(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak ehun bat naturagune berezi biltzeko sare bat sortzea bultzatu du asteazkena, 2017.eko urriak 11


Elizalde kontseilariak ondare honen balioa nabarmentzen du, Komunitateko azaleraren % 25 baino handiagoa delako, eta suspertzearen alde egin du, "orain landa eta toki garapenaren eragile bihur dadin"


Ondare honetan Komunitateko azaleraren % 25 baino gehiago barne hartzen da.

Tokiko entitateak, garapen-agentziak eta Nafarroan dauden ehun naturaguneen kudeatzaileak elkartu dira astelehenean eta gaur, sare bat sortzeko eta Foru Komunitate osotik sakabanatuta dauden eremu horiek landa-esparruan tokiko garapenaren eragile bihurtzeko aukera ematen duen baterako eskaintza batean lan egiteko lehen jardunaldietan.

Jardunaldiak Nafarroako Gobernuak bultzatzen ditu Lursarea iraunkortasun-agentziaren bidez, naturagune bereziak suspertzeko helburuarekin, eta horien hasieran hauxe nabarmendu du Isabel Elizaldek, Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko Kontseilariak: "sareak tresna bat izan behar du lurraldea eta tokiko garapena egiteko, horrela, balio ekologiko handiko eremu horiek babestuko ditugulako. Eskualdeei laguntzeko tresna bat gisa eratu behar da. Eremu horiek guztiek elkarrekin konpon ditzakegun antzeko arazoak dituzte". Bere ustez, eremu horiek eremu horiek natura-ondare bat dira, "babesten eta mantentzen jakin dena tokiko eragile eta erakundeei" esker, eta "programa egoki bat eskaintzeko sare bat sortzeko" gai izatearen alde egin du, "desberdinak baina osagarriak diren eremuen artean, landa eta toki garapenaren eragile bihurtzen laguntzen duena".

Eremu horien ahalmenez baliatzeko eta suspertzerako orduan -formalki babestutakoak nahiz gune bereziak, eta oro har Foru Komunitatearen lurraldeko azaleraren % 25 baino gehiago hartzen dutenak-, Isabel Elizaldek hauxe esan du: "orain arte eskaera bakoitzari irtenbide bereziak bilatzen saiatu gara", hala ere, hau azpimarratu du: "denok ditugu arazo eta aukera berak eremu horiek tresna garrantzitsua izan daitezen naturagune baten garapenean eta landa-mundu bizi batean, Nafarroa osoan lurraldekoak garen sentimendu partekatu baten ikuspegitik".

Jardunaldiak lehen topalekuak izan dira naturagune berezi guztietarako. Larrabideko instalazioetako Printzearen Gotorlekuan egin dira eta 50 teknikari eta aditu inguru bildu dira, eremuetako eragile eta kudeatzaileak, udal erakundeak eta tokiko ekintza-taldeak kontuan hartuz.

Sareko eremuak

Nafarroan, gainjartzen eta osatzen diren eremu babestuen bi sare daude: Nafarroako Naturagune Babestuen Sarea (RENA) eta Natura 2000 sarea, Europar Batasunak dibertsitate biologikoa kontserbatzeko sortutako sarea dena. Lehenak Foru Komunitateko lurraldearen % 8 gutxi gorabehera hartzen du, eta bigarrenak, % 25, 59 eremu katalogaturekin. RENAren toki gehienak Natura 2000 sarearen barruan ere badaude.

Sareak naturagune bereziak ere barne hartzen ditu, bertako biztanleentzat nahiz bisitarientzat balioa dutenak, bai duten paisaiarengatik, bai bere elementuen edertasunarengatik edo kultura-balioengatik, esaterako Xorroxin ur-jauzia, Salinas de Oro, Peñalengo amildegia, edo Ikaburua, Mendukilo edo Zugarramurdiko kobazuloak. Zerbitzu publikoaren hobekuntzak, haien kudeaketa-irizpideak sartzea, ikuspegi integratzaileago batetik, eta sareko lana mota horretako eremuak finkatzeko formulak gisa planteatzen dira lurraldeko dinamizazioan.

Halaber, saioetan eremu horiek bide-sareen bidez fisikoki lotzeko interesa agertu du, mendiarteen, bide berdeen, bide natural edo historikoen bidez.

Duela urtebete sortu zenetik, Lursarea Lurralde eta Iraunkortasun agentzia eta Ingurumeneko eta Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusia, tokiko ekintza-taldeekin lankidetzan, proiektu bat garatzen hasi ziren: "natura-ondarea babesten, kultura sustatzen eta naturaguneetan ohiko bizimoduak sustatzen dituena, eta landa-ingurunean jarduteko eta garatzeko tresnak gisa suspertzen dituena", aipatutako agentziaren teknikarien jardunaldietan zehar deskribatu duten moduan.

Esperientzia pilotua

Azken hiletan zenbait esperientzia piloturen garapenean lan egiten ari da Allotzeko urtegian, Bisoi lurraldean, Plazaolako bide berdea eta Artzibarren, naturagune berezien kudeaketarekin lotutako gaiak lantzeko, hala nola karga-gaitasuna, lurralde proiekzioa, irisgarritasuna edo gobernantza, geroago Nafarroako beste eskualde batzuetan gauza bera egin ahal izateko.

Topaketaren amaieran Alberto Navarro adituak hitz egingo du. Bere lana zenbait aholkularitza-enpresetan eta ikerketako GKEetan nabarmendu da azken hamarkadetan ekologia eta landa-garapeneko arloan eta eragileen eta bertako ekoizleen sareko lanean. Lurraldea Zaintzeko Kantabriaz gaindiko Sareei eta Asturias iraunkorrari nola ekingo zaien azalduko du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa