(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 253 milioi inbertituko ditu Nafarroan Familiari, Haurrei eta Nerabeei laguntzeko II. Plan Integralean hurrengo zazpi urteetan asteartea, 2017.eko urriak 17


Prebentzioa eta arreta goiztiarrak, lan komunitarioa edo seme-alabak dituzten familiei sarrerak bermatzea, bereziki, ahulenei, Planaren ardatz nabarmenak dira


Haurtzaroari laguntzeko II. Plana

Familiari, Haurrei eta Nerabeei Laguntzeko II. Plan Integralak zazpi urteko indarraldia izango du.

Nafarroako Gobernuak, Eskubide Sozialetako, Hezkuntza eta Osasun Departamentuen bidez, Familiari, Haurrei eta Nerabeei laguntzeko II. Plan Integrala aurkeztu du gaur goizean. Plan horretan, 253 milioi euro inbertitzeko asmoa du hurrengo zazpi hiletan, eta horietatik, 47 milioi gaur egun inbertitzen ari direnen gehigarriak dira. Horrela, eredu aldaketa bat gertatu da indarreko planarekiko, prebentziora eta arreta goiztiarrera, lan komunitariora, lan eta familia bizitza bateratzeari laguntzera eta seme-abalak dituzten familiei sarrerak bermatzeko, bereziki ahulenei.

Plana 2017 eta 2023 urteen artean indarrean egongo da, eta 27 lerri estrategiko, 63 programa eta 210 jarduera berri barne hartzen ditu Eskubide Sozialetako, Osasun eta Hezkuntza Departamentuen eskutik.

Miguel Laparrak, Eskubide Sozialetako lehendakariordeak hauxe adierazi du: "asmo handiko proiektu baten behin betiko zirriborroa da, eta espero dugu ahalik eta adostasun politiko, sozial eta ekonomiko handiena izatea, legealdi hau gero eta egongo delako". Dokumentuak partaidetza-prozesu zabala izan du eta jendaurrean jarriko da ikusgai gobernuak behin betiko onartu eta parlamentura bidali aurretik.

Laparra lehendakariordeak hauxe nabarmendu du: "zalantzarik gabe, aurreko haur eta familia planak 15 urte indarrean egonda, inolako jarraipenik eta ebaluaziorik egin gabe helburuen betetze mailaren inguruan, ez ezta eraginkortasunaren balorazioa ere, guztiz lehentasunezkoa zen Familia, Haur eta Nerabe Plan berri bat egitea".

Halaber, hauxe azpimarratu du: "Nafarroako Gobernuak beharrezkotzat jotzen du estrategia berean familiari laguntzeko politikak eta prebentzio, sustapen eta haurrei eta nerabeei artatzeko jarduerak, guztiz lotuta daudelako, ikuspegi unibertsal batetik, eta departamentu arteko jarduera bat".

Zentzu horretan, Fernando Dominguezek, Osasun kontseilariak, zehaztu du estrategia bikoitzarekin eta banakako eta taldeko ikuspegi bikoitz batekin lan egin behar dela: "esku-hartze komunitarioko eredu berri bat garatu behar dugu, sareko lanerako egokiak diren egitura eta metodologia batzuekin; eta, bestetik, benetan integrala den eta pertsonari garrantzia ematen dion Arreta Eredu berri bat bultzatu behar dugu".

Dokumentuak zenbait erronka proposatzen ditu, eta horien artean hauek nabarmentzen dira: familia-politikak egituratzen dituzten tresnak hobetzea; zerbitzuetan oinarritutako familia-politikako eredu berri bat ezartzea; haurren pobrezia murriztea eta desberdintasuna belaunaldien artean igortzeko arriskua; hezkuntza-gizarte-osasun eremua finkatzea; haurren eta nerabeen partaidetza-kanalak sustatzea; familia harrera garatzea, edo jarduera guztietan eskubideen ikuspegia ezartzea.

Ekainean aurkeztutako diagnostikoan zenbait errealitate berri eta gero eta handiagoak ziren arazoak aztertu behar zirela azpimarratu zen. Horrela, gaur egungo ereduak ez du beharrezko arreta eman, bereziki krisi ekonomikoko eta familia eta haurren politiken murrizketa handien testuinguruan".

Familia, haurrak eta nerabeak artatzeko eredu berri baterantz

2017-2013 Familiari, Haurrei eta Nerabeei laguntzeko II. Plan Integralak, bestelako neurrien artean, seme-alabak dituzten familiei sarrerak bermatzea, bereziki ahulenei, eta lan-bizitza eta familia-bizitza bateratzea, tasa publikoak murriztuz haur-eskoletan sartzeko.

Halaber, arreta berezia jarri die prebentzioari eta sustapenari esku hartzeko estrategiak gisa, eta berariaz, 0-3/0-6 urte etapetan egindako jarduera goiztiarrei. Besteak beste antzemate-sistemak hobetu behar dira, jakinarazpena, balorazioa eta esku-hartzea adin goiztiarretan, edo balorazio-sistema bakarrak erabiltzea, babes, trebakuntza eta gurasoak berreskuratzeko programa gehiago egitea, familia-harrerako gaitasuna handitzea, egoitzakoaren aldean, eta gazteen justiziaren esparrua modu integralagoan lantzea.

Maria Solana Hezkuntzako kontseilariak esku-hartze goiztiarra nabarmendu du bereziki, "bere departamentuaren konpromisoa nabarmentzeko, Haur Hezkuntzatik, lehen zikloan (0-3) nahiz bigarrenean (3-6), inguru inklusiboak bermatzeko". Era berean, hauxe adierazi du: "ezinbestekoa da hezkuntza-agintariek garapenean inplikatuta dauden zailtasunak modu goiztiarrean detektatzeko prozesuan parte hartzea, bai haur-eskoletatik, bai Arreta Goiztiarreko Batasun Integralean parte hartuz".

Bestalde, haurrez eta gazteen osasunaren esparruan, prebentzio-programak egingo dira, eta bereziki osasun mentalaren, sexualaren eta ugaltze-osasunaren inguruan, eta eskola-porrota eta absentismo egoerak prebenitzearen inguruan. Bestalde, lehen mailako arretaren helburu nagusia gaur egungo programak handitzea izango da.

Planak, jatorri atzerritarreko biztanleei eta ijitoei laguntzeko berariazko programak eta jarduerak; kultura arteko berariazko programak familia testuinguruetan esku hartzeko, familia biltzeko prozesuetan orientatzea eta laguntzea besteak beste.

Azkenik, esku hartze komunitarioari dagokionez, Planaren helburua da jardunbide egokien programak ezartzea edota finkatzea, aisialdiaren esparruan zentzu honetan. Hain zuzen, Plan honen ezaugarri nagusietako bat da komunitatea jarduteko erreferentziako esparrua izatea.

Jarraipena eta ebaluazioa

Aurkezpenean zehar, oinarrizko sare bat ezarri behar dela agerian geratu da, jarduera-esparruan parte hartzen duten talde profesionalen koordinazioa eta lana ahalbidetzeko.

Hori dela eta, sei hilez behin jarraipena egingo da zerbitzuen erakunde kudeatzaileez, irabazi-asmorik gabeko hirugarren sektoreaz, familia-elkarteez, neska-mutilez eta nerabeez osatutako sektore arteko batzorde baten bidez. Bestalde, bi urtez behin erakunde publikoari kanpoko ebaluazio bat egingo zaio.

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa