(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hirurogei enpresa eta erakunde inguruk parte hartuko dute datorren ostegunean Nafarroako Unibertsitate Publikoaren X. Enplegua eta Ekintzailetza Topaketan astelehena, 2017.eko urriak 2


Topaleku hau Unibertsitate-Gizarte Fundazioak antolatu du eta ikasleak, graduatuak eta enplegatzaile izan daitezkeenak elkartzeko gune bat da


Hiruroegi enpresa eta erakunde inguruk hartuko dute parte datorren ostegunean, urriak 5, Nafarroako Unibertsitate Publikoak antolatutako X. Enplegua eta Ekintzailetza Topaketan. Topaketa Arrosadia campuseko El Sario eraikinaren Fernando Remacha ikasgelan (Iruñean) izango da, 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 19:30era. Helburua da ikasleen eta graduatuen enplegagarritasuna hobetzea, profesionalak eskatzen dituzten erakundeak eta enpresetan lana eta praktikak bilatzen dituzten gazteak elkartzeko leku bat ematen dietelako. Aurten ekintzailetzari eman zaio garrantzia, eta leku bat egongo da ekimen horretarako. Topaketan Enplegu Birtualeko Azoka bat ere izango da. Internet bidez emango da urriaren 5etik 18ra bitartean.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren X. Enplegua eta Ekintzailetza Topaketa Ikasleen gaietarako, Enpleguko eta Ekintzailetzako Erretoreordetzak antolatu du Unibertsitate-Gizarte Fundazioaren bidez eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren eta Findus enpresaren babesa du. Topaleku honi buruzko informazio guztia Unibertsitatearen web-orrian kontsulta daiteke.

Ekimena berriki aurkeztu zuten prentsaurrekoan Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Ikasleen gaietarako, Enpleguko eta Ekintzailetzako errektoreorde Cristina Bayona Saezek eta Unibertsitate-Gizarte Fundaziaren Enplegu Zerbitzuko buru Juan Gallego Garcíak.

Topaketan irekitzeko ekitaldi ofizial bat egingo da 11:30ean urriaren datorren ostegunean, urriak 5, aipatutako Fernando Remacha gelan eta bertan honako hauek izango dira: Paz Fernández Mendaza, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari-kudeatzailea; Alfonso Carlosena, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorea; Juan Gallego García, Unibertsitate-Gizarte Fundazioaren Enplegu Zerbitzuko burua; eta Karla Rivera Millán, Findus enpresako giza baliabideetako garapen-arduraduna.

Topaketaren programa

Egun osoan zehar (goizez eta arratsaldez) enpresen aurkezpen laburrak egingo dira, eta giza baliabideetako arduradunek langileak hautatzeko zer politika erabiltzen dituzten azalduko dute. Horrez gain, Iberus Campuseko Demola proiektuaren (elkarlaneko berrikuntza sustatzen duena, unibertsitatea lan-munduarekin lotzen duelako erronkei arrakastaz ekiteko) eta TalentUpna programaren (Nafarroako Unibertsitate Publikoko graduondoko bat da eta bere helburua tituludun berriei laneratzen laguntzea da, graduetan eskuratutako gaitasun teknikoak osatzen dituzten tresna batzuk emanez, benetako inguruetan prestakuntza esperientzia eta esperientzia praktikoa izanez) berri emango dute.

Halaber, El Sario eraikineko zenbait gelatan bost eremu antolatu dira prestakuntza handiko enpleguari, nazioarteko enpleguari, ekintzailetzari, GKEekin eta irabazi-asmorik gabeko erakundeekin lan egiteari eta desgaitasunen enpleguari buruz.

Orden kronologikoan, 10:00etatik 11:30era, "Prestakuntza handiko talenturako gunean" (1. Moduluko 2. ikasgela), "Enplegu kualifikatuko aukerari" buruz hitz egingo da. 12:00etatik 14:00etara, "Nazioarteko Enplegu Gunean" (1 Moduluko 2. ikasgela), atzerriko lanari buruz (programak, mugikortasuna) hitz egingo da. Barne hartuko da Bruselan Nafarroako Gobernuko delegatua den Mikel Irujo Amezagaren aurkezpena, Europar Batasunean dauden enplegu eta praktika aukerei buruz (12:00etatik 13:00era). Goizeko ordutegiarekin amaitzeko, 12:00etatik 14:00etara, "Desgaitasuneko eta enplegurako sarbideko gunean" (3 Moduluko 308 ikasgela), "Edozein desgaitasun duten pertsonentzako enplegu eta prestakuntzari" buruzko tailer bat egitea aurreikusita dago, Aspace-ren, Addeco Fundazioaren eta Inserta Empleo-ONCE Fundazioaren eskutik.

Arratsaldean, "Ekintzailetza Gunean" (04 gela), 15:30etik 17:30era bi lantegi egingo dira: bata, Unibertsitatearen ekiteari buruz, arrakasta lortzeko kasuak eta gakoak azalduko dituena, Enpresak Sortzeko Unibertsitateko Laborategiaren (LUCE) eskutik; bestea, ekonomia sozialean ekiteari buruz, ANELen eskutik (Nafarroako Gizarte Ekonomia Enpresen Elkartea). Azkenik, arratsaldean, "Gobernuz kanpoko erakundeetako eta irabazi-asmorik gabeko erakundeen enplegu gunean" (1 moduluko 3. gela), Gosearen Aurkako Ekintza, Gurutze Gorria, Itaka Fundazioa eta Mugarik Gabeko Medikuak GKEek eskaintzek dituzten lankidetza-aukerak aurkeztuko dituzte.

Azokaren aurretik, Europako Solidaritate Zerbitzuari buruzko saio bat izango da urriaren 4an, Gazteriaren Institutuak emanda, 12:00etatik aurrera, Arrosadia campuseko Ikasgelategiko 011 ikasgelan.

Online eremua

Zuzeneko jardunaldiaren ondoren Enplegu Birtualeko Azoka izango da, urriaren 5etik 18ra. Antolatzaileek unibertsitateko ikasleek erakundeetan lan-aukerak izaten lagundu nahi izan dute, zenbait arrazoirengatik ezin badute joan edo aurrez aurreko azokan lekurik ez badute. Eremu birtual honetan hainbat sektoretako multinazionalak, ETEak eta Nafarroako mikroETEak, gobernuz kanpoko erakundeak, desgaitasunaren sektoreko erakundeak edo "start-upak" (garatzen ari diren enpresak) izango dira besteak beste.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa