(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 566 plazako LEP bat onartzea proposatu die sindikatuen ordezkariei 2017. urterako astelehena, 2017.eko urriak 30


Halaber, Nafarroako langile publikoen soldataren % 1,5eko igoera proposatu du 2018rako 


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak 566 plazako lan-eskaintza publikoko proposamena aurkeztu du gaur goizean Funtzio Publikoaren Mahai Orokorrean 2017. urterako, Gobernu Zentralarekin aplikatzekoa den oinarrizko arautegiaren arabera aplikagarria den gehieneko ordezkatze-tasa adostuta.

Foruzainen prestakuntza

Foruzainak, LEPek 17 plazarako deialdia egingo du.

Nafarroako Gobernuak 566 plazako lan-eskaintza publikoko proposamena aurkeztu du gaur goizean Funtzio Publikoaren Mahai Orokorrean 2017. urterako, Gobernu Zentralarekin aplikatzekoa den oinarrizko arautegiaren arabera aplikagarria den gehieneko ordezkatze-tasa adostuta.

Funtzio Publikoaren kontseilari Mª Jose Beaumont eta Hezkuntzako kontseilari María Solana buru izan diren lan-bilera batean (Osasuneko kontseilari Fernando Domínguez ezin izan da joan agenda kontuarengatik), Foru Gobernuak osasun arloko 221 plazako (horietatik, 219 Osasunbidearenak dira eta 2 Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutukoak), 191 irakasle plazako (plaza guztiak Bigarren Hezkuntzarako eta Lanbide Heziketarako dira) eta beste kategoria batzuetako 154 plazako (Administrazio gunea) LEP proposamen bat egin diote Foru Gobernuari.

Halaber, Nafarroako Gobernuak osasun arlokoak eta irakaskuntzakoak ez diren 154 plazen banaketa zehaztu du bere proposamenean:

- 24 atezain.

- 19 Administrazio Publikoko Teknikari, arlo ekonomikoa.

- 18 Administrazio Publikoko Teknikari, arlo juridikoa.

- 17 suhiltzaile.

- 17 foruzain.

- 15 Informatika Sistemetako ofizial.

- 14 gizarte-langile.

- 10 Liburutegiko arduradun.

- 9 Informatika Sistemetako Erdi Mailako Teknikari.

- 4 psikologo.

- 4 euskara-itzultzaile.

- 2 lan-arriskuen prebentzioko TGM.

- 1 euskara-itzultzaile eta interpretea.

Funtzio Publikoak prozesu negoziatu bat hasiko du datozen asteetan sindikatuen ordezkariekin plaza horien guztien banaketa-proposamena balidatzeko, bai osasun arlokoak bai irakasleen arlokoak eta beste kategoria batzuetarako zehaztutakoak. Helburua da Nafarroako Gobernuak urtea amaitu baino lehen behin betiko LAP balidatu ahal izatea, aipatutako 566 plazako mugarekin, gehienez hiru urteetan deitu beharko direnak.

Horri dagokionez, Beaumont kontseilariak azaldu du bere departamentua Gobernu Zentralarekin beste akordio batean lan egiten ari dela aldi berean ezohiko edo egonkortzeko LEP bat ateratzeko, aldi baterakotasun tasa murrizteko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan, Estatuak helburu moduan ezarri duen % 8aren azpitik hain zuzen, Nafarroan funtzio publikoaren arloan dagoen idiosinkrasia berezia kontuan hartuz. Mª José Beaumontek aurreratu du Foru Gobernuak datozen asteetan ezohiko LEP bat prestatuta izango duela, eta bere asmoa sindikatuen ordezkariei aurkeztea dela, haien ekarpenak jasotzeko, Administrazio Zentralarekiko negoziazioak jarraituz, ezohiko LEP horretan deitu ahalko diren gehieneko plaza kopurua erabakitzeko.

% 1,5eko soldata-igoera Nafarroako langile publikoentzat

Nafarroako Gobernuak 2017ko LEP proposamenaz eta hemendik gutxira egonkortzeko ezohiko LEP berri bat ateratzeko prozesuari buruzko azalpenak emateaz gain, langileen ordainsarien igoeraren arloan duen aurreikuspenaren berri ere eman dio Funtzio Publikoaren Mahai Orokorrari. Hori izango da hain zuzen Foru Gobernua 2018rako egiten ari den Nafarroako Aurrekontu Orokorren Foru Legearen aurreproiektuak jasoko duena.

Zentzu horretan, Funtzio Publikoak 17,325 milioi euroko gastu handiagoa aurreikusi du 2018rako, oro har, langile publikoen soldatak % 1,5 handitzeko, ekitaldi horretarako Estatuko legedian utziko den igoerarik handiena dena.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa