(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernua ados agertu da erretzeari uzteko sendagaietarako laguntzak erregulatzearekin asteazkena, 2017.eko urriak 4


Foru Gobernuak Foru Dekretua aintzat hartu du eta Nafarroako Kontseiluari bidaliko zaio irizpena eman dezan.


fatxada

Nafarroako Jauregiko fatxada.

Nafarroako Gobernuak erretzeari uzten laguntzeko sendagaiak eskuratzeko baldintzak ezartzen dituen Foru Dekretua aintzat hartzea erabaki du gaurko bilkuran. Horrela, Nafarroako Kontseiluari bidaliko dio irizpena eman dezan.

Neurri hori joan den maiatzeko prentsaurrekoan aurreratu zuen Fernando Dominguez Osasun Departamentuko kontseilariak.

Zioen azalpenean adierazten den moduan, tabako-kontsumoaren mendekotasuna mendebaldeko munduaren osasun-arazo garrantzitsuenetako bat da, eta prebeni daitekeen lehen heriotza-kausa. OMEren arabera, tabakoaren kontra borrokatzeko neurri integralak, horien artean erretzeari utzi nahi diotenei laguntza-programak daudela, eraginkorra dira tabako-kontsumoa murrizteko, eta horren ondorioz, heriotza-tasa eta horrekin lotzen den gaixotze-tasa ere txikiagotzeko.

Tabakismoa epidemiatzat hartzen du Osasunaren Mundu Erakundeak, eta gaixotasunen zerrenda luze batekin lotzen da: 15 motatako minbiziak, biriketakoa bereziki, gaixotasun kardiobaskularrak, diabetesa eta biriketako zenbait afekzio. Heriotza-kasu garrantzitsu ere bada, eta EB osoan lehen heriotza-kausa goiztiarra da, baita ospitaleratzeko arrazoi garrantzitsua ere.

Tabakoak erretzaileen nahiz ke hori usaintzen dutenen osasunean eragin zuzen eta negatiboa duen elementua dela egiaztatu denez, egokitzat hartu da laguntza-programa erretzeari utzi nahi diotenei ere eskaintzea, uzte-tasak handitzen laguntzen duten sendagaiak sartuz (% 8-% 11tik % 14-% 20ra, dauden ikerketen arabera).

Neurri hori bat dator Nafarroako 2014-2020 Osasun Planean ezarritakoarekin, izan ere, bizi-estilo osasungarriei erreparatzeko beharra antzematen da, eta tabakoa arriskuko jokabidetzat hartzen da, gaixotzeko arazoak, arrisku baskularrak eta bestelakoak eragiten dituelako. Zentzu horretan, Planaren helburua erretzaile kopurua murriztea eta tabakoari uztea agintzea da.

Foru Dekretuaren helburua da erretzeari uzten laguntzeko sendagaiak eskuratzeko baldintzak arautzea. Laguntza hori eskatu ahalko dute Osasunbideak bermatzen duen osasun txartel indibiduala (OTI) duten pertsonek.

Barne hartzen diren sendagaiak

Erretzeari uzten laguntzeko sendagaien artean barne hartzen dira Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak onartutako fitxa teknikoan tabakoaren ohitura uztea jarrita duten sendagaiak. Agin daitezkeen sendagaitzat ere hartzen dira nikotina ordezkatzeko terapiakoak (partxeetan banatzen direnak), Bupropion eta Vareniclina.

Laguntza jasotzeko baldintza hauek bete beharko dira: laguntza eskatzen duen pertsonak Osasunbideak sustatutako erretzeari uzten laguntzeko programei atxikitzea, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak ezarritako protokolo teknikoen esparruan, eta sendagaia mediku batek agintzea.

Sendagai horiek Osasunbidearen aplikazio informatikoen bidez bakarrik eskatuko dira, pazienteen segimendu egokia egin ahal izateko eta programa geroago baloratzeko beharrezkoa den informazioa lortzeko.

Onuradunek sendagaien prezioaren zati bat ordainduko dute, Osasun Sistema Nazionalaren laguntza farmazeutikoetarako ezarritako baldintzen arabera. Hau da, dagokion koordainketa izango dute, errenta-tarteen arabera.

Tabakismoa Nafarroan

Nafarroako 123.000 erretzaile baino gehiagorentzako laguntza hau (65.000 gizon eta 58.000 emakume), duela zenbait urtetatik lehen mailako arretan nagusiki erretzeari uzteko egiten diren laguntza-programetan (ELP) barne hartzen da.

Europako 2014ko Inkestaren datuen arabera, 15 urtetik gorako Nafarroako eguneroko biztanle erretzaileen ehunekoa % 23,3koa zen, 2009an baino 5 puntu gutxiago bi sexuetan. 1991. eta 2014. urteen artean (23 urte) ehunekoak 15 puntu egin zuen behera gizonen artean; 6 puntu emakumeen artean. Egunero kontsumitzen hasteko adina 16,5 urtekoa da. Adinen arabera, gazteriaren eta osasunaren 2014ko Nafarroako Inkestaren arabera, 14 eta 29 urte arteko adin-tartean 7 puntu jaitsi zen 2007-2013 aldian, baina 14 eta 17 urte arteko taldean, nesken ehunekoak mutilena bikoiztu zuen (10,25 eta % 5,3). Horrek adin gazteenetan genero-tarte bat agertu dela adierazten du, eta alderdi horretan eragiten duten faktoreen azterketa sakonagoa egin beharko litzateke. Datuak oro har hobetzen ari badira ere, asko geratzen da Nafarroako herritarren osasunean lehentasuna duen gai honetan aurrera egiteko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa