(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ollo kontseilariak mugako bi aldeetan bizi diren pertsonek Nafarroakoak direla duten sentimendua nabarmendu du Tuteran astelehena, 2017.eko urriak 23


"Bi Nafarroen XIII. mintegian" zehar egin du, Foru Komunitateko nahiz Nafarroa Beherako agintariak egon direla


Bertaratutakoak

Bi Nafarroei buruzko mintegiko parte-hartzaileen argazkia. ( irudia handitu )

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok, Erriberako hiriburuan egin den "Bi Nafarroen XIII. Mintegian" hauxe nabarmendu du: "Nafarroakoa izatearen sentimendua, Pirinioen alde batean eta bestean, bi estatu desberdinetan bizi garen pertsonak lotzen dituena, baina gauza berdin asko ditugunak: historia, kultura, hizkuntza eta tradizioak".

Horrez gain, hobekuntza-proiektuetan izandako partaidetzari buruz ere hitz egin du, Europako esparru erkidean, eta zehazkiago, Nafarroak, Akitania Berriak eta Euskadik osatutako Euroeskualdean, "gizarte aurreratuago bat lortzeko".

Kontseilariak mintegian landutako gaiak aipatu ditu, hala nola Nafarroako toponimiari buruzko hitzaldia, Tuteran dagoen Erdi Aroko artearen multzo bereziaren sekretuetako batzuk, hala nola Epaiaren Atea, edo Castel Penoni (Chateau Pignon) buruzko hitzaldia, bi Nafarroen mugan kokatuta dagoen eraikuntza militarra dena, XVIII. mendean, Gaztelako tropek konkistatu ondoren gaur egun berreskuratu dena.

Hiru hitzaldi horiek, adierazi duen moduan, "eragileak izan behar dute gure erroak hobeto ezagutzeko, eta proiektu berriak sortzera bultzatzera, lurralde horiek erkidego kohesionatuak izan daitezen, aurrera egiteko benetako gaitasunarekin, ekonomikoki eta sozialki aurrera egiteko".

Azaldu duen moduan, "elkarrekin aurrera egiten behar dute, esperientziak trukatuz eta Nafarroa bateko nahiz besteko administrazio publikoek, enpresek eta herritarrek baterako ekintzak eginez". Horrez gain, bi Nafarroetako gizarte ekimeneko erakunde publiko, elkarte eta erakundeetako arduradunak ere hauxe eskatu die: "ideiak eta proiektuak sortzea eta Europako multzoaren leku estrategiko batean partekatutako kokapen horrek eskaintzen dizkigun aukerez baliatzea".


Ollo Tutera

Maider Arosteguy, Eneko Larrarte, Ana Ollo eta Louis Gentien. ( irudia handitu )

Amaitzeko eskerrak eman dizkie parte-hartzaileei eta bereziki aipatu ditu Maider Arosteguy andrea, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorreko lehendakariordea, Tuterako alkate Eneko Larrarte, Nafarroa Zaharreko lagunak, Louis Gentien buru den ordezkaritza eta Mintegi hori bultzatzeko Iparraldeko Mankomunitateko ordezkariak.

Hiru hitzaldi eta bisita gidatu bat

Jarduera-programa goizeko lehen orduan hasi da parte-hartzaile guztien harrerarekin, eta geroago, Eneko Larrartek, Tuterako alkateak ongietorria egin du.

Mintegi honen ekitaldi nagusiak hiru hitzaldi eta erriberako hiriburuko hirigune historikotik egindako bisita gidatu bat izan dira. Lehen hitzaldiaren izenburua "Tuterako katedraleko epaiaren atea" izan da eta Blanca Aldanondo argazkilariak eta Diego Carasusán kazetariak eman dute. Geroago, Christian Normand ikertzaile eta historiagileak Castel Penoni (Chateau Pignon) buruz egindako ikerketak ea lanak azaldu ditu. Nafarroa Bheerako gotorleku historikoa da, 1793. urtean Ventura Caro jeneralak zuzendutako Gaztelako armadak konkistatu zuena.

Hitzaldien ziklo hau osatzeko, 11:30ean, Mikel Belasko filologoak eta idazleak erakusketa bat egin du. Toponimian eta antroponimian aditua, hitzaldiaren izenburua "Bi Nafarroen toponimia" izan da, eta "Nafarroa" toponimoaren jatorriari buruzkoa batik bat izan da. Mintegiaren amaieran, ibilbide gidatua egin da Tuterako hirigune historikotik, mintegiko hamahirugarren edizio honen parte-hartzaileentzat izan dena.

Baigorritik Tuterara

Tuterako mintegi honek, Baigorrin egindakoari txanda hartu du. Hor, bi lurraldeen proiektuak eta ekimenak bultzatzeko interesa nabarmendu zen. Horrela, esparru jakinetan egin da, hala nola larrialdi-zerbitzuen koordinazioa, neguko bideak, turismo-garapena edo kirol-esparruan eta Programa INTERREG V-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA) programa.

Iaz Baigorrira (Nafarroa Beherea) egindako bisitan, Barkos Lehendakariak mintegi honek duten urteetako tradizioari buruz hitz egin zuen. Foro horrekin, Nafarroaren errealitatea Pirinioen bi aldeetan partekatzen dutenen giza eta gizarte harremanak handitzea da helburua.

Bi Nafarroen Mintegia urteko kultura-ekitaldi bat da, 2005. urtetik egiten dena, urtean batean, urtero mugako aldeak txandakatuz, bi lurraldeetako kultura erakunde eta entitateen artean ezagutzak, esperientziak eta proiektuak partekatzeko. Nafarroako Gobernuak sustatzen du Nafarroa Beherako udalerri nagusiekin eta zenbait kultura-erakunderekin batera, hala nola Nafarroako Zaharreko Lagunen Elkartearekin, egoitza Donibane Garazin duena.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa