(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafar Lansarek Merkataritzako Profesionaltasun Ziurtagiri bat egingo du adimen-desgaitasuna duten pertsonentzat osteguna, 2017.eko urriak 5


Enpresetan praktikak egiteko 15 plaza eskainiko ditu, eta gainditzen duten ikasleek N1 Profesionaltasun Ziurtagiriaren titulu ofiziala eskuratuko dute


Nafar Lansarek "Merkataritzako jarduera osagarriak" izeneko ikastaroan izena emateko epea ireki du Iruñean. Adimen-desgaitasuna duten langabeentzat bakarrik da.

Guztira 336 ordu izango dira, urriaren 23tik martxoaren 28ra. Berezitasun gisa, ikastaroak bere ohiko iraupena % 17 handitu du, kontzeptuak indartzeko eta ikasleei 1 mailako Profesionaltasun Ziurtagiriaren titulu ofiziala lortzen laguntzeko. Espainia osoan balioko du. Prestakuntzan Nafar Lansare aurretik harremanetan jarri den 15 enpresetan 60 orduko praktikak egiteko aukera barne hartzen da, apiril eta maiatza artean egitekoak.

Nahi duenak www.empleo.navarra.es web-orriko "prestakuntza" atalaren bidez eman dezake izena; bestela, posta-kodearen arabera dagokion agentzian. Lehentasuna izango dute 18-29 urte arteko pertsonek, biak barne, eta hasierako prestakuntza profesionaleko programa bat edo programa berezi bat egin dutenek, edo Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloaren eta DBHko lehen mailaren artean dagoen curriculum-maila bat dutenek. Izena ematen duten pertsonen artean hautaketa-proba bat egingo da.

Ikastaroa Iruñeko Mª Ana Sanz DBIn emango da, astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 20:00etara (ordu erdiko atsedenarekin). Metodologia gehiena praktikoa izango da, prestakuntza zer talderi zuzentzen zaion kontuan hartuta. Salmenta-puntuko eragiketa osagarrietako prestakuntza, eskaeren prestaketa, transpaleten eta eskorgen manipulazioa eta mugimenduak eta bezeroaren oinarrizko arreta.

Horrez gain, gizarte eta lan gaitasunen modulu bat ere emango da: laneko ohiturak (puntualtasuna, higienea...), motibazioa, talde-lana eta laguntza enplegu-bilaketan (curriculuma eta elkarrizketa). Prestakuntza horri esker, hobeto moldatuko dira lan eta gizarte testuinguru desberdinetan.

Ikastaroa Hezkuntza Departamentuarekin eta Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabide Zentroarekin batera programatu da. Nafar Lansarek ziurtapen-ikastaroak egokitzen ditu desgaitasunak dituzten pertsonendako, edukiak irakurketa errazeko metodoarekin emanez. 2016an Tuteran "Merkataritzako jarduera osagarrien" ziurtagiria antolatu zuen, eta Iruñean, "Administrazio-zerbitzuen eta zerbitzu orokorren eragiketa osagarriak".

Nafar Lansarek Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioarekin enpresetan profil profesional estrategikoak garatzeko eta sartzeko egindako hitzarmenaren barruan, Nafarroako Industriaren Elkarteak sustatuta, urriaren 16an 60 orduko "Mantentze-lanetako laguntzailea" izeneko beste ikastaro bat hasiko da Iturrondoko (Burlata) Nafar Lansareren zentroan eta Tasubinsan. Adimen-desgaitasuna edo garuneko paralisia duten pertsonentzat da, eta bere helburua da muntaketa-lanetan laguntzeko eta makinak eta industria-ekipamendua fabrikan instalatzeko, mantentzeko eta konpontzeko prestatzea.

2018ko lehen seihilekoan beste profesionaltasun-ziurtagiri bat izango da, adimen-desgaitasuna dutenendako ere bai: "Eraikinetan eta lokaletan gainazalak eta altzariak garbitzea".




Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa