(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak ontzat eman du 2017-2021 Foruzaingoaren Gidari Plana asteazkena, 2017.eko irailak 27


Ontzat emanda, Nafarroako Parlamentura eraman da


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak erabaki bat hartu du gaurko batzarrean eta horren arabera, 2017-2021 Foruzaingoaren Gidari Plana ontzat eman du. Horrenbestez, Nafarroako Parlamentura bidaliko du geroago bideratzeko.

foruzainak

Foruzainak.

Nafarroako Gobernuak erabaki bat hartu du gaurko batzarrean eta horren arabera, 2017-2021 Foruzaingoaren Gidari Plana ontzat eman du. Horrenbestez, Nafarroako Parlamentura bidaliko du geroago bideratzeko.

Planaren lehen ataletan bere barne eta kanpo egoeraren diagnostikoa egiteko erabilitako kontzeptu-esparrua azaltzen da. Barne hartzen da erakundearen kudeaketari buruzko datu garrantzitsuen identifikazioa, langileek ekarritako datuen azterketa, interes-taldeek lortutako informazioaren azterketa eta herritarrek adierazitako iritziaren azterketa.

Planak lau ildo estrategiko nagusi barne hartzen ditu, 31 helburu estrategikotan eta 80 helburu operatibotan banatuta dago, dagozkien ekintzekin:

1- Langileen konpromisoa eta barne kohesioa langileen barne antolaketarako, Foru Politikaren antolaketa egituratzeko.

2-Antokaketa-eredu berritzaile eta malgu bat ezartzea, kudeaketa eraginkor bat lortzeko.

3-Segurtasun-sistema hurbil eta proaktibo bat garatzea, adimenean oinarrituta

4-Segurtasun publikoko eskumenak pixkanaka eta esklusibotasunez gain hartzea.

Plan hau ezartzeak gutxienez 11 lan-talde sortzea eta 19 azterketa gutxienez egin behar izatea ekarriko du. Beraz, 2016an egindako diagnostikoak ekarritako ezagutzan sakontzen jarraituko da. Azterketa horiek lana emateko esparruarekin bat datoz: lanpostuak, sarbidea, egotea, prestakuntza-profilak, mugikortasun funtzionala, arrisku fisiko eta psikosozialen ebaluazioa, prestakuntza edo mugikortasun irizpideak.

Egon daitezkeen esparruak

Garapen osoaren ondoren, Planak hiru esparru ezarri eta aztertzen ditu eskumenak pixkanaka hartzeko.

-" A esparrua: uneko bizikidetzako polizia-eredua": honek Foruzaingoak geroko lan-eskaintza publikoetan jarraitzea bermatzen du. Belaunaldi aldaketa besterik ez litzateke egingo, Foruzaingoaren egiturazko defizitari aurre eginez.

-" B esparrua: osagarritasun edo gehigarritasuneko polizia-eredua": erakundearen egiturazko defizitari aurre egiteaz eta belaunaldi aldaketa egiteko aukera emateaz gain, helburua da pixkanaka eskumenak bere gain hartzea Trafiko eta Bide Segurtasun eta Ingurumen arloetan.

-" C esparrua: esklusibotasuneko polizia-eredua": Estatuak Trafikoaren eta Bide Segurtasunaren, Herritarren Segurtasunaren eta Ingurumenaren arloetan transferitu ditzakeen eskumen guztiak gain hartzea edo erabiltzea barne hartzen du.

Herritarren partaidetza-prozesuaren emaitzari buruzko Planaren partaidetza Txostenak, jasotako ekarpenak aztertuta, hauxe dio: parte-hartzaile gehienek "C esparrua" aukeratu dutenez, Foruzaingoak eskumenak bere gain hartzeko polizia-eredua, herritar gehienen eta gai honi buruzko iritzia hedabideetan eman duten Nafarroako zenbait erakunde publiko nahiz pribaturen iritzia ere denez, Nafarroako Gobernuak herritarren eskaera horri erantzun eta C esparrua aukeratu du.

Egiteko prozesua

Nafarroako Gobernua osatzeko programa-akordioan Estatuaren Foruzaingoaren garapena negoziatzeko beharra jasotzen da. Horrela, trafiko eta garraioen, herritarren segurtasunaren, ingurumenaren, ikuskizun publikoen, jarduera sailkatuen eta ordena publikoaren arloetan eskumen osoa hartuko du.

Helburu horrekin, Barne Zuzendaritza Orokorrak lan-talde bat sortu zuen 2016an Plana idazteko. Bere helburua pixkanaka garapena ezartzea da, proposamenak eginez, egoeraren diagnostikoaren emaitzetan oinarrituz, modernoa den eta gaur egungo eta etorkizuneko inguruabarretara egokituta dagoen erakunde baten berariazko eskaerak jasotzen dituen agiri baten bidez.

Geroago, 2017. urte honetako urtarrilean, Plana Foru Gobernuari aurkeztu zioten, eta horren ondoren partaidetza-prozesu bat ireki zen. Horrez gain, jardunaldi publikoak, lurraldeko eta sektoreko informazio-saioak egin ziren, herritarrek alegazioak, iradokizunak eta gomendioak egin zitzaten. Horrela, apirilaren 26tik abuztuaren 25era bitartean parte hartu du, eta aldi horretan aurkezpen jardunaldi publikoa egin zen. Bestalde, lurraldeko sei lan-saio ere egin ziren Tuteran, Tafallan, Lizarran, Zangozan eta Elizondon. Halaber, lan-bilerak egin ziren Parlamentuko taldeekin eta sektoreko saio bat Foruzaingoaren instalazioetan, gaian adituak diren foruzainentzat eta pertsonentzat. Batik bat foroetan jasotako proposamen guztiak landu dira, eta prozesu amaieran Itzulera jardunaldi bat egin zen joan den irailaren 15ean.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa