(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Fontes Linguae Vasconum aldizkariaren beste ale bat argitaratu da, euskal hizkuntzalaritzari buruzko azterlanekin
osteguna, 2017.eko urriak 26


Besteak beste euskal aginterari edo Erroibarko aldaeraren inguruko azterlanak barne hartzen ditu


Aldizkariaren lehen orria.

Nafarroako Gobernuak argitaratutako Fontes Linguae Vasconum. Studia et Documenta aldizkariaren azken alean euskal hizkuntzalaritzari buruzko beste azterlan batzuk jasotzen ditu.

Liburuaren hasieran, Ane Berro, Beatriz Fernández eta Itziar Orbegozoren artikulu bat dago, "Euskara Bariazioan / (BiV): lehen urratsak Dardarkari anizkunaren aldakortasunaz", alegia, eta BiV online datu-basearen lerro orokorrak azaltzen duen artikulua da. Sistema horrek, euskararen aldaeren aldaketa morfosintaktikoa erakusten du.

Fontes aldizkariak, gero, Iñaki Gaminde, Aintzane Etxebarria, Naia Eguskiza, Asier Romero eta Aitor Iglesiasen azterlan bat jasotzen du: "Dardarkari anizkunaren aldakortasunaz". Artikulu horretan, dardarkari anizkunaren ahoskera desberdinak deskribatzen ditu, eta horretarako, euskara hitz egiten den eremu guztietako 23 eta 36 urte bitarteko 155 gazteri bat-bateko testu bat grabatu zaie.

José Ignacio Hualde eta Ander Beristain dira "Azpeitiko azentuaren gauzatze fonetikoaz" artikuluaren egileak. Lan horretan, Gipuzkoako herri horretako azentua deskribatu eta aztertzen dute.

Itziar Orbegozok "Zatoz! Agindua da! Euskal aginteraren azterketa formal baterako lehen urratsak" azterlana argitaratu du. Bere helburua da euskal aginteraren azterketa formal baterako oinarriak ezartzea.

"Erroibarko aldaeraren inguruan (4 – Ipar Esteribarko azpialdaera)" da Koldo Artolak egindako azterlanaren izenburua. Erroibarko hizkerei buruzko lanarekin jarraitzen du, eta kasu honetan, aurreko mendeko 80ko hamarkadako materialak jaso ditu Erroibartik. Lan honetan,, Iragin, Urtasun eta Eugin jasotako datuak barne hartu dira.

Aldizkariaren azken azterlana Eneko Zuloagaren "Beheko bokalaren asimilazioaren historiarako: mendebaleko lekukotasunak" da, /a/ bokalaren asimilazioa ([e]) azaltzen duena.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa