(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Erriberako enpresariak, erakunde ordezkariak eta hezkuntza komunitatea Lanbide Heziketaz eztabaidatzen asteartea, 2017.eko urriak 10


Gaur egun Erriberako 1400 ikasle ari dira Lanbide Heziketan


Ribera

Tuterako ETI zentroan izan da Lanbide Heziketaren bigarren aurkezpen ekitaldia. ( irudia handitu )

Tuterako ETI zentroan izan da Lanbide Heziketaren bigarren aurkezpen ekitaldia eta han elkartu dira eskualdeko enpresa, udal eta, nola ez, hezkuntza komunitateko ordezkariak. Lanbide Heziketa Planaren parte hartze prozesuaren barruan, Hezkuntza departamenduak Erriberan egiten duen Lanbide Heziketa eskaintzaz aritu da Hezkuntza kontseilari Maria Solana: "anitza eta erakargarria da egiten dugun eskaintza; era esklusiboan, beste inon eskaintzen ez diren graduak ditugu Erriberan".

Erriberan 15-19 urte bitarteko 7000 lagun bizi dira eta 1400 ari dira Lanbide Heziketa ikasten. Hori dela eta, Hezkuntza departamenduak Erriberako eskaintza sendoari eusten dio. Hala, Corellako Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolaren "Ekodiseinua" zikloaren alde egiten segitzen du, eta indartu ere egin du ‘Arte plastikoak’ eta diseinuaren inguruko erdi mailako gradu eskaintzarekin, baita ‘Produktu grafiko interaktiboaren laguntza’ zikloarekin batera.

Izan ere, Erriberan dago Nafarroako Lanbide Heziketa eskaintzarik zabalena egiten duen zentroa: ETI. 1000 ikasle biltzen ditu eskolak eta Lanbide Heziketa Bereziko 2 ziklo, Oinarriko LHko 4, Erdi mailako 10 eta Goi mailako 9 eskaintzen dira han. Guztira 11 ikasketa profesional.

"Legegintzaldi honetan zehar ETIko zentroaren eskaintza hazi egin da ikasturtez ikasturte eta 18-19 eta 19-20 kurtsoetan ere bide horretan jarraitzea da asmoa", adierazi du Solanak. 2017-18 ikasturtean ‘Garraioa eta Logistika’ goi mailako gradua gehitu da ETIn. Hurrengo ikasturteetan egiten den hazkundea Plan Estrategikoaren ildotik egingo da.

Erriberako eskaintza San Adriango EGA zentroko eta Peraltako Argakoak osatzen dute. Izan ere, San Adrianen azpimarratzekoa da ‘Ekoizpen Ekologikoa’ erdi mailako gradua eta Argan, berriz, ‘Instalazio eta Mantentzea’ erdi eta goi mailako zikloak, "ezinbestekoak eskualdeko ekoizpen sarean". Gainera, gehitu egin da Oinarrikoz LH ziklo-eskaintza, ‘Ibilgailuen Onarrizko Mantenua’ zikloarekin.

Hurrengo aurkezpena

2017-2020 Lanbide Heziketa Plan Estrategikoan, Hezkuntzarekin batera, Garapen Ekonomikoa, Eskubide Sozialak eta Landa Garapena, Ingurumena eta Tokiko Administrazioa departamenduek parte hartzen dute, eta Nafarroako LHren eskaintza eta etorkizuna eraldatzera dator, bai ikasleen formazioan, enplegu kalitatean eta garapen ekonomikoan, lurralde kohesioan eta Nafarroako gizarte kohesioan.

Nafarroan urtez urte gehitzen doa LH ikasle kopurua, eskaintzarekin batera. 2017-18 ikasturtean %7,1 igo da eskaintza, inoiz Nafarroan egin den hazkunderik handiena.

Plana esposizio eta parte hartze publiko fasean dago eta hurrengo aurkezpena Tafallan izango da, urriaren 17an.

Plana ikusgai dago Nafarroako Gobernuaren Gardentasuna Atarian:

http://www.gobiernoabierto.navarra.es/eu/partaidetza/prozesuak/lanbide-heziketaren-plan-estrategikoa

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa