(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hartutako kalte zerebrala dutenek, haien senideek eta profesionalek gaixotasunaren ondorioak gainditzeko gaitasuna aldarrikatu dute Ospitalegunearen jardunaldi batean osteguna, 2017.eko urriak 26


Goizeko hitzaldi eta tailer ludikoetan Miguel Indurain txirrindularia izan da


Kalte zerebrala

Hartutako kalte zerebrala dutenek, haien senideek eta profesionalek Miguel Indurainen babesa jaso dute. ( irudia handitu )

200 bat pertsona jardunaldi ludiko batean parte hartzen ari dira gaur Nafarroako D Ospitalegunean (Ubarmin), besteak beste, hartutako kalte zerebala duten pertsonak, haien senideak eta gaixotasun horren tratamenduari lotutako profesionalak. Jardunaldi horretan, agerian jarri da gaixotasun hori dutenek ondorioak gainditzeko gai direla.

Hartutako Kalte Zerebralaren Eguna gaur delako egin da jardunaldia. Gaur goizeko hitzaldi eta tailerretan Miguel Indurain txirrindulariak parte hartu du, eta animoa eman nahi izan die guztiei.

HKZ garun-lesio bat da, eta bat-batean agertzen da pertsonaren bizitzan, hainbat arrazoirengatik, esaterako, garuneko infartua edo odoljarioa (iktusa), kranio-entzefaloko traumatismoa, garuneko tumoreak edo oxigeno-falta eragiten duten egoerak (bihotzeko geldialdia, itotzea, karbono monoxidoagatiko intoxikazioa, eztarriko trabamendua edo arnas sistemaren beste asaldura batzuk).

Gaurko jardunaldia

D Ospitaleguneko Errehabilitazio Neurologikoko Zerbitzuak sustatu du, Nafarroan erreferentziako zentroa baita hartutako kalte zerebrala duten gaixoei arreta ematen. Jardunaldian, garrantzitsutzat jo da zenbait jarduera ludiko antolatzea, «desgaitasuna gainditzearekin eta gaixotasun horri egunero aurre egin behar dioten pertsonei laguntzearekin erlazionatutako alderdiak sustatzeko». Zerbitzuaren hitzetan, «gure helburua da hartutako kalte zerebralarekin bizi diren pertsonak eta haien familiak gizartean normalizatzea».

Sukaldaritza-tailerrak, jokoak, kirol ugari eta dantza

Jardunaldia HKZ duten gaixoei eta haien senideei zuzenduta dago. Programatu diren tailer eta hitzaldiak egunero era horretako gaixoekin lan egin behar duten fisioterapiako, terapia okupazionaleko, logopediako eta gizarte-laneko profesionalek emango dituzte, errehabilitazioko, neuropsikiatriako eta neuropsikologiako medikuekin elkarlanean.

Ekitaldi-aretoan eman zaio hasiera jardunaldiari. Bi gaixok beren istorioa azaldu dute, bizimodu berri batera nola ohitu behar izan duten, eta HKZ duten gaixoen ipuinak, marrazkiak eta argazkiak aurkeztu dira. Ondoren, goizean zehar, 45 minutuko txandakako tailerrak egin dira, hainbat gairi buruzkoak: sukaldaritza, mahai-jokoak eta ordenagailukoak, kirol egokitua (dardoak, boleibola, etab.) eta dantza, baita zentzumenen tailer bat ere, testurekin esperimentatzeko edo eskulanak egiteko. Jardunaldiari amaiera emateko, HKZ duen MusicAvanza taldeko kide batek kontzertua emango du


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa