(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Zerga Ogasunak iaz baino % 9,49 gehiago bildu du hirugarren hiruhilekora arte osteguna, 2017.eko urriak 26


Metatutako 203,7 milioiko igoeraren arrazoia funtsean 2015eko onartutako zerga-erreforma da


Ogasuna

Nafarroako Ogasuneko eraikina.

Nafarroako Zerga Ogasunak irailera arte 2.349.625.076 euro bildu ditu, iaz baino 203.7 milioi gehiago, beraz, % 9,49ko igoera ekarriko du. Igoera hori, aurreko hiruhilekoan ikusitakoa baino handiagoa da, izan ere, 2015ean onartutako zerga-erreformaren zati handiagoa dagoeneko barne hartzen du.

Ogasun eta Finantza Politikako Departamentuak emandako datuen arabera, zuzeneko zergen % 14,7ko igoera batik bat nabarmentzen da. Kapitulu honetan, lan-atxikipenek % 5,87ko hazkunde-tasa esanguratsuak mantentzen dituzte, eta bilketaren igoeraren zati garrantzitsu bat azaltzen dute, 2016ko irailean metatutakoaren aldean 49,4 gehiago bildu duelako. Profesionalek sartutako zatikiei dagokienez, termino absolutuetan zenbateko txikiagoak badira ere, % 11 baino gehiagoko hazkunde-tasak mantentzen jarraitzen dute; 2015. eta 2016. urteetan dagoeneko gertatu ziren hazkundeen gainean. Bestalde, kapital-atxikipenek urte honetako bigarren hiruhilekoan ikusitako hazkundea finkatu dute, 15 hiruhileko baino gehiago tasa negatiboak izanda.

PFEZen eta ondarearen gaineko zergaren kuota diferentzialak, % 21,9 eta % 41,3 igo direnak hurrenez hurren, 2015. urtean onartutako zerga-erreformaren eraginaren zati garrantzitsu bat islatu dute. Bien artean 31,0 milioi euroko igoera izan dute termino absolutuetan irailean. Kuota positiboak bi epetan (uztailean eta azaroan) sar daitezkeenez, erreformaren eraginaren zati bat ez da gauzatuko ekitaldiaren amaierara arte.

Sozietateen gaineko zergari dagokionez, kuota diferentzialaren bilketaren igoera 37,7 milioi eurokoa izan da. Igoera horren arrazoia, batetik, 44,6 milioi euroko bilketa osoaren igoera da, baina 2017. urtean itzulitako kuoten igoerarengatik behera egin du, 6,9 milioi euro gutxiago izanda. Zerga-bilketaren igoera osoari dagokionez, zati handi batean 2015. urtean Nafarroako enpresentzat onartutako zerga-erreformaren eraginarengatik gertatu da, irailean 20,8 milioi euroko diru-sarrera handiagoak ekarri dituztenak. Horren aldean, Estatuak, estatu-arautegiaren arabera aitorpena egiten duten enpresetarako onartutako erreformaren eragin positiboak ez du izan esperotako emaitza, eta 2016ko SZn aitortutako kuota positiboak 2015. urtekoaren antzekoak izan dira. Baina irailera arte metatutako bilketari dagokionez, diru-sarrerak 2,5 milioi euro handitu dira. Halaber, garaiz kanpoko aitorpenengatiko, likidazioengatiko eta beste administrazio batzuen akten kobratzeagatiko diru-sarreren igoera handia ere gertatu da aurreko ekitaldiaren aldean, eta bilketaren 21,3 milioi euroko igoera ekarri dute.

Zeharkako zergak

Zeharkako zergei dagokienez, urtetik urterako igoera % 5,02koa izan da. BEZari dagokionez, bilketa osoa % 7,20 handitu da, beraz, 2016ko irailera arte metatutakoaren aldean 59 milioi euro gehiagoko diru-sarrerak izan dira. Igoera hori gertatu da zuzeneko kudeaketagatiko bilketa hobetu delako (+37,4 M €) eta BEZarengatiko zerga-doiketa hobetu delako (+21,5 M €). Kudeaketa zuzenari dagokionez, bilketa 18,5 milioi eurotan handitu da (% 1,9 urtetik urtera) eta itzultzeak -18,9 M € jaitsi dira, beraz, guztira, zuzeneko kudeaketagatiko bilketa % 16,31 handitu da. Itzultzeak murriztu dira itzultzeen egutegia aldatu delako (2015eko ekainekoa 2016ko urtarrilean itzuli zen, 13 hilabeteko itzultzearekin urtean), eta horrez gain, eredu berria ateratzearen ondorioz esportazioak murriztu dira.

Alde negatiboan oro har fabrikazio-zerga bereziak izaten ari diren portaera txarra ikus daiteke, zergen zuzeneko kudeaketari dagokionez. Bere garrantziarengatik nabarmendu behar da hidrokarburoen zerga berezia, urtetik urtera % 8,24ko jaitsiera pilatu duelako. Jaitsiera hori gertatu da 2017an 2016an indarrean egon zen tarifa autonomikoa kendu zelako, beraz, termino homogeneoetan, jaitsiera % 5,3koa izan da. Zenbait operadoreren portaera-aldaketak ere eragina izan du. Alkoholari eta tabakoari dagokionez, aldaketa negatiboa ere da, nahiz eta 2016. urtearen amaieran Estatuak zerga horien tarifen igoera onartu. Hala ere, doiketa fiskalek zuzeneko kudeaketagatiko bilketaren jaitsiera arindu dute, bilketa kontsumoaren bilakaerara egokituz, positiboa delako.

Azkenik, adierazi behar dugu bilketaren igoera horretan zenbait sarreren eta itzultzeen egutegiak ere eragiten dutela, hala nola sozietateen gaineko zergarenak. Beraz, urte amaierarako esperotako igoera ez da izango hiruhileko honetakoa bezain handia.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa