(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Banka publikoak Alemanian, Holandan eta Italian izandako hiru esperientzia aurkeztuko dira jardunaldi batean ostirala, 2017.eko urriak 27


Ayerdi lehendakariordeak Nafarroako Gobernuak mota horretako finantza-erakundearen bideragarritasuna aztertzeko sustatu dituen ekintzen barruan barne hartzen den saioa inauguratu du


Transcripción textual del video

Ayerdi lehendakariordeak Nafarroako Gobernuak mota horretako finantza-erakundearen bideragarritasuna aztertzeko sustatu dituen ekintzen barruan barne hartzen den saioa inauguratu du.

banka publikoari buruzko jardunaldia

Ayerdi lehendakariordeak banku publikoak nazioartean izandako esperientziei buruzko jardunaldiari hasiera eman dio. ( irudia handitu )

Ayerdi lehendakariordeak ostiral honetan Iruñeko Planetarioan ostiral honetan egin den banka publikoaren nazioarteko esperientziei buruzko jardunaldia hasi du, eta titulartasun publikoko beste hainbeste finantza-erakunderen hiru exekutibo ere egon dira.

Ayerdik gogoratu ditu Nafarroako Gobernua Foru Komunitatean banka publiko bat sortzeko bideragarritasuna aztertzeko egiten ari diren ekintzak gogoratu ditu: azterketa kualitatibo bat, Nafarroako 28 eragile interesgarriren iritziak jasotzen dituena, finantza-erakunde publiko batek gizarte eta ekonomia esparruetan sortuko lukeen balioari buruz; Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Fernando de la Hucha eta Rafael Lara katedradunek egindako azterlan juridiko bat; eta ostiral honetako jardunaldia, non Alemaniako, Holandako eta Italiako banka publikoen hiru ordezkarik parte hartu duten.

Ayerdik berak adierazi du hiru ekintza horiekin Gobernuan agintzen duten lau indarrek sinatutako programa-akordioan hartutako konpromisoa betetzen dela. Sortutako informazioarekin, Gobernuak eta lau alderdiek egoera baloratuko dute eta Nafarroako errealitate eta beharretarako egokia den jarduera-proposamen bat adosten saiatuko dira. Behin adostuta, proposamena Nafarroako herritarrei proposatu zaie partaidetza-prozesu baten barruan, behin betiko erabakia hartu aurretik ekarpenak jasotzeko helburuarekin.

Unibertsitate Publikoaren irakasle Mikel Casaresek jardunaldia zuzendu du eta saioa amaitu den mahai-inguruaren moderatzailea izan da.

Nazioarteko esperientziak

Investitionsbank Berlín (IBB) bankuko Banka Departamentuko zuzendari Matthias von Bismarck-Ostenek erakundearen ezaugarri nagusiak azaldu ditu, Berlingo Estatu Federalaren garapeneko banku publikoa dena.

IBBk 626 langile ditu eta bere balantze orokorra 19 mila milioi eurokoa baino zertxobait handiagoa da.

Erakundeak finantza-tresnak ematen ditu enpresa-garapenerako, etxebizitzarako eta klima eta azpiegiturak babesteko. Bere jarduera nagusia garatzeko bidean diren enpresei laguntzea, start-upei, etxebizitzarekin zerikusia duten enpresei eta ETEei, arrisku kapitaleko maileguen eta diruz laguntzeko programen eta aholkularitza-zerbitzuen bidez.

Von Bismarck-Ostenen arabera, IBBk birfinantzatzeko jotzen du kapital-merkatuetara (Fitch-en AAA du) eta eskualdeko aurrekontuen, aurrekontu federalen eta Europako aurrekontuen funtsak erabiltzen ditu.

Lege-esparruaren arabera, kasu honetan, erakundearen estatutua eta enpresa-arauak, finantza-erakunde publiko honek ez du inbertitzeko zorrorik, eta banku komertzialekin eta arrisku kapitaleko erakundeekin lehiatu gabe lankidetzan aritzen da.


banka publikoaren jardunaldia

Ayerdi Alemania, Holanda eta Italiako finantza-agenteekin batera. ( irudia handitu )

BNG Bankeko Sektore Publikoaren eta Finantza Egituraren zuzendari Edwin van Veenhuizenek Herbehereetako sektore publikoaren bankuaren egitura eta eginkizuna azaldu ditu.

BNG Bank bankua 103 urteko historia duen erakundea da, hala ere, bere gaur egungo izen komertziala 2013koa da. Administrazioa da jabea, zati berdinetan, Holandako gobernuaren eta tokiko gobernuen artean. Bere tituluak izendunak dira, eta bere kreditu-jarduera tokiko agintarietara eta erakunde nazionaletara edo komunitarioetara mugatzen da.

Jardueraren xedea interes publikoa da eta Gobernuaren politikei laguntzen die. Van Veenhuizenek azaldu duen moduan, "BNG Bank Herbehereetarako agintarien eta agintarientzako eta sektore publikoaren erakundeentzako bankua da. Bankuak ekarpen iraunkorra egiten du gizarte-prestazio publikoen kostuak txikiagotzeko, finantza-zerbitzu pertsonalizatuak ekarriz".

Bankuaren egoitza Hagan dago eta 300 langile ditu, 154 mila euroko aktiboak ditu eta 369 milioiko irabazi garbi kontsolidatua. Kalifikazioari dagokionez, BNG Bankek Moody’s eta S&P-ren A hirukoitza du, Fitchen AA+ kalifikazioa eta Europako Banku Zentralak ikuskatzen du.

Sektore publikoaren barruan garrantzi berezia hartzen du etxebizitzaz, osasunaz edo hezkuntzaz arduratzen diren organismoei eta irabazi-asmorik gabeko erakundeei emandako finantza-laguntza.

Parte hartu duen banka publikoko hirugarren kudeatzaile aditua Finlombarda (Lonbardia, Italia) erakundeko zuzendariorde nagusi Francesco Acerbi izan da.

Acerbik esan du, Italiako legediaren arabera, sistema publikoak esparru nazional edo eskualdekoan jarduten duela, bere erakundearen kasuan bezala, eta Lonbardiako eskualdera mugatzen da.

Finlombardak 173 pertsona ditu bere zerbitzura, eta bere eginkizuna gizarte, ekonomia eta lurralde garapena da. 260 milioi euro inguruko funts propioak ditu, 395 milioiko aktiboak eta 1.665 milioi euroko eskualdeko funtsetarako aktiboak kudeatzen ditu. 2016an 1,6 milioiko irabazi garbia izan zuen eta bere kalifikazioa BBB- da.

Erakundea 1971n sortu zen eta 2004tik kapitalaren % 100aren jabea Lonbardiako eskualdea da. 2013. urtetik eskualdeko garapenaren politika publikoen operadore nagusia da.

Tamaina txiki eta ertaineko enpresak dira bere bezero nagusiak, eta baita azpiegitura proiektuak eta zerbitzu publikoak ere. Bere zorro gehiena baliabide propioak eta eskualdeko edo Europako baliabideak konbinatzen dituzten produktuez osatuta dago.

Hitzaldiak amaituta, hiru zuzendariek bertaratutakoek egindako galderei erantzun diete.

Hiru gonbidatuek hitz egin ondoren mahai-inguru bat egin da, eta galderetako txanda ere egon da. Horren ondoren saioa amaitutzat eman da.

Jardunaldiaren antolatzaileak, Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoak (CPEN), datorren astetik aurrera, jardunaldiaren grabazio osoa eta bertaratutakoen azalpenak Korporazioaren web-orrian egongo direla eskuragarri jakinarazi du: https://cpen.es/index.php/jornadas-eventos.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa