Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Egoitza artistikoko jarduerak, solasaldiak eta hitzaldiak, zinema, kontzertuak, ikastaroak, erakusketak, eta bisita gidatuak biltzen ditu
Benantzi Bilbao organo jotzailea.
(
irudia handitu
)
Nafarroako Gobernuak honako kultura-jarduera hauek antolatu ditu urriaren 9tik 15era bitarteko asterako:
ZINEMA
La torre de los siete jorobados
Nafarroako Filmoteka
Asteazkena / 20.00etan
XIX.mende bukaerako Madrilen kokatuta, Robinson de Mantua arkeologia mamuak Basilio gazteari lurpeko hiri baten berri ematen dio. Hiri horretan konkordun talde bat bildu ohi da euren gaiztakeriak antolatzeko. Martinez agentearen laguntzaz, Basilioren eginkizuna arkeologoa nork hil zuen deskubritzea izanen da. Gainera, bere iloba Ines Zazpi Konkordunen Dorretik erreskatatu beharko du.
Zinema historialari eta Madrilgo Carlos III. unibertsitateko irakasle Asier Aranzubiak eginen du saioaren aurkezpena.
La puerta abierta
Nafarroako Filmoteka
Ostirala / 20:00etan
Rosa prostituta da, eta amarengandik datorkio ofizioa. Antoniak, amak, Sara Montiel dela uste du orain, eta infernu bilakatu da alabaren egunerokoa horregatik. Rosak ez daki zoriontsua izaten. Edo ezin du. Halako batean, kide berri bat dago familian (zinez berezia eta aldrebesa), eta horrek aukera paregabea emango dio zoriontsua izateko.
Zuzendaritza eta gidoia: Marina Seresesky
Antzezleak: Carmen Machi, Terele Pávez, Asier Etxeandía, Lucía Balas, Sonia Almarcha, Paco Tous, Emilio Palacios, Mar Saura, Christian Sánchez, Yoima Valdés, Mónica Kowalska.
EGOITZA ARTISTIKOA
Fanzine-egileen egoitza
Huarte zentroa
2017/10/02 - 2017/10/20
Fanzine-egileen egoitzaRurru Mipanochia, Gelen Jeleton, Liebana Goñi, Cristina Jiménez, Irati Fernández Gabarain
“Yo, la peor de todas/Ni, denetan okerrena” erakusketa-proiektuaren zati da.
KONFERENTZIAK
Emakumea eta zientzia: aitzindariak
Nafarroako Liburutegia. 1. solairuko aretoa
Astelehena / 18:00etan.
Rosa Monterok Marie Curieren bizitza birsortu du La ridícula idea de no volver a verte liburuan.
Irakurketa feministak zikloa.
Hizlaria:Piluka Labayen.
Sarrera librea aretoa bete arte.
Erakunde antolatzailea: Nafarroako Liburutegia.
Informazio gehiago: http://www.bibliotecaspublicas.es/navarra
Erresuma ikusezina
Nafarroako Liburutegia. Haurrentzako aretoa
Asteazkena / 18:00etan.
Ezohiko gaixotasunak zikloa
Hizlaria: Iluna antzerki-taldea
Ezohiko gaixotasunak dituzten pertsonak ikusaraztea da helburua, baita haiekiko sentiberatasuna eta elkartasuna sustatzea ere.
Sarrera librea aretoa bete arte. Haurrentzat eta familientzat
KONTZERTUAK
Daniel del Pino, pianoa
Baluarte
Asteartea / 20.00etan
Musika-Difusioko Nazio-Zentroarekin (CNDM) elkarlanean, eta Egungo Beethoven lelopean, Ludwig van Beethoven musikagilearen 32 sonaten integrala eskainiko da, espainiar pianista gailenen esku. Programa osatuz, Ligetiren estudioak eta gaur egungo espainiar musikagileen obrak. Egungo Beethoven programaren lehen kontzertuak Daniel del Pino piano-jotzailea izango du protagonista.
TAILERRAK
Akanpada: Habtiación 6
Huarte Zentroa
Larunbata / 11.00etan
Urriaren 14an
Proposamen berri bat mustuko dugu, adin desberdinetako herritarrei zuzendua, sorkuntza kolektiboko esperientzia bat sortzeko aukera ematen du “Habitación” erakusketa gunean. Oraingo honetan Habitación 6 – Oh! Ñarará! Ikusteko aukera dago.
Hilabetero bi sesio egongo dira, euskaraz 11:00etan eta gazteleraz 11:45ean. Akanpadaren ondoren, Uharte Zentroak artistekin antolatzen dituen Aperitifak topaketaz gozatzeko aukera egongo da. Hilabete honetan.
Cuando tu materia deviene desborde
Aperitifak programa
Huarte Zentroa
Larunbata / 11.30etan
Oraingo honetako Aperitifak Cuando tu materia deviene desborde Egoitza artistikoaren garapenaren markoan gauzaturiko ospakizun ekintza bat da. Proiektuak gure zentzuak, afektuak eta erantzukizunak gure ibaietara bideratu nahi ditu, Uharte, Burlata eta Atarrabakiako memoria bisuala osatzen duten hainbat irudi, dimentsio eta esanahi balorean eta elkarrizketan jarriz, Ultzama eta Arga ibaien ubideak eta uholdeak harremanetan jarriz.
BISITAK ETA IBILALDIAK
Bisita gidatuak Karlismoaren Mesuran
Lizarra
Osteguna/ 11:30 / 12:30etan.
Doako bisita gidatuak Karlismoaren Museoko erakusketa iraunkorra ezagutzeko.
Sarrera librea aretoa bete arte (gehienez 25 pertsona)
Jarduera gaztelaniaz eginen da.
Informazio zehatzagoa: www.museodelcarlismo.navarra.es
Bisita gidatua Iruñeko katedralaren klaustroa konpontzeko lanetara
Iruñeko katedrala
Igandea, 10:00 / 11:00 / 12:00
Ekainean bukatu ziren Iruñeko katedraleko klaustroaren iparraldeko aldea zaharberritzeko lanak; 2016ko abuztuan hasi ziren, eta hormartearen barnean eta lorategiko fatxadan egin dira. Horregatik, Nafarroako Gobernuko Ondarearen Zerbitzuak doako bisita gidatuen programa bat antolatu du, lan horiek bertatik bertara ikusteko aukera ematen duena.
Erreserbak Nafarroako Ondare Historikoa Kontserbatzeko Fundazioaren webgunean (http://visitas.fcpatrimoniodenavarra.com/).
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen