(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Klima-aldaketari aurre egiteko, gizartean kultura-aldatu behar dela adierazi du Gobernuak asteartea, 2017.eko urriak 24


Horrela adierazi dute Ayerdi lehendakariordeak eta Elizalde kontseilariak KliNadebates hitzaldi-zikloa itxi duen energiari eta klimari buruzko jardunaldian


Alfonso Carlosena errektorea eta Ayerdi lehendakariordea.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren errektore Alfonso Carlosena eta Ayerdi lehendakariordea KliNadebate jardunaldian. ( irudia handitu )

Energia-kontsumoa murrizten duen kultura-aldaketa eta berrikuntzak eragindako erabilera eraginkorra dira Nafarroako gizarteak klima-aldaketaren aurrean proposatu behar duen erantzuna. Hori da lehendakariorde ekonomiko Manu Ayerdik eta Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko Departamentuko kontseilari Isabel Elizaldek azaldu duten ondorio nagusia. Horrekin, Nafarroako klima-aldaketaren ibilbide-orriari buruzko KliNadebates hitzaldi eta eztabaida zikloa amaitu da astearte honetan.

Saioa Nafarroako Unibertsitate Publikoan garatu da eta unibertsitateko errektore Alfonso Carlosena eta Ayerdi lehendakariordea izan dira ireki dutenak. Isabel Elizalde kontseilariak jardunaldiaren ondorioak eta amaiera aurkeztu ditu.

Horrez gain, energia-politiketan aditua den Javier García Brevak ere parte hartu du hitzaldi honekin: "Descarbonizar la energía: el reto del siglo XXI". Alfonso Sanz hirigileak planetaren mugei buruz hitz egin du. Eztabaidan Nafarroako Industriako Elkarteko energia eta ingurumeneko buru Jesus de Estebanek, energia berriztagarrien katedrako zuzendari Pablo Sanchísek eta sistema energetikon optimizazioan aditua den Xabier Zubialdek parte hartu dute.


Isabel Elizalde

Isabel Elizalde kontselaria, itxiera ekitaldian. ( irudia handitu )

Gogoeta kolektiboa

Gaurko jardunaldian amaitutzat eman dira Klina eztabaidak. Klima-aldaketaren ibilbide-orriaren barruan egindako gogoeta kolektiboko prozesua izan da, eta arazoa hainbat arlotatik landu da: osasuna, turismoa, ura, nekazaritza, abeltzaintza, basoak, mendiko eremuak, mugikortasuna, energia, biodibertsitate, eraikuntza, hirigintza, tokiko esparrua eta eskualdeko estrategiak.

Elizaldek azaldu duen moduan, "2016ko apiriletik gaur egun arte, Gobernuak esfortzu berezia egin du Nafarroako sektore eta bazter guzietara klima-aldaketari buruzko informazioa eramateko: arrazoiak, ondorioak, eraginak eta erantzunak batez ere. Gizarte-dinamizazioaren, eztabaida publikoaren eta partaidetzaren aldeko apustu erabakigarria egin du, ezinbestekoa baita informazioa eta klima-aldaketari emandako erantzunak gizarte-sektore guztiekin partekatzea. Guztira 24 jardunaldi egin dira eta 600 pertsonak parte hartu dute. Prestakuntza eta gogoeta kolektiboko prozesua izan da.

Isabel Elizaldek hauxe adierazi du: "herritarrek klima-aldaketari buruz askorik ez dakitela adierazi arren, ezin hobeto ulertzen dute erantzun arduratsua iraunkortasuna dela. Horrela ulertuta, energia berriztagarria arautegi-eragozpenik gabe erabiltzea, mugikortasun iraunkorra, komertzializazio-zirkuitu laburrak, hondakinen murrizketa eta berrerabilera, nekazaritza ekologikoa eta abeltzaintza estentsiboa, uraren kudeaketa eraginkorra eta batik bat hezkuntza eta prestakuntza.

Dagoeneko antzematen hasi gara. Kontseilariak adierazi duen moduan, "mahats-biltzeak 15 egun baino gehiago aurreratzen dira, tenperaturak handitzen dira. Nafarroako 15 estazio meteorologikoetan batez bestekoa 0,15 ºC baino gehiago handitu da hamarkada batean". Horrez gain, ohartarazi du aurreikuspenak direla eta suteen aurkako politika aldatuko dela, eta "Espainian 2021. urtean 90eko hamarkadaren hasieran baino % 20 baliabide hidriko gutxiago aurreikusten direla".

Elizaldek azpimarratu du 2030. urterako helburua berotegi-efektuko gas igorpenak % 45 murriztea dela, 2015. urtearekiko: "eta Klinarekin egingo dugu, sektoreko plan guztietan klima-aldaketaren testuingurua kontuan hartuz.

Energiaren erabileraren ingurumen-eragina arintzeko teknologia ekarri arren, Elizaldek kontsumoaren, mugikortasunaren, bizitzaren, eta azken finean balioen ereduari jarraitzea eskatu du, planetaren seinaleei erantzun ahal izateko".

Azkenik, Elizalde kontseilariak Klinara ekarpenak aurkezten jarraitzea eskatu die herritarrei, Gobernu Irekiaren atariaren bidez egin daitekeena, urriaren 31 arte, urte amaieran dokumentua klima-aldaketaren kontrako Planarekin amaituta egon dadin.

Nafarroako faktura: 4 milioi egunero

Ayerdi lehendakariordeak energiaren ereduaren eta ingurumenaren arteko erlazioari buruzko datuak eman ditu egoera adierazteko, eta ez bakarrik Nafarroako esparruan. "Nazioarteko mailan, berotegi-efektuko gasen igorpena murriztu nahi da, 2050. urtean 2 ºC baino handiagoko batez besteko tenperaturaren igoera gerta ez dadin. Nafarroan, Ayerdik gogoratu du komunitateak egunero ia 4 milioi euro gastatzen dituela behar duen energia ordaintzeko: "eta hori guztia komenigarria dena baino CO2 gehiago igortzeko, klima-aldaketa saihesteko".

Horren aldean, azpimarratu du Nafarroak bere buruari ezartzen dion erronka: "berriztagarriek kontsumo elektrikoaren % 50 ekartzea 2030. urtean; gaur egun, energiaren % 25 bakarrik etortzen den iturri horretatik". Energiak izan behar duen beste faktore garrantzitsu bat prezio merkea da: "pobrezia energetikorik ez dagoela bermatzen duten mekanismoekin".

Ayerdik Nafarroak etorkizunerako dituen bi erronka energetiko nagusiak ere aipatu ditu: "kontsumoa murriztea eta energia fosilen erabilera nabarmen txikiagotzea". Horrek, gure eredu energetikoaren aldaketa ekarriko du. Berarentzat. eredu-aldaketaren gakoak berrikuntza, eraginkortasuna hobetzeko, eta inbertsioa izango lirateke: "Europako Batzordearen aurreikuspenen arabera, eraginkortasuna hobetzeko inbertitutako euro bakoitzeko, 4,5 euro berreskuratzen dira erregai-aurrezkian".


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa