jarraituz, “bi erakundeen arteko hitzarmena sinatu dugu, aspaldi alde batera utzita zegoen elkarlana berreskuratzeko eta denboran iraunkortzeko asmoz”, azpimarratu du Maria Solana Hezkuntza kontseilariak.

Izan ere, “gobernu honi ere badagokio euskarazko unibertsitate mailako ikasketak osatzea, eta oro har, formazio etengabea euskaraz bermatzea. Oraingo honetan, Udako Euskal Unibertsitatearen eskutik gauzatu dugu kalitatezko hezkuntzarekin gobernu honek duen konpromisoa”, gehitu du Solanak.

Hezkuntza-UEU hitzarmena

Hezkuntzako eta UEUko ordezkariak. ( irudia handitu )

UEUko zuzendari Iñaki Alegriarekin batera egindako prentsaurrekoan Hezkuntza kontseilariak adierazi du “euskara eta unibertsitatea lotzeko aukera ematen digu UEUk, kalitatezko formazioan sakontzeko osatzen duten eskaintza interesgarriren bidez, unibertsitate arloari zuzenduta bai, baina ez bakarrik, interesa duen ororentzat ere badirelako ikastaroak”. Hala, aurrera begira, hitzarmenari eutsi eta oraingo eskaintza Hezkuntza graduetako ikasleei begira antolatu bada, bestelako ezagutza-arloetara heltzea da asmoa.

UEUko zuzendari Iñaki Alegriak ere hitzarmenaren garrantzi estrategikoa azpimarratu du: “UEUk Nafarroan lanean dihardu 1977az geroztik. Urte horretatik aurrera Nafarroako hiriburuan antolatu ditugu udako ikastaroak, hau da, 40 urteko ibilbidea dugu bertan. Azken ikasturtea inoizko arrakastatsuena izan da antolatu dugun jarduerei dagokienez, eta hori nafar eragileekin batera lan egin dugulako da. UEU euskarazko formazioan erreferentzia bilakatu nahi du Nafarroan eta horretarako ezinbestekoa da indarrak bildu eta elkarlana sustatzea”.

Alegriak azaldu duenez, “urte asko dira Iruñeko Udalaren laguntza dugula gure urteko egitasmoan aurrera ateratzeko. Duela bi urte, berriz, NUPekin hitzarmena sinatu genuen formazioa eta argitalpengintzan elkarlana sustatzeko. Pasa den maiatzean batera antolatu genuen IKERGAZTE kongresuaren arrakasta dugu horren emaitza ikusgarria. Eta gaurkoa ohore bat da, poz handiarekin sinatzen dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza sailarekin 17 urte eta gero hitzarmen hau”.

UEUko zuzendariaren hitzetan, “sinergiak indartzea ezinbestekotzat jotzen dugu, lortu nahi ditugun helburuak ere handiak direlako: euskara normalizatzea unibertsitatean, nafar profesionalak formatu, tokiko behar akademikoei erantzun eta etengabeko euskarazko formazioaren erreferentzialtasuna areagotu”.

Hala, Alegriak adierazi duenez, “gaur sinatzen dugun hitzarmen hau dagoeneko edukiz beteta dator”. Izan ere, udazken honetarako 9 ikastaro antolatu dituzte, horietatik 7 Hezkuntza sailaren laguntzarekin.  

Egoitza egonkorra

Horretaz gain, Alegriak iragarri du aurrerantzean Ezpeleta jauregia izango dutela egoitza egonkor gisa, Iruñean. “Ilusio handiz esan dezakegu urte askotan zehar toki batean eta bestean ibili ondoren, udako ikastaroentzat egoitza egonkorra eskaini digula Hezkuntza sailak Ezpeleta jauregian, Iruñeko bihotzean. Bihotzez eskertzen dugu gure alde egin duzuen apustua, eta ziur gaude emaitza oparoak ikusiko ditugula #ElkarEkin”.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa