(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuaren kultura-agenda aste honetarako astelehena, 2017.eko urriak 2


Solasaldiak eta hitzaldiak, zinema, kontzertuak, ikastaroak, topaketak, erakusketak eta bisita gidatuak biltzen ditu.


agenda cultural 2 octubre

José Luis Echechipía organujoleak kontzertua eskainiko du Iruñeko San Antonio elizan.

Nafarroako Gobernuak honako kultura-jarduera hauek antolatu ditu urriaren 2tik 8ra bitarteko asterako:

ZINEMA
Los sonidos de la soledad
Nafarroako Filmoteka
Asteazkena / 20.00etan
Gaztelako mesetan orduak bilakatu egiten dira, denborak bere itxura galtzen du eta bost emakume hutsalarekin batera bizi dira. Espainiako landa-paisaiaren erretratoa egiten du film honek; gorputzen gisara desagertzen den erretratoa irudikatzen du.
Pelikularen zuzendari Cristina Ortegak aurkeztuko du saioa.
Zuzendaritza eta gidoia: Cristina Ortega

Ikarie XB-1
Nafarroako Filmoteka
2017/10/05 | 20.00etan
Stanislaw Lem idazle poloniarraren Magallanesko hodeia nobelaren egokitzapena da film hau. Idatzizko obra 1955an argitaratu zen eta etorkizuneko gizarte komunista utopiko baten inguruko istorioa kontatzen du. Gizarte horrek eguzki sistema osoa kolonizatzea lortzen du eta izarrarteko lehen bidaia abiatzen du.

Un bigote para dos
Nafarroako Filmoteka
Ostirala / 20.00etan
Antonio de Lara “Tono” eta Miguel Mihurak 40.hamarkadan egin zuten “esperimentu” bat da film hau. 1935ko pelikula austriar baten bikoizketa da. Film orijinalak Johan Strauss semearen bizipenak konatatzen ditu, baina autore espainiarrek gidoia erabat aldatu zuten, obra berria sortuz: “umore absurduko pelikula bat da, umore mota handiena erabiltzen du”. Ia zazpi hamarkadatan desagertua egon zen pelikula hau eta saio honetan, beraz, pelikula orijinala izan zenaren hurbilketa bat ikusiko dugu; harribitxi honetaz gozatzeko aukera aparta izanen da.
Zinema historialari Santiago Aguilar eta Felipe Cabrerizok eginen dute saioaren aurkezpena, beraiek hartu baitute pelikula hau berritzeko ardura.

KONTZERTUAK
Neoklasizismo arkitektonikoari buruzko musikak
Mañeruko San Pedro Eiza
Larunbata / 20.00etan
José Luis Echechipía, organo jolea.
Sarrera doan edukiera bete arte.
Egitarau honek hiru hari gidari aurkezten ditu: Neoklasizismo arkitektonikoa, Madrilgo Errege Kapera eta Hilarión Eslavaren Organo Museo Espainiarra. Santos Ángel de Ochandáteguik, Espainiako Neoklasizismoaren arkitekto nagusietako batek, proiektaturiko eraikin neoklasikoan interpretatuko da.

ERAKUSKETAK
Navarrorum. Euskararen gaineko dokumentu nafarren bi mila urteko ondarea.
Nafarroako Errege Artxibo Nagusia
2017/09/21 - 2017/12/31
Ez da euskararen historiari buruzko erakusketa bat. Baina, zernahi gisaz, aurre egiten dio erronka jakin bati: idazki batzuen bidez euskararen aztarna dokumentala agertzea, kontuan izanda ia mila eta bostehun urtean ahozko mintzoa izan zela. Ahozko hizkuntza, idazten ez zena. Erakusketarako, hiru dozena dokumentu hautatu ditugu. Euskarazko agiriez gain, euskarari buruzko agiriak ere badaude tartean. Den-denek badute bereizgarri bat, nafartasuna: Nafarroari buruzkoak, Nafarroan idatziak edo nafarrek eginak dira. Gehienak gure artxibo, museo eta liburutegietatik hartu ditugu, baina badaude Afrikako, Ameriketako eta Europako beste dokumentu zentroetakoak ere.

Kamera ilunaren bitartez
Karlismoaren museoa
2017/05/17 - 2017/11/05
Lizarrako Karlismoaren Museoak aldi baterako erakusketa berri bat biltzen du, irailaren 5era arte ikusgai egonen dena. Asunción Domeño du komisarioa, Nafarroako Unibertsitateko irakaslea eta argazkilaritzan aditua. Erakusketak, argazkilaritzaren aurrekarietan murgilduta, hasierako prozedura fotografikoak aztertzen ditu, hala nola dagerrotipoa edo kalotipia, baita aristotipoak, argazki artistikoa edo inprimaketa-argazkia ere.

KONFERENTZIAK
Les Rougon-Macquart, inperioaren aurkako familia bat, Emile Zolarena
Nafarroako Liburutegia. 1. solairuko aretoa
Asteazkena / 18:00etan
Hizlaria: Margarita Leoz
Zikloa: Literatura unibertsalaren zortzi milakoak: Nafarroako Liburutegiko klasikoetara hurbiltzeko programa bat.
Sarrera librea aretoa bete arte. Prezioa: doakoa
Informazio gehiago: https://losclubesdelageneral.wordpress.com/2016/09/07/los-ocho-miles-de-la-literatura-universal

Codornizismo zinematografikoa: xelebrekeriatik groteskoraino
Nafarroako Liburutegia. 1. solairuko aretoa
Ostirala / 19:00etan
Hizlaria: Santiago Aguilar eta Felipe Cabrerizo
27ko belaunaldia eta zinema zikloa
Sarrera librea aretoa bete arte. Prezioa: doakoa
Antolatzailea: Nafarroako Liburutegia, Ateneorekin eta Nafarroako Filmotekarekin elkarlanean.

TAILERRAK
Ongi etorri ipuinetara
Nafarroako Liburutegia. Haurrentzako aretoa
Asteazkena / 18:00etan
Ipuin-kontalaria. Boz gorako irakurraldia. Gaztelaniazko saioa
Sarrera librea aretoa bete arte.
Jarduera boluntarioekin egiten da. Eman izena.
Gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez irakurriko dira ipuinak.

BISITAK ETA IBILALDIAK
Bisita gidatuak Karlismoaren museoan
Lizarra
Larunbata, 16:30
Jarduera gaztelaniaz eginen da. 17:30

Doako bisita gidatuak Karlismoaren Museoko erakusketa iraunkorra ezagutzeko.
Sarrera librea aretoa bete arte (gehienez 25 pertsona)
Jarduera euskaraz eginen da.
Informazio gehiago: www.museodelcarlismo.navarra.es

Bisita gidatua Iruñeko katedralaren klaustroa konpontzeko lanetara
Iruñeko katedrala
Igandea, 10:00 / 11:00 / 12:00
Ekainean bukatu ziren Iruñeko katedraleko klaustroaren iparraldeko aldea zaharberritzeko lanak; 2016ko abuztuan hasi ziren, eta hormartearen barnean eta lorategiko fatxadan egin dira. Horregatik, Nafarroako Gobernuko Ondarearen Zerbitzuak doako bisita gidatuen programa bat antolatu du, lan horiek bertatik bertara ikusteko aukera ematen duena.
Erreserbak Nafarroako Ondare Historikoa Kontserbatzeko Fundazioaren webgunean http://visitas.fcpatrimoniodenavarra.com/


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa