(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Datorren asteazkenean, Donejakue bidearen lehenengo etapan dagoen Lepoeder mendateko pasabidea itxiko da astelehena, 2017.eko urriak 30


Barne Departamentuak bost hilabetez itxiko du Donibane Garazi eta Orreaga lotzen dituen ibilbidea, erromesen segurtasuna bermatzeko eta erreskate kopurua txikitzeko


Barne Departamentuko zuzendari nagusi Agustin Gastaminzak emandako ebazpenean xedatutakoaren arabera, segurtasun-arrazoiak direla medio, azaroaren 1etik (asteazkena) 2018ko martxoaren 31ra arte, itxita egongo da Nafarroan ekialdetik sartzen den Donejakue bidearen zatia, Lepoeder mendatetik Orreagaraino iristen dena. Iazko neguan ere neurri bera hartu zen, erromesek ibilbide hori erabil ez dezaten.

Nafarroan sartzean, Frantziako Donejakue bidearen lehenengo zatiak bi adar ditu: mendebaldekoa, Donibane Garazitik abiatu, Luzaide eta Ibañeta mendatea zeharkatu, eta Orreagaraino iristen dena; eta ekialdekoa, Donibane Garazin hasi, Huntto, Orisson eta Lepoeder mendatea zeharkatu, eta Orreagaraino iristen dena. Ekialdeko adarrak, guztira, 1.200 metro baino gehiagoko desnibela du, kontuan izanda Donibane Garazi itsas mailatik 154 metrora dagoela eta Lepoeder mendatea, berriz, 1.432 metrora, tarteko desnibel txikiez gain.

Desnibel hori gainditzeko, erromesek prestakuntza fisiko egokia izan behar dute, baina, ikusi ahal izan denez, haietako askok ez dute hala izaten. Horretaz gain, elurrak eta neguan izan ohi den eguraldi txarrak are ahalegin handiagoa egitea eskatzen dute, baina, batzuetan, daramaten ekipamendu materiala ez da egokiena.

Kontua da ekialdeko adarra altuera handian sartzen dela Nafarroan (1.288 metro) eta ez duela ihesbiderik 5 km egin arte, Lepoeder mendatean. Ibilbide horretan, etengabe hobetu dira seinaleak, eta, aldizka, ondo ikusten diren egiaztatu da (elur-bisutsa dagoenean soilik egon daitezke arazoak seinaleei jarraitzeko). Horretaz gain, teknologia berriak erabilita, bidearen Espainiako zati handi bateko estaldura telefonikoa hobetzen ari da.

Hala ere, erreskate-taldeek oraindik ere esku-hartze ugari egiten dituzte eremu honetan, askotan erromesek akidura sentitzen dutelako, edo informazio edo prestakuntzarik ez dutelako, ekialdeko adarra oso gogorra baita. Egoera bereziki larria da neguan, erreskateak egitea oso zaila delako; batzuetan, salbamendu-taldeen bizia ere arriskuan jartzen da, inguruko orografia eta klima direla-eta, eta bertara iristeko eta erromesak aurkitzeko eta ebakuatzeko zailtasun handiengatik.

Horregatik guztiagatik, Barne Departamentuko zuzendari nagusi Agustín Gastaminzak 315/2017 Ebazpena eman du, urriaren 23koa. Bertan esaten denez, «segurtasun-arrazoiak direla medio, 2017ko azaroaren 1etik 2018ko martxoaren 31ra arte itxita egongo da Donejakue bidearen ekialdeko adarra, Nafarroako lehenengo etapan; hortaz, denboraldi horretan, Donejakue bidearen mendebaldeko adarra (Luzaide) erabili beharko da».

Ebazpen horri jarraikiz, aldi horretan itxita egongo da Nafarroan sartzeko ekialdeko adarra; hain zuzen ere, 43º3’2,02’’N eta 1º16’6,04’’W koordenatu geografikoen arteko puntua, Bentartea mendatearen inguruan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa