(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

"Memoria duten eskolak, bakearen eta bizikidetzaren alde" programak bere eskaintza berritu du 2017/18 ikasturterako astelehena, 2017.eko urriak 9


Oroimena, bizikidetza, aniztasuna, giza eskubidea eta gatazkak modu baketsuan ebaztea dira Bake eta Bizikidetzako Zuzendaritza Nagusiaren proposamenaren ardatzetako batzuk


Nafarroako Gobernuak "Memoria duten eskolak, bakearen eta bizikidetzaren alde" prestakuntza-jardueren programa abian jarri du bigarren urtean jarraian. Helburua kohesionatuago dagoen gizarte anitz eta demokratikoa bultzatzea da, indarkeriarekin gabe, elkarrizketaren bidez, errespetuz eta irtenbideak partekatuz arazoei eta desadostasunei aurre egiten diena.

"Oroimena duten eskolak" proiektuaren barruan, aurten bi ikastaro eskaintzen ditu, eta aurreko ikasturteko prestakuntza-eskaintzan sortu ziren lan-ildoetako batzuk garatzen dira: "Memoria duten eskolak: Memoria duten irudiak" eta "Memoria duten eskolak: Ibilbideak memoriarekin". Lehenengoa 15 ordukoa da, eta argazkilaritzari buruzko saioak/tailerrak ditu (Ricardo Garcia Vilanola fotokazetariarekin), dokumentalak (Iñaki Alforja zuzendariarekin) eta fikziozko zinema (Ramon Herrera historialari eta dibulgatzaile zinematografikoarekin). Helburua da hizkuntza horiek memoriari eta giza eskubideei buruzko irakaskuntzan sartzea. Bigarren ikastaroa 9 ordukoa da, eta asmoa da memoria duten tokiek gizarte moderno eta demokratikoaren hezkuntzan izan dezaketen eginkizunari buruz gogoeta egitea, oroipen ofizializatuko tokiak gisa bakarrik ez, baizik eta elkarrizketarako eta balio demokratikoak giza eskubideak errespetatuz garatzeko tokia gisa. Horretarako, Ramón López Facal, Miguel Ángel del Arco Blanco eta Gutmaro Gómez Bravo irakasleak izango dira, Iruñearen inguruko memoria-ibilbide bat garatuko da, Nerea Pérez Ibarrolak, Gemma Piérola Narbartek, Edurne Yañiz Berriok eta Gotzon Garmendia Amutxastegik antolatuta, Nafarroako Unibertsitateko Memoria Historikoaren Dokumentu Funtsekoak. Ikastaroak Irakasleei Laguntzeko Zentroak kudeatzen ditu eta urriaren 19an zabalduko da izena emateko epea.

"Bakearen eta bizikidetzaren aldeko eskolak" proiektuari dagokionez, aurtengo eskaintzan lau ardatz izango dira: gatazkei modu positiboan lotzea, aniztasuna eta giza eskubideak, erabilera egokia eta sarean indarkeriarik erabili gabe eta lankidetzan jolasten ikastea. Lau gai horiek hamar jarduerekin garatuko dira. Jarduera hauen programazioan daude antzerki forumeko saioak, adiskidetzearekin edo aniztasunarekin zerikusia duten gaiekin, lankidetza-jolasak, gatazkak ebazteari eta giza eskubideei buruzko jolas-jarduerak gazteentzat, tailer parte-hartzaileak teknologia berriak zuzen erabiltzen ikasteko, neurriz gaineko eta indarkeriazko jarduerarik gabe, eta jatorriarengatiko zenbait bazterkeria moduei aurre egiteko tresnekin lan egiteko dinamikak. Horrez gain, irakasle eta familientzako prestakuntza ere eskaintzen da, pertsonak gisa hazteari eta gatazken ebazpen baketsurako gaitasunei buruz. 

Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak egiten duen eskaintza zabala eta anitza da, eta asmoa da Hezkuntza Komunitate osora heltzea, garatutako lana batera egitea garrantzitsua dela jabetuz.

Balorazio "oso positiboa"

Aurreko ikasturtean Nafarroako 57 ikastetxetako 4.700 pertsonak parte hartu zuten, ikasleak, irakasleak eta familiak kontuan hartuz, eta parte-hartzaileen balorazioa oso positiboa izan zen. Ikasturte honetan, jarduerak ahalik eta ikastetxerik gehienetara heltzea da helburua, hala ere, berariazko bizikidetza-arazoren bati premiaz aurre egin behar zaiola uste duten zentroei eta modu egituratu eta planifikatuan, bizikidetzaren hobekuntzarekin eta bake-kultura finkatzearekin lotuta dauden helburu didaktikoak lantzen dituzten zentroei lehentasuna emango zaie.

Zentroek urriaren 16ra arte izango dute eskaerak aurkezteko, helbide honetan: pazyconvivencia@navarra.es.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa