(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

7.400 hegazti migratzailek baino gehiagok zeharkatu dituzte Nafarroako Pirinioak irailean, negu-tokietara joateko asteazkena, 2017.eko urriak 11


54 espezie hauteman dira, nahiz eta ugariena enara arrunta izan


47.000 hegaztik baino gehiagok zeharkatu dituzte Pirinioak irailean, penintsularen hegoaldeko eta Afrikako negu-tokietara joateko, eta, hegazti horietatik guztietatik, 7.439 Nafarroaren gainetik pasatu dira, Lindus mendian bildutako datuen arabera.

Nafarroako gailu horretan ikusitako hegaztiak 54 espezietakoak dira. Espezie ugariena enara arrunta da (1.427 ale detektatu dira), eta, ondoren, miru gorria (1.271), uhalde-enara (748) eta ubarroi handia (730). Horretaz gain, interes handiko beste espezie batzuk ere ikusi ahal izan dira, kopuru txikiagoan, hala nola amiamoko zuria (167), amiamoko beltza (282), belatz hankagorria, mirotz lepazuria eta arrano pomeraniarra. Bertako espezie bereziak ere zenbatu dira, tartean ugatza eta okil gibelnabarra. Irailaren 20an igaro ziren hegazti migratzaile gehien; hain zuzen ere, 1.234 enara arrunt. Bestalde, 28an eta 23an 248 eta 240 miru gorri zenbatu ziren, hurrenez hurren.

Hegaztiak bistaratzeko jarduketa horiek Lindus-2 mugaz gaindiko lankidetza-proiektuaren barruan kokatzen dira. Proiektua Aurizko Udalak darama, eta hauek ditu partaide: Espainiako Ornitologia Elkartea (SEO/Bird Life), Ligue pour la Protection des Oiseaux (LPO-Aquitaine) eta Nafarroako Gobernua, GAN-NIK enpresa publikoaren bidez.

Proiektu horretan, negualdi ondoko hegazti-migrazioa aztertzen da; hain zuzen ere, Pirinioetako mendebaldeko pasabidetik egiten dena. Irailean, Lindusen eta Organbidexka lepoan (Akitania Berria) egin da azterketa (24.740 hegazti), baita Aragoiko Portalet eta Somport mendateetan ere (14.849 hegazti). Azaroaren 14ra arte jarraituko du hegaztiak bistaratzeko kanpainak.

Hegazti migratzaileak aztertzeaz gain, Lindus-2 proiektuak beste helburu hauek ere baditu: kiropteroak (saguzarrak) monitorizatzea, ingurumen-hezkuntza bultzatzea eta ekoturismoa sustatzea. Proiektuaren % 65 Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (FEDER) jarri du, Espainia, Frantzia eta Andorra arteko Lurralde Lankidetzarako Programa Eragilearen bidez (POCTEFA 2014-2020).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa