(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza kontseilari Maria Solanak Pablo Sarasate Kontserbatorio Profesionalaren ikasturte akademikoaren hasieran parte hartu du asteazkena, 2017.eko urriak 18


Aurten bi espezialitate berri eskaintzen dira Kontserbatorioan, baxu eta gitarra elektrikoa


Aurten 594 ikasle arituko dira kontserbatorio profesionalean eta beste 322 goi mailako kontserbatorioan. ( irudia handitu )

Pablo Sarasate Kontserbatorio Profesionalaren ikasturte akademikoaren hasieran parte hartu du gaur arratsaldean Hezkuntza kontseilari Maria Solanak. Kontserbatorioak arte eta batez ere musika ikasketa profesionalen alde egiten duen lana goraipatu eta eskertu du kontseilariak, eta lan horretan Departamenduaren babesa adierazi nahi izan dio zuzendaritza taldeari.

Aurten bi espezialitate berri ezarri dira Pablo Sarasate Kontserbatorio Profesionalaren, baxu eta gitarra elektrikoa. Eskari handiko bi musika tresna dira bai Nafarroako Musika Eskoletan, bai Goi Mailako Kontserbatorioan, eta ikasturte honetan emandako urratsarekin ikasle horiek ikasketa profesionalak egiteko aukera ere izango dute aurrerantzean.

Era berean, bada ikasturte honetan abiaraziko den beste berritasun bat ere: partitura digitalak erabiltzeko sistema. "Ekintzailetza eta artea batu dira oraingoan, Nafarroako enpresa berritzaile batek sustaturik, eta hori ere garrantzitsua da gaur egun bizi dugun egoera ekonomiko honetan", adierazi du Solanak. Blackbinder izeneko proiektua Hezkuntza eta Garapen Ekonomikoa departamenduen laguntzarekin jarriko da abian Pablo Sarasate Kontserbatorioan. Tabletetan erabiltzeko aplikazioak paperezko partiturak ordezkatzen ditu eta erraztu egiten du musikariaren jarduna. Aurten, esan bezala, Kontserbatorioa sistema horrekin lanean hasiko da.

Nafarroan musika-ikasle kopuru egonkorra dago maila profesionalean. Aurten 594 ikasle arituko dira kontserbatorio profesionalean eta beste 322 goi mailako kontserbatorioan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa