(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

948 Merkatua, Nafarroako Arteen Merkatuak, proposamen sortzaileez beteko du Iruña azaroaren 15 eta 16an astelehena, 2017.eko azaroak 6


Azokan eremu profesional bat izango da Baluarten, goizean, eta erakusketa-programa bat emango du Iruñeko beste eremu batzuetan arratsaldeetan


948 Merkatua, Nafarroako Arteen Merkatuaren lehen edizioa Nafarroako industria sortzaile eta kulturalen profesionalen topaketa plataforma bihurtu da azaroaren 15 eta 16an. Horrela, Nafarroako eta Estatuko eta nazioarteko beste eskualdek batzuetako kulturako profesionalekin harremanetan jarriko dira. Goizetan Baluarteko eremu profesionalean izango da nagusiki azokaren jarduera; arratsaldeetan, erakusketak eta "showcases" izango dira Iruñeko zenbait lekuetan, hiriaren kultura-jardueraren eragileak direlako urte osoan.

Kulturako zuzendari nagusi Fernando Perezek; Kultura Ekintzako Zerbitzuko zuzendari Dori Lopezek eta Iruñeko Udaleko Kultura, Hizkuntza Politika, Hezkuntza era Kiroleko alorreko zuzendari Maitena Muruzabalek gaur goizean aurkeztu dute 948 Merkatua, Nafarroako Arteen Merkatuaren programazioa, Iruñerako eta Nafarroarako proiektu estrategikoa dena industria kultural eta sortzaileen esparruan, Kulturako Zuzendaritza Nagusiak Iruñeko Udalarekin lankidetzan antolatutakoa.

948 Merkatua PRO Baluarten egingo da azaroaren 15 eta 16an, 9:00etatik 14:00etara, eta, batetik, prestakuntza-eremu bat izango du, laborategiak, hitzaldiak, proiektuen aurkezpenak edo erakundeen bilerak. Bestetik, merkatu bat izango da, trukerako, elkarlanerako eta proiektu sortzaile eta artistikoen merkataritza-garapenerako lekua. Erronka handia da eta bere helburua da esperientziak trukatzea eta hemen adierazitako diziplinen arteko elkarrizketa berria sustatzea: zinema eta telebista, arte eszenikoak, liburu-argitalpena, diskoa eta beste argitalpen-euskarri batzuk, musika, arte plastikoak eta bisualak eta beste industria sortzaile eta kultural batzuk diseinu digital, modako eta ehunen diseinu gisa, arkitektura, ingeniaritza edo lanbide berriak.

Horrela, sektoreko formatuek ekartzen duten murrizketaren aurrean aukerak sortuko dira, diziplina artekotasunak 948 Merkatuak ustiatu nahi duen ahalmen biderkatzailea ekartzen duelako. 948 Merkatuaren formatuaren originaltasunari esker, kultuaren balioa biderkatzen duten sinergiak sortuko dira. Antolatzaileentzat, gaur egun, egitura sortzaile eta kulturalek "erantzun berezia behar dute, berritua, gaur egungoa eta profesionala Administrazioaren eskutik, bere kulturari laguntzeko".

Proposamen honekin, helburua da "gaur egungo modu dinamiko eta proaktibo batean erantzutea Administrazio Publikoaren sektore sortzaile eta kulturalek dituzten beharrei, bere bultzada profesionalaren barruan. Krisi osteko testuinguruan gaudela, kulturak bultzada bat behar du hazkunde ekonomikoa iraunkorragoa eta berdintasunezkoagoa suspertzen duen egitura dinamizatzaile bat bihurtzeko. Eta testuinguru honetan, 948 Merkatua etorkizuneko apustu sendoa da, denboran irauteko, hobetzeko, aberasteko eta finkatzeko helburuarekin sortu delako" -azaldu du Kulturako zuzendari nagusiak.

948 Merkatua, Nafarroako Arteen Merkatua azaroaren 15ean inauguratuko du, asteazkenean, 11:00etan, "networking" eremuan, Baluarteko hallean. Ekitaldian Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilari Ana Herrerak eta Garapen Ekonomikorako lehendakariorde eta kontseilari Manuel Ayerdik parte hartuko dute.

Azoka honen garapenari esker, Nafarroako, Euskadiko, Aragoiko, Errioxako eta Akitania Berriko kultura-errealitatearen mapa bat egin ahal izan da. Horrela, 948 Merkatuaren lana Nafarroakoa baino zabalagoa den merkatu baterantz ere jotzen du. Eskualde horiek barne hartutako lurraldeak, azoka hori hedatzeko lehentasunezko eremuak, 7 milioi biztanle inguru ditu. Epe ertainera, asmoa da 948 Merkatua, Nafarroako arteen Merkatua azoken barruan finkatzea eta erreferentziazko topalekua bihurtzea, ezagutza trukatzeko eta proposamen berritzaileak erakusteko, eta Euroeskualdearen eta Estatuko beste eskualde batzuen esparru osoko arteak sustatzeko.

Azokan parte hartzeko egiaztatzeen eskaera kopuruak nabarmen gainditu ditu antolatzaileen aurreikuspenak. Horrela, hasiera bateko aurreikuspena 100 profesional inguru biltzea zen, eta 948 Merkatua hasteko oraindik 10 egun falta direnean, 400 profesional baino gehiago daude egiaztatuta. Horiez gain, 200 artistak eta zenbait komunikabidetako 50 kazetari inguruk ere izena eman dute.

Profesionalen nahiz artisten eta komunikabideen egiaztatzeak azokaren web-orriaren bidez eska daitezke azaroaren 8ra arte: http://948merkatua.com. Egiaztatutakoak azokako eremu profesionalera eta antolatutako erakusketa guztietara sartu ahalko dira. Profesionalak esteka honetan egiazta daitezke, artistak esteka honetan, eta kazetariak beste esteka honetan.

948 Merkatuaren antolaketan Iruñeko Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren beste departamentu batzuen laguntza izan du Nafarroako Gobernuaren Kulturako Zuzendaritza Nagusiak, hala nola Garapen Ekonomikorako Departamentua; Turismo, Industria eta Hezkuntza Departamentua eta Nafar Lansarea edo Euskarabidea.

Horrez gain, azokak Errioxako, Aragoiko Gobernuen, Eusko Jaurlaritzaren, Kataluniako Generalitaten eta Nouvelle-Aquitaine eskualdeko gobernuen, eta Logroño, Zaragoza, Biarritz, Baiona, Bordele, Angelu, Pau edo Hendaiako udalen laguntza handia izan du. Erakunde hauek ere lagundu dute, hala nola La Caixa Fundazioak, Jorge Oteiza Museoak, Uharteko Arte Garaikideko Zentroak, Nafarroako Filmotekak, Nafarroako Unibertsitateak, Enterprise Europe Network, Nafarroako Industriaren Elkartea; Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalak (UNED), CRE:HUB Interreg Europe, AECT Akitania-Euskadi-Nafarroa euroeskualdea, La Caixa Gizarte Ekintza, Pirinio Atlantikoen Kontseilu Orokorra, Office Artistique Région Nouvelle-Aquitaine, Écrit cinéma livre audiovisuel, G Fusée - Reseau des acteurs de l'art contemporain en Aquitaine, Cámara Transfronteriza Bihartean, Cartel - Réseau des Acteurs de l'art Contemporain en Aquitaine, CINQ/25 - Réseau art contemporain en Limousin, Réseau des Indepéndants de la musique, Le Laba, ADENNA - Alianza de Diseñadores, Radio 3, Gayarre Antzokia; Nafarroako Gayarre Antzokia, Zentral aretoa, Tres Reyes hotela, Maisonnave hotela, Euskal Kultur Erakundea - Institut Culturel Basque, Nafarroako Unibertsitateko Museoa edo Nafarroako Ostalaritza Elkartea.

"Zerenda honekin, 948 Merkatuaren babesleen helburua da aukerez beterik dagoen eremu bat erabiltzea eta sinergiak sortzea, hurrengo edizioetan lan egiteko modua finkatuko duena", adierazi dute antolatzaileek.

948 Merkatua Pro

Baluarte, Iruñeko Batzar Jauregia eta Auditoriuma, profesionalen zentroa izango da. Azaroaren 15 eta 16an, 9:00etatik 14:30era, diziplinen arteko topagunea eta elkarrizketa izango da. Baluarte prestakuntza eta informazio gune bihurtuko da, lankidetzak ezartzeko eta trukean eta berrikuntzan oinarritutako proiektuak garatzeko lekua.

Baluarteko hallean ICCen erakundeen eta proiektuen 25 stand izango dira kultura politiken erakusketarako, kultura kudeaketa eta turismorako, diseinurako, antzerki-enpresetarako, eremu eszenikoetarako, ekoizleentzat, arte-eragileentzat edo prestakuntza artistikoko erakundeentzat: Adenna, Ápodo, Arburu, Concienciarte, Creanavarra, Global, Goraki, Hidrone, Infotactile, Instituto de Smart Cities, La Nube, Lanku, Nafarroako Bertsozale Elkartea, Panda, Nelson Producciones Maestras, Similar, Tdiferencia, Tomeito ilustración, Turismo Navarra, Yerbabuena Producciones, Nafarroako Gobernuko Kulturako Zuzendaritza Nagusia, Eusko Jaurlaritza, Aragoiko Gobernua, Nouvelle-Aquitaine eskualdea, Barañaingo Auditoriuma eta Nafarroako Unibertsitateko Museoa.

Horrez gain, "networking" eremuak gaituko dira "speed meeting"etarako edo bilerak egiteko, topalekua errazteko eta egokitzeko, eta profesionalen arteko lana egiteko. Parte hartzeko, interesa duten profesionalek 948 Merkatuaren webaren bidez egiazta daitezke. Bestalde, azokara joaten diren beste profesional batzuekin hitzorduak ezar ditzakete hitzorduen kudeatzaile batek eskainiko duen aplikazio digitala baten bidez. Horrez gain, azokaren garapenean, parte-hartzaileek profesionalen talde baten laguntza izango dute lana errazteko.

Eta "wiki eremu" bat izango da wikipedian lan egiten duten pertsonez osatutako talde batek Nafarroako sortzaileekin, artistekin eta proiektuekin lotutako edukietan sakontzeko, sarearen bidez eta edukiak eguneratuz.

Prestakuntzaren atalean, laborategiak, hitzaldiak, proiektu artistikoen aurkezpenak eta erakundeen bilerak izango dira.

Nafar Lansareren laguntzarekin antolatuta, laborategiak adituek emandako tailerrak izango dira eta ikasteko eta gaur egungo gaietan parte hartzeko izango dira, hala nola kultura arloko kazetaritza, paradigma teknologikoaren aldaketan, publikoak eta marketina, kulturan, artistaren eginkizuna proiektuen zuzendari gisa edo berrikuntza arte plastikoen eta bisualen kudeaketan. Lucía Lijtmaer, Pepe Zapata, Mikel Belascoain, Conchi Cagide, Adrián Piera eta Javier Baldak emango dituzte. Baluarte zentroaren bigarren solairuan egingo dira. Laborategietan parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharko da 948merkatua.com web-orriaren bidez. Tailer bakoitzean gehienez 20 plaza daude.

Hitzaldien programan 37 saio izango dira profesional adituen eskutik. Gaikako hiri ibilbidetan bilduko dira, ordu erdiko aurkezpenekin, ekonomia-kultura binomioaren inguruko esperientziak eta proiektuak azaltzeko. Hizlariak kultura-kudeaketako, ikus-entzunezko, arte eszenikoen, arte plastikoen, kultura-politiken, edizioaren, industria grafikoen, ICCen nazioartekotzearen, musiken edo kultura-politiken arloko profesional adituak dira: Ignacio Escuin, Jérémie Obispo, Javier Lacunza, Ángela Mejías, Pilar Muñoz, Piedad Valverde, Blaise Mercier Pau Vargas, Emmanuelle Schmitt, Rosina Gómez Báeza, Antònia Andúgar, J. P. Huércanos, Moisés Pérez de Albéniz, Carlos Martínez Álava, Alexandra Martin, Irène Aumailley, Adrián Larripa, Víctor Larripa, Mar González, Mª Camino Barcenilla, Juan Carlos Orenes, Benicio Aguerrea, María Azcona, Lourdes Fernández, Asun Maestro, Jose Luis Ibarzabal, Augusto Paramio, Ágata Szczygiel, Itziar Rubio edo Paola Pinto, "Hoja de ruta para el desarrollo regional de las ICCs en Europa. El proyecto CRE:HUB" hitzaldia emango duena.

948 Merkatua, Nafarroako Arteen Merkatuan 29 proiektu artistiko aurkeztuko dira diziplina artistiko guztietan eta zenbait lurraldetan ekoizte-prozesuaren fase desberdinetan. Honako hauek proiektuak aurkeztuko dituzte: Sonia Beroiz, Bertha Bermúdez, KÖ Studio, Ángel García Moneo, Ana Maestrojuán Guindano, Corola, Marta Coronado, Edith Piaf Trio, Yolanda Mazkiaran, Isabel Sáez, Urgoiti Editores, Myriam Cameros y Zenzerr, Taki Bibelas, Joaquín Calderón, Festival MUWI, María Suberviola, Alberto Rodríguez Purroy, Similarte Studio, Patxi Uriz Natxo Leuza, Sandra Iraizoz.

Horrez gain, erakundeen eta sektoreetako elkarteen bilerak ere egingo dira. Horien artean, Nafarroako Unibertsitateak deitutako topaketa bat izango da, Europe Enterprise Network sarearen nodo estrategikoen inguruan. Bestalde, Iruñeko Udalak eta Musika bulegoak deitutako hirien bilera bat egingo da.

948 Merkatua, Nafarroako Arteen Merkatuko parte-hartzaileek eragile-talde batzuen laguntza izango dute, eta hitzorduak kudeatzeko aplikazio bat izango dute eskura, beste profesional batzuekin hitzorduak ezartzeko. Tresna honetara profesional eta artista egiaztatuak bakarrik sartu ahalko dira, eta berariazko aplikazio batetik eta edozein web-nabigatzailetatik ikusi ahalko da.

Zenbait komunikabide ere izango dira.

Erakusketen programa

948 Merkatua, Nafarroako Arteen Merkatuko erakusketen programa hemen aurkeztuko da: Gayarre Antzokia eta Nafarroako Antzerki Eskola (arte eszenikoak); Nafarroako Filmoteka (zinema eta telebista); Geltokia eta Zentral aretoa (pop eta folk musika); Ciudadela, Nafarroako Museoa eta Oteiza Museoa (arte plastikoak); eta Joaquín Maya Udal Musika Eskola (musika lirikoa, klasikoa eta jazz). Kalea ere agertokia izango da, Gaztelu plazan zuzenean emandako emanaldiekin. 70 emanaldi eta erakusketa inguru izango dira zuzenean, Nafarroako egitura artistikoaren jarduera profesional handiaren zati bat erakusteko: 33 musika "showcases", 10 Arte Eszenikoena; 11, zinema arlokoa eta 17 arte plastikokoak.

Programa honen barruan, Liburu, disko eta beste euskarri batzuen azoka ere izango da azaroaren 15etik 19ra (igandea) bitartean, Iruñeko antzinako autobus-geltokian. Berezko dinamika eta funtzionamendua izango du. Programazioa publiko guztientzat izango da, 10:00etatik 14:00etara, eta 16:00etatik 21:00etara. Proposamenak egongo dira haurrentzat, liburuak aurkezteko, musika-lanak eta musikari buruzko dokumentalak aurkezteko eta abar.

Arte Plastikoen programaren barruan hitzaldiak izango dira Nafarroako Museoan: Rosna Gomez Baeza eta topaketa "Yo, la peor de todas" erakusketako artistekin Jorge Oteiza Museoan.

Nafarroako Filmotekan emanaldi hauek izango dira: "Cuestión de Suerte" (Axier González), "Huida" (Nerea Mariezkurrena), "Sarasate, el rey del violín" (Joaquín Calderón), "Siete días con Alberto Corazón" (Pablo Iraburu), "Oskara" (Pablo Iraburu, Iñaki Alforja), "Nidos desnudos" (Virginia Senosiain, Juan Luis Napal), "Mami ya se donde está el dinero" (Arturo Cisneros), "Hijos de la Tierra" (Alex O’Mill, Patxi Uriz), "Infiltrados" (Julio Mazarico), "District Zero" (Jorge Fernández Mayoral, Pablo Tosco, Pablo Iraburu ), "Elkarrekin, Together" (Migueltxo Molina, Pablo Iraburu ,Igor Otxoa).

Musikaren arloa Iruñeko hiru egoitzetan garatuko da. Zentral aretoan hauek izango dira: Gussy (egile-abestia), La Chula Potra (rap), Dj Budin (jazz, latin, soul), Maite Itoiz & John Kelly (zelta), Aurora Beltrán (rock akustikoa), The Titanians (reggae, dub), La Muza Band (folklorikoa), The Disappoinments (rhythm and blues), The Icer Company (indie), Lazy Daisy Band (country), Altatxu (punk, rock), Los Roslis (punk, rock). Joaquín Maya Musika Eskolan hauek izango dira (antzinakoa), Iñaki Rodríguez Cuarteto (jazz garaikidea), Gancho Drom (jazz manouche, swing abestia), Coral San Andrés (klasikoa, lirikoa, korala), HelloCello! (klasikoa, lirikoa, instrumentala), Alberto Arteta Group (jazz), Zorongo (flamenkoa, jazz), Jaso- Escrich Quartet (jazz), Smuztrio (cool jazz), Proyecto Luces del Norte (jazz garaikidea). Getoki aretoan hauek ere izango dira: DJ Göo! (elektronikoa), No More Blues (soul), Amor de Tokyo (pop), Attikus Finch (rock alternative), Elizagoien ahizpak (folk), Sonic Toys (rock dance), Hutsun (txalaparta), Etxaniz (pop, rock), Rock Classical Trio (rock, klasikoa), Zamarra eta Aterkia (pop, jazz), Brigada Improductiva (ska, folk).

Arte eszenikoen proposamenak Gayarre Antzokian, Nafarroako Antzerki Eskolan, Gaztelu Plazan eta Condestablen izango dira. Lan hauek adieraziko dira: "Acercarse al límite" (Itsaso Iribarren. Circo), "Home" (Quiero Teatro. Danza buto), "Extraños Mares Arden" (Laida Azcona. Mugimenduaren arteak), "Segismundo, acto primero" (Acrónica. Kale-antzerkia ), "Salir de cuentas a los 50" (Tdiferencia. Antzerkia), "La esfera que nos contiene" (La Caja Teatro. Antzerkia), "3.3" (Iñaki Rodríguez, Carmen Larraz. Dantza garaikidea, "Medida por medida" (In Extremis Teatro. Antzerki klasikoa), "Km 0" (La Banda. Zirkua), "Fabulantes" (Trokolo Teatro. Kale-antzerkia), "Locutorium" (La Piel Producciones. Keinu-antzerkia).

948 Merkatua, Nafarroako Arteen Merkatuaren arte plastikoen eta arte bisualen atalak proiektu sortzaileen profesionalizazioa eta komertzializazioa hobetzeko tresnak dituen ekintza-programa bat eskainiko dio erkidego artistikoari. Programa honek Uharte Arte Garaikideko Zentroak garatutako profesionalizazio-tailerrak; Baluarten garatutako jarduera-programa bat; hitzaldiak Nafarroako Museoan; Ciudadelako proiektuak eta proiektuen aurkezpenak ikusteko saioak; eta bisita profesionalak Nafarroako sortzaileak protagonistak diren "Yo la peor de todas" erakusketa-proiektuan artistek garatutako proiektuetara, Nafarroako Museoan, Oteiza Museoan eta Uharte Zentroan.

Beraien portfolioak erakutsiko dituzte artista hauek: Alfonso Ascunce, Amaia Molinet, Dick Rekalde, Fermín Díez de Ulzurrun, Iranzu Antona, Jabier Villarreal, Javier Arbizu, Javier Balda, Javier Muro, Maite Vélaz, Marijose Recalde, Mireya Martín Larumbe.

Alicia Otaeguik, Iker Serranok, Martín Etxaurik eta Peio Izcuek beren proiektuak aurkeztuko dituzte.

Gayarre Antzokian eta Nafarroako Antzerki Eskolan akreditatu gabe dagoen publikoarentzako sarreren prezioa 3 € izango da. Nafarroako Filmotekarako sarrerek 1 € balioko dute. Zentralerako, antzinako autobus geltokia zen Geltoki aretarako eta Joaquín Maya Udal Musika Eskolarako sarbidea doan izango da leku guztiak bete arte. Geltokiaren kasuan ezinbestekoa da aldez aurretik gonbidapena jasotzea egoitza horretan jarri den leihatilan.

Informazio eguneratu guztia azokaren web-orrian dago eskuragarri: http://948merkatua.com


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa