(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Beraien etxebizitza Nasuvinsako Alokairuen Poltsan utzi duten jabeen % 92,5ek gomendatzen dute osteguna, 2017.eko irailak 28


Joan den udaberrian Errealitate Sozialaren Behatokiak telefonoz egindako inkestaren datuetako bat da


Transcripción textual del video

Gaur egun beraien etxea Nasuvinsari Alokairuaren Poltsa programapean utzita duten etxebizitzen jabeen % 92,5ek horrela egitea gomendatuko lukete. Eskubide Sozialetako Departamentuko Errealitate Sozialaren Behatokiak telefonoz egindako inkestaren daturik nabarmenena da. Joan den udaberrian egin zien jabeen % 70 baino gehiagori.

Inkestaren arabera, hiru arrazoirengatik nagusiki uzten dute etxebizitza pertsona horiek Alokairuaren Poltsan: kobratzeko bermea (erantzunen % 36,5); etxebizitza egoera onean itzultzeko bermea (elkarrizketatuko pertsonen % 32,4k aipatutakoa), eta Nasuvinsan duten konfiantza (% 20,7).

Nasuvinsak emandako arretari dagokionez, oso nota ona jarri diote: batez besteko nota 8,3, eta etxebizitza uzteko izapide errazek ia 8 bat. Jabeek jasotako prezioarekin duten gogobetetasun-maila txikiagoak Alokairuaren Poltsaren nota ororra 7,4 arte jaistea eragiten du.

Gaur egun beraien etxea Nasuvinsari Alokairuaren Poltsa programapean utzita duten etxebizitzen jabeen % 92,5ek horrela egitea gomendatuko lukete. Eskubide Sozialetako Departamentuko Errealitate Sozialaren Behatokiak telefonoz egindako inkestaren daturik nabarmenena da. Joan den udaberrian egin zien jabeen % 70 baino gehiagori.

Inkestaren arabera, hiru arrazoirengatik nagusiki uzten dute etxebizitza pertsona horiek Alokairuaren Poltsan: kobratzeko bermea (erantzunen % 36,5); etxebizitza egoera onean itzultzeko bermea (elkarrizketatuko pertsonen % 32,4k aipatutakoa), eta Nasuvinsan duten konfiantza (% 20,7).

Nasuvinsak emandako arretari dagokionez, oso nota ona jarri diote: batez besteko nota 8,3, eta etxebizitza uzteko izapide errazek ia 8 bat. Jabeek jasotako prezioarekin duten gogobetetasun-maila txikiagoak Alokairuaren Poltsaren nota ororra 7,4 arte jaistea eragiten du.

Gogoratu behar da Iruñean eta bere eskualdean, Tuteran, Lizarran eta Tafallan, prezioa bost eurokoa dela etxebizitzaren metro karratu erabilgarriko, 50 eurokoa garaje-plazako eta bi eurokoa trastelekuaren metro erabilgarri bakoitzeko. Gehienez, 15 metro karratu hartzen dira kontuan. Nafarroako beste udalerri batzuetan, 10.000 biztanle baino gutxiago badituzte, lau eurokoa da metro koadro erabilgarriko etxebizitzarako, 30 eurikoa garaje plazarengatik eta euro batekoa metro koadro erabilgarriko trastelekuen kasuan. 5.000 biztanle baino gutxiagoko herrietan, hiru eurokoa da metro koadro erabilgarriko etxebizitzaren kasuan, 30 eurokoa garaje-plazarengatik, eta euro batekoa metro koadro erabilgarriko trastelekuen kasuan.

Hobetzeko proposamenak eta diru-laguntzen deialdi irekia

Egindako hobekuntza-proposamen gisa, jabeen % 53,8k, prezioa igotzea adierazi dute, komunitateko eta kontribuzioko gastuak jabeen kontura ez izatea eta zerga-tratu hobea (bietan erantzunen % 11,6).

Horren inguruan adierazi behar da urte honetatik aurrera Nasuvinsak komunitateko gastuak bere gain hartuko dituela, gehienez, 50 euro hilean, eta udaberri honetan deialdiak irekita jarraitzen duela jabeek hiru hileko errenten baliokidea den diru-laguntza jaso ahal izateko. Beraz, etxebizitzaren truke prezio handiagoa jasoko dute eta beraien etxebizitza Poltsan uzten duten jabeek dituzten abantailak handitu dira. Laguntza horiek abian jarri zenetik, 58 jabek jaso dute, eta une honetan 525 etxebizitza daude Alokairuaren Poltsaren programan.

Horrez gain, programa utzi duten etxebizitzen jabeen % 74,3ri egin zaie inkesta, etxebizitza hartu edo saltzeko asmoa izateagatik nagusiki, etxebizitza Poltsan uzteko baldintzak ez dituztelako betetzen, edo jasotako prezioa baxua zela uzte zutelako. Batez besteko nota ona izan da, 6,2 alegia, eta hobetzeko alderdien artean jasotako prezioa eta etxebizitza itzultzean zuen egoera daude. Etxebizitza Alokairuaren Poltsan utzi zuten jabeen % 73k programa gomendatuko lukete.

Laparra lehendakariordea pozik agertu da programaren onarpen maila handiarengatik, eta nabarmendu du lehen aldia dela mota honetako azterketa bat egiten dela, eta haren neurriak eta ondorioak aztertuko egingo dituzte, etorkizunean aplikatzeko.

Alokairuren Poltsaren programak zenbait abantaila ditu, bai jabeentzat bai errentarientzat. Lehen kasuan, Nafarroako Gobernuak ordainketa puntualak bermatzen ditu, eta edozein kalte bermatzen du. Bestalde, etxebizitza entregatu zen egoera berdinean itzuliko duela ere ziurtatzen du. Horrez gain, etxebizitzaren ziurtagiri energetikoaren gastuak ere bere gain hartuko ditu, hilean 50 eurokoak direnak komunitateko gastuengatik, eta zero kostuko kredituak eskaintzen ditu, 12.000 euro artekoak, etxebizitzak konponketaren bat behar badu erabiltzen hasi aurretik. Joan den udaberritik ekimena zuzeneko laguntza-programa batekin indartu da. Horren bidez, hiru hileko errenten baliokidea den laguntza bat ematen da, 1.500 euro ingurukoa, errentaren prezioari gehitu behar zaiona.

Errentarien kasuan, laguntzak ere jasotzen dituzte alokairua ordaintzeko beraien errentaren arabera, % 25 eta % 75 artekoa.

Jabeek 848 420601 telefonora dei dezakete informazio gehiago izateko, edo Nafarroako Gobernuaren http://www.navarra.es/home_eu/Temas/Vivienda/Ciudadanos/ web-orrira sartu. Orri berean, Aktualitatea atalean, egindako inkestaren emaitzak kontsulta daitezke.

Alokairuaren Poltsako 486 etxebizitza guztietatik, telefonozko inkesta egin zenean, 2017ko udaberrian, jabeen % 71,6ri egin zaie inkesta, hau da, 348 pertsonei.

Alokairuaren jabe ohien kasuan, programa indarrean egon den urteetan zehar zenbait arrazoirengatik programa bera utzi duten 113 etxebizitzetatik, % 74,3ren informazioa lortu da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa