(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Asteazkenean Joakin Gorrotxategi hizkuntzalariaren hitzaldi bat izango da Artxiboan antzinateko euskarari buruz astelehena, 2017.eko urriak 16


«NAVARRORUM. Euskararen gaineko dokumentu nafarren bi mila urteko ondarea» erakusketaren harira emango diren lau hitzaldietako lehenengoa da


Urriaren 18an, asteazkena, Joakin Gorrotxategi hizkuntzalariak «NAVARRORUM. Euskararen gaineko dokumentu nafarren bi mila urteko ondarea» erakusketaren harira antolatutako hitzaldien zikloari emango dio hasiera Nafarroako Errege Artxibo Orokorrean. Gorrotxategiren hitzaldia, «Antzinateko euskararen nondik norakoak», abenduaren erdialdera arte programatu diren eta zenbait ikertzaile ospetsuk emango dituzten lau hitzaldietako lehenengoa izango da. Urriaren 18an izango da, asteazkena, 19:00etan, Nafarroako Errege Artxibo Orokorrean; euskaraz izango da, baina gaztelaniaz ere entzun ahal izango da, aldibereko itzulpen-sistemari esker.

Gorrotxategi Hizkuntzalaritza Indoeuroparreko katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta aditua da erromanizazioaren aldian Pirinioen inguruan zegoen hizkuntza-egoeraren ezagutzan. Onomástica indígena en Aquitania monografiaz gain, 100 artikulu baino gehiago ere argitaratu ditu, eta akta eta azterlan ugari editatu.

Gorrotxategi (Eibar, 1953) Filologia Klasikoan doktoratu zen 1982an, Salamancako Unibertsitatean, Koldo Mitxelena hizkuntzalari ospetsuak zuzendutako tesi bati esker. Toulousen eta Bonnen ere egin zituen ikasketak. Gaur egun, UPV/EHUko Ikasketa Klasikoen Institutuko zuzendaria da. Iberiar penintsulako eta erromatar inperioaren mendebaldeko hizkuntzak eta epigrafia prerromanikoak aztertzen ditu, bai indoeuroparrak, bai ez indoeuroparrak, eta, bereziki, euskararen aztarnak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa