Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Ia milioi bat euro inbertitu da hiru ikastetxeen handitze eta hobekuntza lanetan.
Hezkuntza departamentuak dagoeneko amaitu ditu Murchante eta San Adrián ikastetxe publikoak nahiz Navarro Villoslada institutua handitzeko eta hobetzeko lanak. Hiru esku-hartzeetan 995.282,55 euro inbertitu dira.
Murchanten eta San Adriango ikastetxeetako lanak Hezkuntza departamenduaren 2017ko Lanen Gidari Planean jasota zeuden eta aurreikusitako aurrekontuarekin bete da, bi eraikinetan funtsezko hobekuntzak gauzatuz.
Murchanteko eskola publikoan eraikina handitzeko bigarren faseko lanak burutu dira. 2016an egin ziren lehenengo faseko lanak eta, bigarren esku-hartzean, psikomotrizitate gela berria egin da, 154.770,18 euroko inbertsioarekin.
San Adrianen ere handitze lanak egin dira, hainbat urtetako eskariari erantzunez. Izan ere, leku falta zuen ikastetxeak; sotoan prestatutako bi gelatan aritu dira ikasleak leku faltagatik. Beraz, egindako lanekin ikastetxearen beharrak erantzun dira eta haur hezkuntzako lau gela egin dira. Aurrekontua 396.614,79 eurokoa izan da.
Bestalde, Iruñeko Navarro Villosladako DBHko Institutuko lanak ere amaitu ditu Hezkuntza departamenduak. 443,897,58 euroko inbertsioa egin da eraikinari dagokion jarduerara egokitzeko lanetan.
Guztira, beraz, 3 esku-hartzeekin, 995.282,55 euro inbertitu ditu Hezkuntza departamenduak.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen