(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasunbideak 1,7 milioi euro inbertituko ditu Iruñeko eremuko 29 osasun-zentrotan langile gehiago jartzeko asteartea, 2017.eko urriak 10


Familiako medikuak, pediatrak, erizainak, gizarte-langileak eta administrariak kontratatuko dira


zentroa

Buztintxuriko osasun-zentroa.

Urritik aurrera, Osasunbideak 76 kontratazio egingo ditu Iruñeko osasun-eremuan lehen mailako arretako langile gehiago egon daitezen, eta, horretarako, 1,7 milioi euro inbertituko ditu urtero. Horri esker, osasun-zentroetako langile-beharrak egokitu ahal izango dira, eta, ondorioz, hobeto erantzun ahal izango zaie nafarren osasun-beharrei.

Osasun Departamentuak lehen mailako arretako estrategia berria garatzeko hartu duen konpromisoaren barruan kokatzen da neurri hori, eta lehenengo arreta-maila indartzea du helburu, bere egitekoa bete dezan Nafarroako osasun-sistema publikoaren ardatz gisa.

Halaxe jakinarazi du gaur goizean Osasuneko kontseilari Fernando Domínguezek Nafarroako Parlamentuan egin duen agerraldian. Egin nahi diren 76 kontratazio horietatik, 15 familiako medikuei dagozkie; 6, pediatrei; 38, erizainei; 7, gizarte-langileei; eta 10, administrari laguntzaileei.

Zentro hauetan jarriko dira familiako medikuntzako profesional gehiago: Antsoain, Barañain, Buztintxuri, Berriozar, Burlata, Atarrabia, Zizur, Etxabakoitz, Zabalgunea, Mendillorri, Ermitagaña, Uharte, Noain, Orkoien, Arrotxapea eta Sarriguren. Orobat, zentro hauetan jarriko dira pediatriako profesional gehiago: Berriozar, Buztintxuri, Zabalgunea, Sarriguren, Arrosadia, Orkoien eta Donibane.

Bestalde, zentro hauetan jarriko dira erizaintzako langile gehiago: Altsasu, Antsoain, Artaxoa, Barañain, Buztintxuri, Berriozar, Burlata, Atarrabia, Zarrakaztelu, Zizur, Etxabakoitz, Elizondo, Zabalgunea, Sarriguren, Ermitagaña, Etxarri, Uharte, Irurtzun, Lesaka, Mendillorri, Arrosadia, Noain, Orkoien, Azkoien, Gares, Arrotxapea, Donibane, Tafalla eta Atarrabia.

Gizarte-langileei dagokienez, zentro hauetarako kontratatuko dira langileak: Barañain, Zizur, Buztintxuri, Zabalgunea, Mendillorri, Uharte, Noain, Arrotxapea, Txantrea, Donibane eta Iturrama. Azkenik, osasun-zentro hauetan jarriko dira administrari laguntzaile gehiago: Altsasu, Buztintxuri, Zizur, Etxabakoitz, Uharte, Mendillorri, Noain eta Sarriguren.

Amaitzeko esan behar da, 76 kontratazioetatik, 26 lanaldi osoko profesionalei dagozkiela; 36, gaur egun Osasunbidean lanean ari diren eta lanaldi osora aldatuko diren profesionalei; eta beste 14ak, aldi baterako kontratazioei, nagusiki administrari laguntzaileak eta erizainak kontratatzeko, laguntza-beharrei erantzute aldera.

Osasunbidea lehen mailako arretako beste antolaketa-neurri batzuetan ere ari da lanean, langileen eta zerbitzu-zorroaren arloetan, herritarren laguntza-beharrak eta profesionalen itxaropenak uztartu ahal izateko. Horren guztiaren helburua da herritarren osasun-maila hobetzea, eta, horretarako, lehen mailako arretako zentroetan bertan osasun-beharrei erantzuteko ahalmena handitzea, irisgarritasuna areagotzea, itxaronaldiak laburtzea, eta profesional anitzeko talde integratuen bidez arreta osoa bultzatzea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa