(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak mendetasunaren arretaren baterako finantzazioan konpromisoa hobetzea eskatu dio Gobernu Zentralari ostirala, 2017.eko urriak 20


Hasierako akordio-zirriborroan gutxieneko mailaren % 10eko igoera orokorra eta atzeraeragina aurreikusten zen 2017ko urtarrilaren 1etik, eta atzo ezagututako azken proposamenak % 5era murrizten du igoera eta ez du atzeraeragina bermatzen


Mendekotasun Kontseilua Madrilen

Laparra lehendakariordea Osasun ministro Dolors Montserratekin hitz egiten (bere ezk.), beste delegatu batzuen aurrean. ( irudia handitu )

Atzo Madrilen egindako Lurralde arteko Kontseiluan Eskubide Sozialetako lehendakariorde eta kontseilari Miguel Laparra egon zen, eta Autonomiarako eta Mendekotasuna Artatzeko Sistemaren onuradunei bermatutako gutxieneko babes-maila zehazten da, hau da, Estatuaren finantzazio-maila.

Hasierako zirriborroan gutxieneko mailaren % 10eko igoera orokorra eta 2017ko urtarrilaren 1etik atzeraeragina aurreikusten zen. Kontseiluan aurkeztutako proposamenean igoera erdira murrizten da, % 5 arte, eta onartu eta BOEn argitaratu eta gero indarrean sartuko da, 2017ko urte osorako atzeraeragina izango duen ala ez argitu gabe.

Laparra lehendakariordeak finantzazioaren igoera 2017. urterako ere izatea eskatu zion Gobernu Zentralari, eta finantzazioa % 10ean handitzeko hasierako plangintza berreskuratzea. Zentzu horretan, hauxe nabarmendu zuen: "ez du zentzurik igoera hori Estatuko Aurrekontu Orokorren barruan sartzea eta 2017. urtean ez gauzatzea". Halaber, hauxe adierazi zuen: "erabaki horren ondorioz, diru-kutxak 0,5 eta 1 milioi euro artean txikiagotuko dira, kontuan hartzen den ehunekoaren arabera".

Estatuaren azken proposamenarekin eta gaur egun Nafarroako Foru Komunitatean prestazioren bat jasotzen duen pertsona kopuruarekin, txikitzat jotzen da 2018rako diru-sarreren 524.060 €-ko igoera (% 5 gaur egungo kopuruarekiko).

Urtero autonomia-erkidego guztiek, egindako jardueraren eta mendekotasun egoeran dauden pertsonen autonomiarako eta arretarako sistemaren finantzaziorako bideratutako ekarpen ekonomikoa egiaztatzen dituen ziurtagiri bat egiten dute. 2016an gure erkidegoak 105.352.212,92 €-ko gastua justifikatu zuen eta Estatuaren finantzazioa 11.763.625,43 €-koa bakarrik izan zen (% 11,16). Gogoratu behar dugu Estatuak finantzazioan egindako murrizketen aurretik, 2010. urtean, artatutako pertsonen kopurua oso txikia izan bazen ere, 18 milioi jaso zirela.

Autonomiarako eta Mendekotasunaren Arretarako Sistemaren txostena

Halaber, Gizarte Zerbitzuen eta autonomiarako eta mendekotasunaren arretarako Sistemaren Lurralde Kontseiluan ministroen kontseiluak joan den otsailaren 10ean eskatu zuen txostena aurkeztu zuen: "mendekotasunaren sistemaren, bere iraunkortasunaren eta gaur egungo finantzazio-mekanismoen gaur egungo egora aztertzeko batzordearen txostena, mendekotasunarekin lotutako beharretara egokitzen den ebaluatzeko".

Aurkezten diren datuak autonomiarako eta mendekotasunaren arretarako sistemak (SISAAD) 2016ko abenduaren 31n jasotakoak dira. Hortik aurrera, Nafarroako esfortzu garrantzitsua egin du itxaronzerrenda jaisteko eta prestazioen estaldura handitzeko. Aplikazio informatikoan zailtasunek jarraitzen dute, txostenean jasotzen den moduan, eta horren ondorioz, autonomia-erkidegoek kudeatzen dituzten datuak ez dira leialki jasotzen IMSERSOren datu estatistikoetan.

2016ko abenduaren 31n prestazioak zituzten pertsonen kopurua 10.311 zen, mendekotasunaren egiaztagiria zuten 14.311tatik (Nafarroako datuak). SISAADren datuek prestazioa duten 9.754 pertsona bakarrik jasotzen dituzte mendekotasuna aitortuta duten 14.086tik.

SISAADek argitaratutako azken datuak 2017ko abuztuaren 31koak dira. Txosten honen arabera, Nafarroak 11.481 pertsona zituen prestazioarekin, mendekotasuna aitortuta zuten 14.988tik. Gure baseetan erregistratutako eta Nafarroako gobernuaren web-orrian argitaratutako datuen arabera, 12.048 pertsonek jasotzen dute prestazioa, mendekotasuna aitortuta duten 15.069etatik.

Nafarroako datuekin, 2017ko irailaren 31n, 784 mendeko pertsonek jaso behar zuten prestazio bat (mendekotasuna aitortuta duten pertsona guztien % 5,16). 2017ko martxoari dagokionez, murrizketa dagoeneko % 40,4koa izan da.

Datu horiekin, estaldura-tasa % 81,48koa da mendekotasuna aitortuta duten pertsonen kasuan. Bigarren eta hirugarren graduko pertsonen kasuan, % 89,32koa da (mendekotasun larria edo mendekotasun handia), eta % 69,93koa I. mailakoa duten pertsonentzat (mendekotasun moderatua). 2016ko abenduaren 31n, estaldura-tasa orokorra % 71,12koa zen (% 84,68koa II. eta III. mailetarako, eta % 52,13koa I. mailarako).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa