(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Odol eta Ehun Bankuak gutxienez 500 plasma-emaileren talde egonkor bat sortzeko asmoa du ostirala, 2017.eko urriak 13


Gutunak bidali ditu antzinako emaileak eta boluntario berriak erakartzeko, aferesi-programa berriro suspertzeko


emailea

Emaile bat. ( irudia handitu )

Nafarroako Odol eta Ehun Bankuak (BSTN) zenbait ekintza hasi ditu aferesi bidezko plasma emateko programa berriro suspertzeko. Helburua da gutxienez 500 plasma-emaileko talde egonkor bat sortzea, eta 2019. urtean 2.000 ateratze gutxienez lortzea urtean.

Neurri honen helburua da gaur egun plasmaren hornitze mailak handitzea, izan ere, besteak beste paziente immunodepresiboak, hemofilikoak, koagulazio arazoak edo gibeleko patologiak dituztenak tratatzeko balio handiko sendagaia egiteko oinarriak diren odolaren konposizio bat delako.

BSTN plasma aferesi bidez emateko programaren antzinako parte-hartzaileei gutunak bidaltzen hasi da, eta berriro laguntzeko gonbidatu ditu. Plasma emateko beharrezko baldintzak betetzen dituzten ohiko odol-emaileekin gutunez harremanetan jartzeko ere aurreikusita du. Horrez gain, noizean behin odol ematen dutenei edo programa honetan parte hartu nahi duen edozein pertsonari informazio emango die.

Plasma aferesiaren teknikaren bidez ematen da: gailu batek odolaren osagaiak bereizten ditu ateratzen den unean bertan, behar dituenak aukeratu eta gainerakoak odol-uharrera itzultzen ditu. Prozesuak gutxi gorabehera ordubete emango du, eta ohiko odol-ateratzeak egiten diren anda berdinetan egiten da.

Gaur egun, lau aferesi-talde ditu BSTNk; horietatik, hiruren egoitza Iruñean dago, eta bat, Tuteran. Eskaerak eta emaileak erakartzeko programak aurrera egiten duen heinean egoitza bakoitzean beste ekipamendu osagarri bat eskuratzea ala ez aztertuko da. Halaber, plasma-emaileak erakartzeko programarekin batera, osagai hori zatikatzeko eta lortzeko sistema hobetzeko puntuak aurkitzeko prozesuak berrikusiko dira.

BSTNren helburua programa honetarako eramaile leiala erakartzea da, urtean zenbait alditan emateko konpromisoa hartzen duena. Baldintzei dagokienez, emaileek sarbide benoso ona izatea, hematokrito maila ez handia eta 65-70 kilotik gorako pisua izatea baloratuko da. Beraien segurtasunerako, ohiko analitikez gain, aldizkako kontrolak ere egingo zaizkie, proteina eta immunoglobulina mailak ongi dituztela bermatzeko.

Emakumeak eta AB taldea: maiztasun handiagoarekin emateko hautagaiak

Nabarmendu behar da programa honek normalean eskaera txikiagoko odol-taldea izateagatik edo ohiko ateratzeetarako baldintzak ez betetzeagatik egiten ez duten pertsonek odola ematea eragin dezakeela. Plasmaren kasuan, emaile unibertsala (denentzat gai dena) AB taldea da, eta ez zaio hainbeste deitzen odol beharrak ez direlako hain handian, baina plasmaren kasuan maiztasun handiagoarekin emateko aukera dute.

Halaber, hematokrito justua izateagatik (hemoglobina mailak mugan egonda) odola emateko baldintzak normalean betetzen ez dituzten emakumeak oso egokiak izan daitezke plasma emateko, sendagaiak sortzeko, izan ere, osoa horren bolumen handiagoa dutelako eta ateratzean beraien hematie maila ez delako txikiagotzen.

Plasma-ematearen beste ezaugarri bat da maiztasun handiagoarekin egin daitekeela, gehienez, 15 egunez behin, hala ere, BSTNk hileko ematea jarriko du muga gisa (odol osoaren kasuan, gizonezkoek urtean lau alditan bakarrik eman dezakete; emakumeek, hirutan).

2011n eten zen programa berriro suspertzea

Lehen Nafarroan 3.400 plasma-emate egiten ziren aferesi bidez, baina 2011. urtean programa hori eteten zela jakinarazi zuten parte-hartzaileei bidalitako gutun baten bidez, hain beharrezkotzat ez zutelako jotzen. Aferesi bidezko emateak 2013. urtean mailarik baxuenera heldu ziren: 200 ateratze. Gaur egun, beharrezkotzat jo dute berriro emate mota hori berriro ateratzea. Horrela, berariazko plan bat egin dute hemoderibatuan maila handiagoa lortzeko eta kanpoko eta atzerriko zentroen mendetasuna saihesteko.

Plasmaferesi programak beste autonomia-erkidego batzuetan eta Europa mailan ere suspertzen ari dira, plasmatik eratorritako sendagaien eskaerak munduan gora egin duelako. Osasuneko, Gizarte Zerbitzuetako eta Berdintasuneko Ministerioak plasma-ematea sustatzeko publizitate-kanpaina bat abian jartzeko asmoa du hemendik gutxira. Helburua osasun-zentro publikoen hornitze-maila handiagoa bermatzea da, emate "altruista eta boluntarioari" eutsiz.

Parlamentuan dagoeneko Plasmaferesi Planaren berri eman zuten, eta osagai horren ateratzeen gaur egungo bolumena hirukoiztea aurreikusten du, gutxienez, 2.000 emate lortu arte hurrengo bi urteetan. Etorkizuneko ekitaldietan programa sustatzen jarraitzeko asmoa da, gutxienez, lehen Nafarroan lortu ziren 3.400 emateen erregistro historikoak edo hemoderibatuen nahitaezko hornikuntza-maila lortu arte.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa