(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Azaroaren 13ra bitartean zabalik dago unibertsitate eta derrigorrezko ikasketa ondorengo ikasketetarako beka eskari-epea ostirala, 2017.eko urriak 13


Nafarroako Gobernuak 4,3 milioi euro bideratuko ditu ikasketa, garraio, jangela, egoitza eta ezohiko laguntzen beka osagarrietan


jovenes

Ikasle talde bat.

Hezkuntza Departamenduak jakinarazi du eskariak egiteko epea zabalik dagoela azaroaren 13ra arte, gaur bertan Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu den ebazpenak dioenez.

Laguntzak 4.334.104 euroko aurrekontua du eta ikasketa, garraioa, jangela, egoitza eta ezohiko laguntzetara bideratzen da. Aurtengo deialdiak, gainera, beka berri bat gehitu du ikasketak 2017/18 ikasturtean hasten dituzten ikasleentzat, espediente akademikoagatik. Beka hauek izaera osagarria dute, Ministerioaren eta Eusko Jaurlaritzaren bekekin alderatuz.

Eskabideak online egin ahalko dira. Horretarako eskatzen den identifikazio pina ez duenak, telematikoki eska dezake Ogasunean, hemen.

Behin eskaria behar bezala beteta eta prozedura telematikoarekin amaituta, beka eskaria gauzatuta geratuko da eta ez da beharrezkoa izango agiririk inprimatzerik edo fisikoki inon aurkezterik.

Hala ere, eta online eskabidea egiterik ez duenak, aukera badu eskabidea Erroldan aurkezteko, beharrezko agiri guztiekin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa