(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak lau Topagune Iraunkor izango ditu Europar Batasunaren informazioa bideratzeko eta eguneroko berriak hurbiltzeko osteguna, 2017.eko urriak 5


Sektoretan banatuta, Europar Batasunaren eguneroko berriei, politikei eta aukerei buruzko informazioa emango die Nafarroako operadoreei


Transcripción textual del video

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok eta Nafarroako Gobernuak Bruselan duen ordezkari Mikel Irujok Nafarroak hemendik aurrera izango dituen Topagune Iraunkorrak aurkeztu dituzte gaur goizean.

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok eta Nafarroako Gobernuak Bruselan duen ordezkari Mikel Irujok Nafarroak hemendik aurrera izango dituen Topagune Iraunkorrak aurkeztu dituzte gaur goizean. Informazio-egitura horiek legealdi honetan lehen aldiz onartutako Europako Ekintza Planean jasotzen dira eta helburua Europa Batasunak ematen duen informazioa egituratuta eta kanalizatuta ematea, eta jorratzen diren gaietan lan aktiboa duten Nafarroako operadoreei bidaltzea da.

"Europar Batasunak sortzen duen informazioa kanalizatzea funtsezkoa da, eta Topaguneak leku egokienak dira informazio hori bideratzeko", azpimarratu du kontseilariak. "Ezinbestekoa da EBri eta bere aukerei buruzko informazioa ahalik eta gehien hedatzea. Oinarrizko informazioarekin batera informazio iraunkor eta egituratu bat ere bidali behar zaie behar duten erakunde publiko eta pribatuei".

Aurreikusitako Topaguneak Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategian ezarritako lehentasunezko arlo sozioekonomiko berak dira:

• Automobilgintza eta mekatronika

• Elikakatea

• Energia berriztagarriak

• Osasuna

Bestalde, Irujok hauxe azpimarratu du: "Topaguneek dinamikoak izan behar dute, eta azken erabiltzaileei ez diete inolako lan-zamarik ekarri behar. Topagune hauen bidez, sektore horietan jarduera bat garatzen duten Nafarroako operadoreak kokatuta egongo dira, eta EBren gaur egungo berriei, politikei eta aukerei buruzko informazioa emango da. Topaguneek gutxienez bi topaketa egin behar dituzte urtero, eta hor, nahi duen edozein erakunde publikok nahiz pribatuk parte hartu ahalko du".

Jarduerak

Hauek dira Topagune Iraunkorretan aurreikusita dauden jarduerak:

Informazio-iturriak identifikatzea, Europar Batasunetik etortzen diren hainbat ekimen eta informazioren barruan.

Nafarroako Gobernuko departamentuekin lankidetzan, parte hartu nahi duten Nafarroako erakunde guztien zerrenda bat egingo da.

Topaguneetan zeharkako gaikako arloak ere izango dira, lantalde guztiak barne hartzeko, hala nola "Smart cities" edo ekonomia zirkularra.

Bestalde, operadoreei informazioa emateko "newsletter" bat egingo da hamabostero, bildutako informazio guztiarekin eta Bruselan eta gainerako Europan antolatutako egutegi aurreratu batekin.

Ordezkaritzak berak egindako Europar Batasuneko Funtsen Gida hedatzea, Nafarroako zenbait herritara egindako bisiten agenda baten bidez, eta Europako Batzordearen gida eta Europako Kontseiluaren eta Parlamentuaren jarraipena.

Bestalde, Batzordeak hartutako erabakiei buruzko gaikako laburpen-fitxak ere egingo dira, eta Europar Batasunak edo Europako sareek argitaratutako beste txosten edo dokumentu batzuk argitaratuko dira, Nafarroako operadoreentzat interesgarriak badira.

Informazio guztia web-orri batean agertuko da. Lau topaguneetako gaikako deskribapenak izango ditu eta urtero topagune bakoitzak bi ekitaldi antolatuko ditu. Horietatik, bat, gutxienez, nazioartekoa izango da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa