(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Motibazio politikoko testuinguruetan giza eskubideak urratzeari buruzko ikerketarako laguntza-deialdia egin da astelehena, 2017.eko urriak 2


Deialdian 30.000 euro emango dira eta Unibertsitateentzat eta ikerketa-zentroentzat da


jauregia

Nafarroako Jauregiko fatxada.

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuari atxikita dagoen Bakea, Bizikidetza eta Giza Eskubideen zuzendari nagusiak deialdi bat egin du ikerketa-zentroetarako diru-laguntzak banatzeko, Nafarroan eskuin-muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako indarkeriazko gertaerei buruzko ikerketa zientifikoak eta dokumentu bilketak egiteko. Guztira, 30.000 euroko laguntza da.

Memoriaren eta biktimen arloko politika publikoen esparruan, Nafarroako Gobernuak iraganeko ezagutza hobea lortzen laguntzen jarraitu nahi du ikerketa zorrotzen bidez. Horiei esker, erakundeek, eta gizarteak oro har, iraganean gertatu diren giza eskubideen urratzeak azaltzen dituzten dokumentuak eta erreferentzia sendoak izango dituzte. Deialdiaren helburua da indarkeriari (terrorista eta politikoa) eta haren ondorioei buruzko ikerketak egiten laguntzea eta horiek sustatzea, biktimek egiarako duten eskubideari, justiziari eta konponketari erantzuteko, eta indarkeriarik eza sustatzen duten eta ez errepikatzeko bermeak ezartzen dituzten ekintzak bultzatzeko asmoarekin.

Bakea, Bizikidetza eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak zenbait txosten bultzatu ditu, terrorismoak Nafarroan izan ditzakeen ondorioak hobeto ezagutzeko, ETAren indarkeria eta haren ekintzen ondorioak ere hobeto ezagutuz. Biktima guztiak artatu ahal izateko, bakoitza bere errealitate biktimologikoan, zeinu desberdineko urratzeak nahastu eta arindu gabe, motibazio politikoko testuinguruetan eragindako edo egindako Giza Eskubideen urratzeak hobeto ezagutu behar dira, eskuin-muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimen errekonozimenduari eta erreparazioari buruzko apirilaren 10eko 16/2015 Foru Legean jasotzen den moduan.

Diruz lagunduko dira:

- Gure historia berrian, eskuin-muturreko taldeek (Triple A, Batallón Vasco Español eta abar) egindako atentatu edo hilketa, indar-abusu edo motibazio politikoko testuinguruetan funtzionario publikoek indarkeria bidegabe erabili gisa, motibazio politikoko indarkeria kasuak hobeto ezagutzen laguntzen duten ikerketa-lanak, eta abar.

- Gure historia berrian (1960-) Giza Eskubideen urratzeen eta testuinguruen tipologiaren hurbiltze teoriko bati erantzuten dioten lanak, motibazio politikoko indarkeriazko ekintzen ondorioz.

- Oinarri gisa eta gaiari buruzko etorkizuneko ikerketa gisa erabil daitezkeen dokumentuen bilketa.

Deialdia 30.000 eurokoa da eta gaur bertan argitaratu da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta datorren urriaren 23ra arte irekita egongo da eskaerak aurkezteko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa