(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Trafiko mozketak edo ordezko bideak datorren astelehenetik aurrera, bi hiletan, N-121-A errepidean, Oieregiko tunelean egindako lanengatik ostirala, 2017.eko urriak 13


Auto-ilarak egon daitezkeenez, Herri Lan Zuzendaritza Nagusiak N-1etik joatea gomendatzen du, edo A-15etik ibilbide luzeak egiten dituztenentzat


Oieregiko tunela egokitzeko lan batzuk direla eta, N-121-A errepidean trafiko- eta zirkulazio-mozketak egingo dira, datorren astelehenetik aurrera, bi hiletan; ordezko bideak emango dira. Hori dela-eta, Herri Lan Zuzendaritza Nagusiak beste bide batzuk erabiltzea gomendatzen du ibilbide luzeak egiten dituzten ibilgailuetarako.

Trafiko-mozketen eta semaforo bidez araututako ordezko pasabidearen helburua Iruñera doan erreian galtzada libre uztea da, zenbait lan egiteko, besteak beste likido toxikoak drainatzeko sistemak eta sute kontrako babesa hobetzea eta tunel barruko argien kableak eta konexioak aldatzea, horiek baitira, hain zuzen, Europako Zuzentarau batek ezarritako baldintzak.

Mariezcurrena eraikuntza-enpresak, 594.026,13 eurorekin esleitu zizkioten lanak gauzatu dituenak, semaforo bat jarriko du Irunera doan erreian bi noranzkoetan txandaka igarotzeko. Azken lan-astean errei hori libre utziko da eta kontrakoa itxiko da, tunelaren beste aldean lanak egiteko.

Mozketak egin eta ordezko bideak emateaz gain, 60 km/h-ko abiadura muga ezarriko da orokorrean, eta 40 km/h-koa lanak egiten diren lekuan.

Ilarak egon daitezkeenez, eta Sunbillako tunelean (N-121-Aren 50. kilometroan) lanak ere egiten ari direnez eta zirkulazioa semaforoen bidez erregulatuta dagoenez, ibilbide luzeak egiten dituzten ibilgailuei beste bide batzuk hartzea gomendatzen zaie, hala nola A-15 eta N-1.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa