(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Langabeziak gora egin du urrian Nafarroan, 24 pertsonatan, eta % 8,73 murriztu da urtebetean ostirala, 2017.eko azaroak 3


Hil honetan 275.577 pertsona egon dira afiliatuta Gizarte Segurantzara: irailean baino 2.033 gehiago eta duela urtebete baino 8.220 gehiago


urriko enpleguaren bilakaera

Grafiko honetan, langabeziak Nafarroan urtebetean izandako bilakaera jasotzen da. ( irudia handitu )

Langabe kopuruak 24 pertsonatan egin du gora urrian Nafarroan, hamarren bat bakarrik aurreko hilaren aldean (% 0,07) eta 3.377 pertsonatan murriztu da urtebetean, % -8,73. Horrela, Nafar Lansareren Agentzietan erregistratutako langabe kopurua urrian 35.319 pertsonatan kokatu da.

Bestalde, Gizarte Segurantzara afiliatutako batez besteko pertsona kopurua urrian 275.577 izan da Nafarroan: irailean baino 2.033 gehiago eta duela urtebete baino 8.220 gehiago.

Eskubide Sozialetako Departamentuaren Errealitate Sozialaren Behatokiak, SISPEtik (Enplegu Zerbitzu Publikoen Informazio Sistema) etorritako datuak ustiatzen eta aztertzen dituen erakundea denak, balorazio "anbibalentea" egin du urriko langabezia-datuei buruz, izan ere, langabeziak jaitsiera nabarmena izan du eta afiliazioak gora egin du, oinarrizko adierazlea dena enplegu-sorkuntza neurtzerako orduan. Horrez gain, behin betiko kontratazioa handitu da. Hala ere, langabeziaren igoera, kasu honetan bezala txikia denez, beti da negatiboa.

Langabeziari dagokionez, Behatokiak dio iaz izan ezik, langabeziak behera egin zuela, urria eta urritik hurrengo urteko hasiera bitartean ez dira hilabete onak; langabeziak gora egiten du normalean. Hori gertatzen da bai goraldietan, bai beheraldietan. Kasu honetan, datuek adierazten duten moduan, ez da apurtu urte-sasoiko gertaera hori, baina igoera txikia izan da.

Beraz, kontua da aurreko urteetan gertatutakoarekin alderatzea. Hori horrela, datu horien arabera, langabeziaren hileko igoera askoz ere txikiagoa izan da. Esaterako, 2014an, % 1,76koa izan zen, 2015ean % 1,83koa, baina krisiaren aurretik ere, esaterako 2007an, langabezia % 1,1 handitu zen irailaren aldean.

Bestalde, urteko datuei dagokienez, gertatutako jaitsiera (% -8,73) iaz hilabete berean egondakoa baino handiagoa da: % -7,86. Izan ere, 2006tik urriko bigarren daturik onena da, 2005eko urrian egondako jaitsieraren ondoren: % -10,68.

Termino absolutuetan, 2009. urtearen hasiera antzeko langabezia-maila egon zen.

Bestalde, langabezia Estatuan baino gehiago handitu da, % 1,67. Kasu honetan, Nafarroa, langabezia gutxien igo den hirugarren komunitatea da, Euskadiren (% -1,51) eta Valentziako Erkidegoaren (% -0,47) atzetik. Halaber, urte batetik bestera, langabeziak jaitsiera handiagoa izan du Nafarroan, aipatutako % -8,73, Estatuan egondako % -7,91ko jaitsieraren aldean.

Beste elementu garrantzitsu bat da langabezia babesteko Estatu-sistemaren estaldurari dagokiona. Aurkeztutako azken datuen arabera, Estatuko sistemak muga nabaria du. Horrez gain, estaldura-mailak azken hiru hiletako goranzko joera apurtu du. Langabeziagatiko estaldura-tasa irailean % 46,81ekoa da. Hau da, abuztukoa baino 4,23 puntu gutxiago baina duela urtebetekoa baino 0,7 puntu gutxiago.

Beraz, lan-esperientzia duten langabeen erdiak baino gehiagok ez dute sistema horretan estaldurarik, % 53,2k hain zuzen. Horrez gain, langabeak kontuan hartzen baditugu, Nafarroan 20.307 langabek ez dute estaldurarik. Horregatik da hain garrantzitsua errenta bermatua gisako berezko laguntza-tresnak.

Estatuan estaldura-tasa % 54,8 arte igo da, hau da, 8 puntu gehiago. Izan ere, Nafarroan estaldura-tasak ia puntu bat (0,7) egin du behera urtebetean. Estatuan 0,6 puntutan handitu da.

Gizarte Segurantzako afiliazioa eta kontratazioa

Gizarte Segurantzako afiliazioari dagokionez, datuen arabera, igoera gertatu da berriro hilabetean. Nafarroan Gizarte Segurantzan afiliatuta dauden pertsonen batez besteko kopurua 275.577 izan da urrian, aurreko hilean baino 2.033 gehiago, eta iaz baino 8.220 gehiago. Aldaketa horiek, beraz, % 1,12ko igoerak ekarri dituzte hilabete batean, eta urteko hazkundea % 3,07 izan da. Beraz, enplegu-sorkuntzak gora egiteko joera finkatu da. Horrez gain, Estatukoarekin alderatuz, hileko igoera handiagoa izan da, % 0,51 igo baita.

Urteko igoerari dagokionez, egia da Estatukoa baino zertxobait txikiagoa izan dela, % 3,46, gutxi gorabehera 0,4 puntu gutxiago. Hala ere, alderdi garrantzitsu gisa, kontuan hartu behar da langabeziaren eragina nabarmen txikiagoa dela; langabezia-tasa Nafarroan % 10,52koa da, % 16,38ren aldean, hau da, ia sei puntuko aldea dago.

Komeni da aipatzea afiliazio-kotarik txikiena 2014ko urtarrilean egon zela: 243.505 afiliazio. Beraz, urriko azken datua kontuan hartzen badugu, 32.072 afiliazio gehiago egon dira, % 13,2ko igoera, beraz. 2008ko amaierara jo behar dugu antzeko enplegu-maila ikusteko, Gizarte Segurantzako afiliazioa kontuan hartzen badugu.

Kontratazioari dagokionez, Foru Komunitatean lantokia duten 30.886 kontratu erregistratu dira Nafar Lansaren urrian, beraz, aurreko hilabetearen aldean 7.520 kontratu gutxiago erregistratu dira (% 19,6ko jaitsiera). Urteko jaitsiera % 4,4koa izan da, beraz, 2016ko urriaren aldean 1.411 kontratu gutxiago egon dira. Kasu honetan, kontuan hartu behar da urria kontrako hilabetea izan ohi dela kontratazioari dagokionez.

Bestalde, aipatu behar dugu kontratazioak behera egin duela aldi baterako kontratazioak ere behera egin duelako. Horrek, kontratazio osoaren jaitsiera arindu du zalantzarik gabe.

Izan ere, alderdi positibo gisa, nabarmendu behar da kontratazio mugagabearen igoera, bai hilean bai urtean. Horrela, kontratu mugagabeen kopurua % 5,4 handitu da; aldi baterako kontratuen kasuan, urteko jaitsiera % 21,1ekoa izan da.

Iazko hilabete beraren aldean, datuek berresten dute lan-egonkortasunak gora egiteko joera duela Kontratu mugagabeen kopurua % 31,4 handitu da urtean, eta aldi baterako kontratazioa % 6,4 jaitsi da.

Aldaketa horien ondorioz, urrian egindako kontratazioen % 7,4 kontratazio mugagabeak izan dira.

Baina, horrez gain, aldi baterako kontratazioak kontratuaren iraupenaren arabera izan duen bilakaera kontuan hartzen badugu, aldi baterako kontratazioaren kalitatea hobea dela erakusten dute datuek. Horrela, urteko aldaketaren arabera, hiru hilabete arteko aldi baterako kontratu kopurua % 7 murriztu da; hiru eta hamabi hilabete arteko kontratuak % 3,5, eta urtebete baino gehiagoko kontratuak % 51,6 handitu dira urtebetean.


urriko afiliazioaren datuak

Grafiko honetan, Gizarte Segurantzako afiliazioak urtebetean izandako bilakaera jasotzen da. ( irudia handitu )

Langabeziaren datuen banakapena

Enplegu-agentzien eta hileko datuen arabera, hileko aldaketa desberdina izan da.

Hauek izan dira langabeziak behera egin duen agentziak: Zabalgune eta Yamaguchi agentzietan (Iruña) % -2,4; Altsasukoan, % 1,6ko jaitsiera; Errotxapeakoan (Iruña) % -1,2 eta Doneztebekoan % -0,8.

Bestalde, langabeziak gora egin du Tuterako agentzian, % 2,4, Agoitzen, % 4,7; Tafallakoan, % 5,1; Lodosakoan % 5,9 eta Lizarrakoan % 6,2.

Urteko aldaketari dagokionez, langabeziak jaitsiera orokorra izan du, hau da, agentzia guztietan murrizketa izan du, hala ere, modu desberdin batean gertatu da.

Hauek izan dira urteko jaitsierak: Tuterako agentzian (% -12,1), Doneztebekoan (% -12), Errotxapeakoan (Iruña) % -9, Zabalgunekoan (Iruña) % -8,6; Altsasukoan, % -8,4; Yamaguchikoan (Iruña) % -8,3); Lizarrakoan (% -6,6), Tafallakoan % -6,1; Agoitzen, % -2,9 eta Lodosakoan % -1,4.

Langabeziaren datuak azalduko ditugu orain. Sexuaren arabera, 20.700 emakume langabe egon dira, % 0,2ko jaitsiera (42 emakume gutxiago) eta 14.619 gizon langabe, % 0,5eko igoerarekin (66 gizon gutxiago), aurreko hilaren aldean. Beraz, langabeziaren hileko igoera gizonezko langabe kopuruaren igoerarengatik gertatu da.

Hala ere, genero-ikuspegitik aztertzen bada urteko aldaketa, krisiaren urterik larrienen ondoren, non banaketa antzekoa izan zen ("beheranzko berdintasuna" egon zen), langabeziaren banaketa orekatuagoa gertatu da berriz. Horrela, gizonezko langabeen kopurua % 12,5 jaitsi da urtean; emakumezkoen kasuan berriz, positiboa izan bada ere, % -5,9 jaitsi da. Horrela, gaur egun, langabeen % 58,6 emakumeak dira; 2009. urtean amaieran, berriz, % 49koa izan zen, hau da, hamar puntu gainetik dago.

Adin-taldeen

arabera, langabeziak jaitsiera nabarmena izan du lehen adin-tartean, hau da, 25 urtetik beherakoen artean. Jaitsiera hori % 6,2koa da (228 gutxiago). Jatorrizko jarduera aztertuta egiazta daitekeen moduan, aurretik enplegurik ez zuen langabe kopuruaren jaitsierarekin lotuta dago.

Gainerako tarteei dagokienez, antzeko igoerak gertatu dira. 25 eta 34 urte arteko langabeen kopuruak % 1,2 egin du gora irailaren aldean (78 gehiago); 35 eta 44 urte arteko langabeen kopurua % 0,9 igo da (76 gehiago). Bestalde, 45 eta 54 urte arteko pertsonen langabezia hilabete batean % 0,6 igo da (49 gehiago). Azkenik, 55 urtetik gorakoen artean, % 0,6 bakarrik igo da langabeen kopurua (49 pertsona gehiago).

Horrela, 25 urtetik beherako gazteen artean 3.454 langabe daude (langabe guztien % 9,8), 25 eta 34 urte artean % 18,6 langabeak dira (6.582), 35 eta 44 urte artean % 24,4 (8.608), eta 45 eta 54 urte artean % 23,6 (8.352 pertsona). Azkenik, 55 urte edo hortik gorakoen artean, % 23,6 langabeak dira, 8.323 pertsona.

Urteko aldaketari dagokionez, langabeziak jaitsiera orokortua ere izan du, hala ere, jaitsiera horiek desberdinak izan dira.. Gazte langabeen kopuruak (25 urtetik beherakoak) % 12 egin du behera (471 gutxiago), 25 eta 34 urte artekoen artean % 12,7 jaitsi da (957 gutxiago), 35 eta 44 urte arteko langabeen urteko jaitsiera % 10,1 izan da (970 gutxiago). Bestalde, 45 eta 54 urte arteko langabe kopuruak % 9,4 egin du behera urtebetean (865 gutxiago), eta 55 urtetik gorakoen artean % 1,4 jaitsi da (114 gutxiago).

Bestalde, kontuan hartzen jarraitu behar dugu krisiak eragindako arazo larrienetako bat: iraupen luzeko langabezia. Urriko datuen arabera, langabe gisa erregistratutako pertsona kopuru osotik, % 38,2 iraupen luzeko langabeak dira, hau da, hamarretik ia lauk urtebete edo gehiago daramate langabezian. Zehazki, 13.508 pertsona dira, eta horietatik, % 64,7 (8.743) 45 urtetik gorakoak dira, eta % 38,8, 55 urtetik gorakoak (5.243 pertsona).

Horregatik, iraupen luzeko langabeziak jaitsiera handia izan badu ere, % -35 ingurukoa 2014. urtearen hasieratik, Nafar Lansare iraupen luzeko langabeentzako lana suspertzeko prozesuak areagotzen ari da. Helburua talde horien kontratazioa lortzea da, bi urte baino gehiago langabezia-egoeran daramaten 45 urtetik gorakoena eta egoera horretan gutxienez urtebete daramaten 55 urtetik gorakoena.

Bestalde ikasketa-mailaren arabera, hamar langabeetatik zazpik Bigarren Hezkuntzako lehen etapatik gorako prestakuntzarik ez izaten jarraitzen dute; beraz, langabe guztien % 70,4 (24.867 pertsona). Bestalde, unibertsitateko prestakuntza duten pertsonen langabezia % 10,3koa da (3.646 pertsona). Unibertsitateko ikasketak dituzten biztanleei dagokienez, adierazgarria da hamarretik zazpi emakumeak direla (% 72,1).

Langabearen nazionalitatearen arabera, Nafarroako langabeen % 81,5ek Espainiako nazionalitatea dute, eta beraz, % 18,5ek atzerriko nazionalitatea dute, % 12k komunitatez kanpokoa eta % 6,5ek EBkoa. Gaineratu behar da, erreferentzia kuantitatibo gisa, Nafarroan aktibo dagoen atzerriko biztanle kopurua, hots, 16 eta 64 urte bitartekoa, % 10,6 dela (Errondako behin behineko datuak 2017ko urtarrilaren 1ean). Beraz, atzerriko biztanleen langabeziaren zama handiagoa da, talde horretan langabezia handiagoa delako.

Azkenik, sektore ekonomikoen arabera, hileko aldaketa kontuan hartuz, langabeziaren igoeraren jatorri nagusia lehen mailako sektorea izan da. Izan ere, sektore horretan 288 pertsona gehiago egon dira langabezian, % 15,7ko igoera, nekazaritza-kanpainaren amaierarengatik. Hori ohikoa izaten da urrian.

Langabeziak gora egin du nekazaritza-sektorean baina eraikuntza sektorean, zerbitzuen, eta nagusiki, aurretik enplegurik ez zuten langabe kopuruaren jaitsierarekin orekatu da. Bestalde, industria-sektoretik etorritako langabezia % 0,1 handitu da.

Urteko datuei dagokienez, nabarmentzekoa da langabeziak behera egin duela sektore guztietan, baina eraikuntzan eta industrian batik bat. Hauek izan dira jaitsierak: lehen malako sektorean langabezia % 0,8 jaitsi da urtean (17 langabe gutxiago), industria % 12,7 (679 gutxiago), eraikuntzan % 18,8 (483 gutxiago) eta zerbitzuen sektorean % 7,7 (1.956 gutxiago).

Hala ere, aipatu behar da zerbitzuen sektoreko langabezia, langabezia osoaren % 66a dela, eta industrian dagoen langabezia, berriz, % 13,2koa dela. Bestalde, eraikuntzakoa % 5,9koa da eta lehen sektorekoa % 6koa. Bestalde, langabeziak behera ere egin du enplegua ez zuten pertsonen artean, % 7,1 (242 pertsona gutxiago); langabezia osoaren % 8,9 ordezkatzen du.

Azkenik, azaldu den moduan, sektore ekonomikoen araberako langabeziaren bilakaeraren azterketatik nabarmendu behar da lehen mailako sektoreak langabeziaren hileko igoeraren eragile nagusia dela, 283 langabe gehiago daudelako irailaren aldean. Hori nekazaritza-kanpainaren amaierarekin lotuta dago, eta lehen adierazi denez, hil honetan ohikoa da.

Beste adar batzuetan langabeziak ere gora egin du, baina gutxiago: enpleguarekin lotutako jarduerak (122 gehiago), txikizkako merkataritza (68 gehiago), Administrazio Publikoa (59 gehiago), osasun-jarduerak (42 gehiago), elikaduraren industria (39 gehiago) eta ostatu-zerbitzuak (39 gehiago). Igoera horiek beste adar batzuetako jaitsierekin orekatu dira. Langabeziaren hileko jaitsierarik handienak Hezkuntzan gertatu dira, 189 langabezia gutxiagorekin, eta aurretik enplegurik ez zuten langabeen taldean, 115 gutxiagorekin.

Langabeziaren urteko aldaketari dagokionez, jarduera-adar gehienetan behera egin du langabeziak. Hauek nabarmentzen dira:

txikizkako merkataritza (274 langabe gutxiago urtebetean); eraikinen eraikuntza (248 gutxiago); aurretik enplegurik ez zuten langabeak (242 gutxiago); eraikuntza espezializatuko jarduerak (224 gutxiago); Administrazio Publikoa (212 gutxiago); janari eta edari zerbitzuak (208 gutxiago); eraikuntzetarako zerbitzuak eta lorezaintza jarduerak (163 gutxiago); elikagaigintza (129 gutxiago); Hezkuntza (119 gutxiago) eta ibilgailu motordunen, atoien eta erdi-atoien fabrikazioa (107 gutxiago).

Horren aldean, langabeziak gora egin duen jarduera gutxien artean hauek nabarmentzen dira: osasun-jarduerak (19 gehiago); edarien fabrikazioa (17 gehiago); nekazaritza, abeltzaintza eta harekin zerikusia duten zerbitzuak (16 gehiago); arkitektura eta ingeniaritzako zerbitzu teknikoak; saiakuntzak eta azterketa teknikoak (15 gehiago) eta deskontaminazio jarduerak eta hondakinak kudeatzeko beste zerbitzuk batzuk (11 gehiago).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa