(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuaren kultura-agenda aste honetarako
astelehena, 2017.eko urriak 16


Egoitza artistikoko jarduerak, solasaldiak eta hitzaldiak, zinema, kontzertuak, ikastaroak, erakusketak, eta bisita gidatuak biltzen ditu


La organista es Marisol Mendive. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak honako kultura-jarduera hauek antolatu ditu urriaren 16tik 22ra bitarteko asterako:



KONFERENTZIAK



Emakume Idazleen Eguna
Nafarroako Liburutegia. Proiekzio-aretoa
Astelehena / 18:00etan.
Hogei pasarte labur irakurriko dira, ozen.
Nafarroako Liburutegian, 18:00etan hasiko da ekitaldia, proiekzio-aretoan/filmotekan, eta Ainhoa Aznárez Nafarroako Foru Komunitateko Parlamentuko lehendakaria izango da lehena. Ondoren, Mertxe Leránoz Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren zuzendariak, Asun Maestro Liburutegi Zerbitzuaren zuzendariak eta Amaia Barandica IPES elkarteko ordezkariak parte hartuko dute.
Gero, hamaika idazle nafarrek –Charo Fuentes, Isabel García Hualde, Isabel Blanco Ollero, Fátima Frutos, Inma Benítez, Ana María Martínez Mongay, Teresa Ramos, Isabel Logroño, Socorro Latasa, Inma Biurrun eta Itziar Ancín– omendutako egileen testuak irakurriko dituzte; Nafarroako Liburutegiak beste hiru idazle nafar gehitu ditu ekitaldira: Julia Guerra, María Markotegi eta Pilar Baigorri.

Errolanen tradizio nafarra
Nafarroako Museoko ekitadi-aretoan
Asteartea / 19.30etan

Errolanen tradizio nafarra: Donemiliagako oharra eta Munio eskriba.
Óscar Gilarrondo Miguel. Filologia Klasikoto doktorea eta Bigarren Hezkuntzako katedraduna.
Antolatzailea: Sociedad Española de Estudios Clásicos (Nafarroako Atala) eta Nafarroako Museoa.
Sarrena doan, leku guztiak bete arte.

Schliemann gogora ekarriz
Nafarroako Museoko ekitadi-aretoan
Asteazkena / 19.30etan
Schliemann gogora ekarriz. Chanson de Roland eta beronen arakatze arkeologikoa
Mercedes Unzu Urmeneta. Arkeologoa.
Antolatzailea: Sociedad Española de Estudios Clásicos (Nafarroako Atala) eta Nafarroako Museoa.
Sarrena doan, leku guztiak bete arte.

Euskara antzinatean
Nafarroako Errege Artxibo Nagusia. Artxiboko ekitaldi-aretoa
Asteazkena /  19.00etan
Euskara antzinatean hitzaldia.
Joaquin Gorrochateguiren eskutik.
Euskara eta Nafarroa zikloa, NAVARRORUM erakusketaren barruan.



ZINEMA


 

Jericó. El infinito vuelo de los días
Nafarroako Filmoteka
Asteazkena /  20.00etan
Film hau zinema eta dokumentalaren arteko mugan kokatzen da.  Jerico, egunen hegaldi infinitoa (Jerico, el infinito vuelo de los dias) obrak Kolonbiako Antioquia eskualdeako Jerico herrian bizi diren emakumeen erretrato hurbilak erakusten ditu.  Sentsibilitate handiko gidoi musikal baten bitartez, haien arteko elkarrizketak eta uneak erakusten ditu film honek, adin eta egoera sozial anitzetako emakumeen ahotsak bilduz.

Home Movie Day
Nafarroako Filmoteka
Osteguna / 20.00etan

Nafarroako Fimotekak Home Movie Day ekimena ospatuko du aurten ere. Familia eta amateur zinemari eskainitako nazioarteko eguna da, zinema artxiboetako aditu talde baten eskutik Estatu Batuetan 2002.urtean sortu zena (aurtengo edizioan, beraz, XV. urteurreuna ospatuko da).
Javier Asinek zuzeneko piano ikuskizun batekin lagunduko du saio hau.
Sarrera doakoada
Proiekzio honetarako sarrerak lehiatilan bakarrik saltzen dira.

Mi adorado Juan
Nafarroako Filmoteka
Ostirala / 20.00etan

Mihuraren umore paregabea erakusten du obra honek, bere anai Jeronimoren egokitzapenaren bitartez. Aktore sekundario multzo bikainaren laguntzaz, erabat surrealista den umorezko korapilo honi sinesgarritasuna ematen diote.
Zinema historialari eta kultur kudeaitzaile Felipe Cabrerizok aurkeztuko du saioa.



KONTZERTUAK



Organorako Musika Zikloa
Haizearen koloreak
Iruñeko Jasokunde Eliza
Ostirala / 19.00etan

Kontzertu komentatua.
Musika erromantikoa eta gure lurretik kanpo lan handia egin duten bertako egileak.
Marisol Mendive, organo jolea. spainiako hainbat hiriburutan eta Italiako, Belgikako, Suitzako, Kroaziako, Norvegiako, Portugaleko, Alemaniako eta Mexikoko zenbait hiritan eman ditu kontzertuak.

Organorako Musika Zikloa
Kontzertu didaktikoa
Larragako San Migel Eliza
Larunbata / 18.30etan
Sarrera doan edukiera bete arte.
Marisol Mendive, organo jolea.
“Un rato no tubo” elkartea Galiziako organo ondarea ikasleen artean hedatzeko lan handia ari da egiten azken urteetan. Oraingo honetan, bere jardueretako bat Larragako San Migel elizan egingo dute, herri horretako Diego Gómez Musika Elkartearekin eta San Migel Ikastetxe Publikoarekin lankidetzan.
Kontzertua ikus-entzule guztiei zuzendurik egongo da. Halaber, beste saio berezi bat eskainiko da, Larragako San Migel Ikastetxe Publikoko ikasleei zuzendurik.

 

TAILERRAK




Ongi etorri ipuinetara
Nafarroako Liburutegia. Haurrentzako aretoa
Asteazkena / 18.00etan

Saioa ingelesez.
Ipuin-kontalaria. Boz gorako irakurraldia. Gaztelaniazko saioa
Sarrera librea aretoa bete arte.
Jarduera boluntarioekin egiten da. Eman izena.
Gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez irakurriko dira ipuinak.



 

ERAKUSKETAK




Navarrorum
Nafarroako Errege Artxibo Nagusia
2017/09/21 - 2017/12/31

Bisita gidatuak: Larunbatetan, igandeetan: 11.00etan (euskaraz)  12.00etan (gaztelaniaz)
NAVARRORUM ez da euskararen historiari buruzko erakusketa bat. Baina, zernahi gisaz, aurre egiten dio erronka jakin bati: idazki batzuen bidez euskararen aztarna dokumentala agertzea, kontuan izanda ia mila eta bostehun urtean ahozko mintzoa izan zela. Ahozko hizkuntza, idazten ez zena. Erakusketarako, hiru dozena dokumentu hautatu ditugu. Euskarazko agiriez gain, euskarari buruzko agiriak ere badaude tartean. Den-denek badute bereizgarri bat, nafartasuna: Nafarroari buruzkoak, Nafarroan idatziak edo nafarrek eginak dira. Gehienak gure artxibo, museo eta liburutegietatik hartu ditugu, baina badaude Afrikako, Ameriketako eta Europako beste dokumentu zentroetakoak ere.

Kamera ilunaren bitartez
Karlismoaren museoa
2017/05/17 - 2017/11/05

Karlismoaren Museoak aldi baterako erakusketa berri bat biltzen du, irailaren 5era arte ikusgai egonen dena. Asunción Domeño du komisarioa, Nafarroako Unibertsitateko irakaslea eta argazkilaritzan aditua. Erakusketak, argazkilaritzaren aurrekarietan murgilduta, hasierako prozedura fotografikoak aztertzen ditu, hala nola dagerrotipoa edo kalotipia, baita aristotipoak, argazki artistikoa edo inprimaketa-argazkia ere.



 

EGOITZA ARTISTIKOA



Fanzine-egileen egoitza

Huarte zentroa
2017/10/02 - 2017/10/20

Fanzine-egileen egoitzaRurru Mipanochia, Gelen Jeleton, Liebana Goñi, Cristina Jiménez, Irati Fernández Gabarain 
“Yo, la peor de todas/Ni, denetan okerrena” erakusketa-proiektuaren zati da.

BESTELAKOAK

 
 

Huarte Zentroa: 10. urteurren festa
Huarte Zentroa
Larunbata / 18.00etan

Urriaren 21ean Uharte Zentroaren 10. Urteurrena ospatuko dugu eta horretarako… Festa handi bat antolatzen ario gara! Festak ate irekien egun bat izan nahi du, une berean espazio desberdinetan ekintza desberdinak garatzeko aukera emango du, modu part-harztailean efemeridea ospatzeko.



 

BISITAK ETA IBILALDIAK


Bisita gidatua Iruñeko katedralaren klaustroa konpontzeko lanetara
Iruñeko katedrala

Igandea, 10:00 / 11:00 / 12:00
Ekainean bukatu ziren Iruñeko katedraleko klaustroaren iparraldeko aldea zaharberritzeko lanak; 2016ko abuztuan hasi ziren, eta hormartearen barnean eta lorategiko fatxadan egin dira. Horregatik, Nafarroako Gobernuko Ondarearen Zerbitzuak doako bisita gidatuen programa bat antolatu du, lan horiek bertatik bertara ikusteko aukera ematen duena.
Erreserbak Nafarroako Ondare Historikoa Kontserbatzeko Fundazioaren webgunean (http://visitas.fcpatrimoniodenavarra.com/).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa