(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nekazaritzako elikagaien industrietan inbertitzeko 14 milioi euroko laguntza-deialdiaren epea zabaldu du Gobernuak asteazkena, 2017.eko urriak 25


Nekazaritzako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko edo garatzeko inbertsioak sustatzea da laguntza horien helburua, Nafarroako nekazaritzako elikagaien sektoreak duen lehia-posizioa hobetze aldera


Transcripción textual del video

Nekazaritzako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko edo garatzeko inbertsioak sustatzea helburu duen 14 milioi euroko laguntza-deialdiaren epea zabaldu du gaur Garapen Ekonomikorako Departamentuak, Nafarroako nekazaritzako elikagaien sektoreak duen lehia-posizioa hobetze aldera

Nekazaritzako elikagaien industria

Nekazaritzako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko edo garatzeko inbertsioak sustatzea helburu duen 14 milioi euroko laguntza-deialdiaren epea zabaldu du gaur Garapen Ekonomikorako Departamentuak, Nafarroako nekazaritzako elikagaien sektoreak duen lehia-posizioa hobetze aldera.

Ekonomiako lehendakariorde Manu Ayerdik laguntza horien izaera eta helburua azaldu dizkio gaur Gobernuari, egindako bilkuran. Laguntza horiek Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 aldiko Programan (LGP) sartuta daude.

Deialdian esaten denaren arabera (NAO, urriaren 25ekoa, asteazkena), baldintza hauek betetzen dituzten enpresek jaso ahal izango dituzte laguntza hauek: Nafarroan ekoizpen-instalazio bat izatea edo geroko batean izatea; jarduera jakin batzuk egitea; eta Nafarroako Industria Erregistroan inskribaturik egotea.

Deialdiaren ezaugarriak

Proiektuak diruz lagungarriak izan daitezen, helburu hauek izan behar dituzte: eraldaketan eta merkaturatzean hobekuntzak egitea; produktuaren balio erantsia handitzea; kalitatea hobetzea; efizientzia energetikoa lortzea; enplegua ugaritzea; eta jarduerak dibertsifikatzea. Orobat, helburu hauek ere izan behar dituzte: ingurumena babestea; laneko segurtasuna handitzea; beste establezimendu bat sortzea; edo lehendik dagoen establezimendu bat handitzea. Laguntza eskatzen den egunetik 2019ko ekainaren 30era bitartean gauzatu behar dira proiektuak.

Diru-laguntza jaso ahal izateko, proiektuak aurrekontu hau izango du gutxienez, ekoizpen-instalazioko langile kopuruaren arabera (2016ko batez besteko plantilla): enpresak 10 langile baino gutxiago baditu, 15.000 euro; 10 eta 49 langile artean baditu, 50.000 euro; 50 eta 249 langile artean baditu, 100.000 euro; eta 250 langile baino gehiago baditu, 300.000 euro.

Laguntzaren zenbatekoa enpresaren eta inbertsio-proiektuaren ezaugarrien arabera zehaztuko da, hauek kontuan hartuta: enpresak zer tamaina duen laguntzak eskatzeko orduan, elkartea den, enpresak zenbat esportatu duen (fakturazioaren ehunekoa), eta zer kalitate duen enpleguak.

Eskaerak aurkezteko epea 2017ko abenduaren 15ean bukatuko da.

Nekazaritzako elikagaien industria zutabe sendoa da Batasuneko landa-ekonomiaren oinarrian. Landa-ingurunean errotuena dagoen sektore industriala da, lehen sektorearen mugiarazle, eta nekazaritzako produktuen balio erantsia handitzea errazten du. Nekazaritzako enpresen garapenari ematen zaion bulkadak bideraturik egon behar du landa-eremuetan enplegua sustatzera eta kalitatezko lanpostuak sortzera, daudenak mantentzera eta enpleguaren sasoiko gorabeherak murriztera. Gainera, sektore hau etengabeko modernizatze-prozesuan dago, eta prozesu horrek ahalbidetzen dio lehiakorragoa izatea, gero eta zorrotzagoa den ingurune ekonomikoan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa