(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Garapen Ekonomikorako Lehendakariordetzak jardunaldi tekniko bat antolatu du enpresei eta instalazioei Produktu Kimikoak Biltegiratzeko Araudi berria ezagutarazteko osteguna, 2017.eko azaroak 2


Azaroaren 17an izango da, Landabenen, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko ekitaldi-aretoan


Informazio-jardunaldi teknikoaren kartela

Informazio-jardunaldi teknikoaren kartela ( irudia handitu )

Joan den urriaren 25ean, produktu kimikoak biltegiratzeko instalazioetako segurtasun industrialarekin erlazionatutako errege-dekretu berria jarri zen indarrean, eta, hura ezagutarazteko, Nafarroako Gobernuko Energia, Meatze eta Industria Segurtasun Zerbitzuak, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuarekin eta Babes Zibileko Zerbitzuarekin batera, jardunaldi tekniko bat egingo du azaroaren 17an, Landabenen, Institutuaren ekitaldi-aretoan.

Institutuko Laneko Arriskuen Prebentzio Ataleko buru Virginia García Osések emango dio hasiera jardunaldiari. Bertan, produktu kimikoak biltegiratzeko araudi berria indarrean jartzeari buruz sor litezkeen zalantzei erantzuten saiatuko dira. Horretarako, Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioko Industria Kalitate eta Segurtasuneko Zuzendariordetza Nagusiko zerbitzuburu Emilio Almazán Morok hartuko du parte, eta produktu kimikoak biltegiratzeko aurreko araudiarekin alderatuta izan diren aldaketa nagusiak eta araudi berriaren alderdi nabarmenenak azalduko ditu.

Jardunaldiaren egitarauan ageri denez, ITC-APQ-10 jarraibide tekniko osagarri berriaz ere hitz egingo da; haren arabera, produktu kimikoak ontzi mugikorretan gordeko dira, eta koordinazio-lanak egingo dira arrisku kimikoa duten istripuak gertatuz gero. DENIOS Academy enpresako zuzendari eta ITC-APQ-10 idazteaz arduratu den azpitaldeko kide Marta Mendoza Beliok eta Babes Zibileko Zerbitzuko segurtasun-gaietako goi-mailako teknikari Patxi Fernández Elizaldek hitz egingo dute gai horiei buruz.

Azkenik, araudi berria indarrean jarri ondoren zer lan egiten hasi diren azalduko du Energia, Meatze eta Industria Segurtasun Zerbitzuak, Nafarroako Gobernuaren tramitazio telematikoko sistemari aplikagarria zaion aztertzeko.

Jardunaldia doakoa da. Hari buruzko informazio guztia lortzeko eta izena emateko, egin klik esteka honetan:

http://www.navarra.es/home_es/Temas/Portal+de+la+Salud/Profesionales/Formacion/Insl/2017/Programa+de+formacion+del+ISPLN/JornadaindustriaAPQ.htm

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa