(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Uxueko ikastetxe publikoari eman diote Garapenerako Hezkuntza Vicente Ferrer saria
ostirala, 2017.eko urriak 20


Maria Solana Kontseilaria izan da sari banaketan, Uxueko alkatearekin batera


Premio Vicente Ferrer

Aitor Lakasta, Maria Solana, Jordi Folgado (Fudanción Vicente Ferrer), Esther Leza (premiada), Ruben Sanchez (alcalde de Ujue), Jon Ijurko Urruzola (profesor de idiomas de Ujué). ( irudia handitu )

Uxueko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoari eman diote “Vicente Ferrer” Garapenerako Hezkuntza saria, Nazioarteko Kooperazio Agentziaren saria, beste 15 ikastetxerekin batera.

Ikastetxeko irakasle eta zuzendari Esther Leza Ongayk jaso du diploma eta ekitaldian izan dira Hezkuntza kontseilari María Solana eta Ebaluaketa, Kalitatea, Formazioa, Berdintasuna eta Bizikidetza zerbitzu-zuzendari Aitor Lakasta, Uxueko alkate Ruben Sanchez.

Bihar bertan, saritutako ikastetxeetako bina ordezkari Senegalera joango dira Elkartrukatze eta Garapenerako Praktika Onen Formazio seminarioan parte hartzera, euren hezkuntza esperientziak elkartrukatu eta Kooperazio Agentziaren lanaren berri izateko.

Vicente Ferrer Garapenerako Hezkuntza saria AECIDek antolatzen du, eta bere helburua da iritzi kritikoa garatzea eta parte hartzea sustatzea hezkuntza ekimen, proiektu edo programen bidez, ikasleen artean elkartasuna eta pobreziari aurre egiteko konpromisoa eta parte hartzea sustatzeko.

Uxueko ikastetxeak ikasle talde txikia du eta Hezkuntza departamenduak sustatzen duen Eskola Solidarioak proiektuan parte hartzen du, Nafarroako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Koordinakudenarekin elkarlanean. Eskola zuzendari Esther Lezak sustatu duen proiektuak ikasteko metodologiak sustatzen ditu proiektuetan oinarrituta. Zehazki, “Mapa bat eskolan” izeneko proiektuaren asmoa sortu zen herriko plazan gorpuzki batzuk agertu zirenean. Hala, hainbat mundu lotzeko baliatu zuen, batetik “Mugarik gabeko Eskubideak” proiektuarekin eta, bestetik, ikasturtean zehar abiarazitako beste hainbat egitasmorekin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa