Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako hamalau zentroetako zuzendariak eta Euskadiko eta Akitaniako zuzendaritza-taldeetako ordezkariak bertaratu dira
Baionan gaur egindako topaketaren une bat.
(
irudia handitu
)
Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketako Zerbitzuko ordezkariak dituzten Nafarroako sare publikoko eta itundutako zentroetako zuzendariak Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearen barruan egingo den bigarren lan-bilerara joango dira gaur, lanbide-heziketaren esparruan baterako lankidetza-proiektuak zehazteko. Oraingoan Baionako Lanbide Heziketako Chambre Métiers zentroan izango da.
Joan den ekainaren 9an Imarkoainen "CISER" Energia Berriztagarrien Goi-mailako Zentroan egin zen "2017 Mugaz gaindiko lankidetza" programaren lehen bileraren jarraipena da. Hor, Euroeskualdeko lanbide-hezietarako elementu estrategikoak finkatu ziren Europa 2020 estrategiaren barruan.
Jardunaldi horretan Nafarroako Lanbide Heziketako hamalau zentroetako zuzendariak izan ziren Euskadiko eta Nouvelle-Aquitanieko zuzendaritza-taldeetako ordezkariekin batera. Ekimen hori, lanbide heziketako zentroen, enpresen, teknologia-zentroen eta erakundeen arteko sinergiak sortzeko eta Lanbide Heziketako zentroen eredua aldatzeko kudeaketari buruzko baterako gogoeta egiteko beharraren ondorioz sortu ziren. Izan ere, espezializazio adimentsuko estrategietan oinarritutako eskualdeko garapen-planei erantzun behar zaie, Nafarroako "S3 Nafarroa" kasuan bezala.
Jardunaldi honen hasieran Nafarroan ekainean egindako lana aurkeztuko dute, eta gai nagusia "Mugaz gaindiko Jardueren Komunitate bat eraikitzearen" ingurukoa da. Lan-talde hauek antolatu dira:
G1 Enpresekiko harremanak
G2 Zentroetako berrikuntzaren eta zuzendaritzen kudeaketa
G3 Lanbide Heziketa duala
G4 Berrikuntza metodologikoa
G5 Zentroen nazioartekotzea
Talde horien buruak hiru eskualdeetako adituak izango dira. Nafarroak lanbide heziketa dualeko taldearen buru da. Jardunaldia amaitzeko, LHko CMA6, Chambre de Métiers zentroa bisitatuko dute.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen