(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuaren kultura-agenda aste honetarako astelehena, 2017.eko azaroak 6


Egoitza artistikoko jarduerak, zinema, konferentziak, erakusketak, egoitza artiskoa, haurrentzako aisia eta bisita gidatuak biltzen ditu  


Gloria Fuertesen mendeurrena ospatzeko Nafarroako liburutegian egiten den erakusketaren kartela. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak honako kultura-jarduera hauek antolatu ditu azaroaren 6tik 12ra bitarteko asterako:

KONFERENTZIAK

Emakume apurtua, Simone de Beauvoirrena. Maitasun erromantikoaren mitoak
Nafarroako Liburutegia. 1. solairuko aretoa
Astelehena / 18:00etan.

Emakume apurtua, Simone de Beauvoirrena. Maitasun erromantikoaren mitoak
Hizlaria: Piluka Labayen
Zikloa: Irakurketa feministak
Sarrera librea aretoa bete arte. Prezioa: doakoa

Fedor Dostoievskiren Krimena eta zigorra lanaren osinak ,
Nafarroako Liburutegia. 1. solairuko aretoa
Asteazkena / 18:00etan.

Hizlaria: Javier Medrano
Zikloa: Literatura unibertsalaren zortzi milakoak: Nafarroako Liburutegiko klasikoetara hurbiltzeko programa bat.
Sarrera librea aretoa bete arte. Prezioa: doakoa

Euskara Erdi Aroan
Nafarroako Errege Artxibo Nagusian. Ospakizun aretoa.
Asteazkena, 19.00etan

Euskara Erdi Aroan hitzaldia
Patxi Salaberri. UPNA-NUP
NAVARRORUM erakusketaren euskara eta Nafarroa zikloa

Emozioak miatzen artearen eta zentzumenen lengoaiaren bidez
Nafarroako Liburutegia. 1. solairuko aretoa
Ostirala / 18:00etan.

Hizlaria: Rebecca Gil
Sarrera librea aretoa bete arte. Prezioa: doakoa
Meraki Tanttak proiektu magikoak narratiba irudiduna eta musika zein mundu sozial eta emozionalaren aurkitze-dinamikak batzen ditu. Ipuin-liburu bat dago, batetik, eta, bestetik, ipuinari lotutako proposamenak.

ZINEMA

X-izpidun begiak dituen gizona
Nafarroako Filmoteka
Osteguna / 20:00etan
.

Fantasiazko zinemaren ezinbesteko filmtzat jotzen da. 3 astean filmatu zen, eta aurrekontua ozta-ozta iritsi zen 300.000 dolarretara (B serieko filmetako Roger Corman maisuaren ezaugarrietako bat zen finantza arloko iaiotasun hori).
Zuzendaria: Roger Corman

Love The One Yoy Love
Nafarroako Filmoteka
Ostirala / 20:00etan
.

Terri, linea erotiko baten operadorea, eta Sandile, txakur-hezitzailea, erromantze perfektua –agian perfektuegia – bizitzen ari dira. Baina, egin esan, Terrik askea izan nahi du, eta andregaiak elkarrekiko eginak direla noiz aitortu irrikan dago Sandile.
Zuzendaritza eta gidoia: Jenna Cato Bass

ERAKUSKETAK

Ni, denetan okerrena
Oteiza Museoa, Nafarroako Museoa, Huarte Zentroa
2017/10/27 - 2018/02/04

24 artistaren lana erakutsiko dira, eta Maite Garbayo Maeztu izango da komisarioa. Nafarroako Museoaren, Jorge Oteiza Fundazio Museoaren eta Huarte Arte Garaikideko Zentroaren elkarlanaz egindako proiektua da.
Artearen Historian doktore Maite Garbayo Maeztu ikerlari eta idazleak gauzatutako komisariotza- eta arte-proiektu hau teoria kritiko feministatik abiatzen da, emakumeak bazterrean utzi dituen ezagutza produzitzeko eta transmititzeko modu hegemonikoak zalantzan jartzeko.

Navarrorum
Nafarroako Errege Artxibo Nagusia
2017/09/21 - 2017/12/31

Bisita gidatuak: Larunbatetan, igandeetan: 11.00etan (euskaraz) 12.00etan (gaztelaniaz)NAVARRORUM ez da euskararen historiari buruzko erakusketa bat. Baina, zernahi gisaz, aurre egiten dio erronka jakin bati: idazki batzuen bidez euskararen aztarna dokumentala agertzea, kontuan izanda ia mila eta bostehun urtean ahozko mintzoa izan zela. Ahozko hizkuntza, idazten ez zena. Erakusketarako, hiru dozena dokumentu hautatu ditugu. Euskarazko agiriez gain, euskarari buruzko agiriak ere badaude tartean. Den-denek badute bereizgarri bat, nafartasuna: Nafarroari buruzkoak, Nafarroan idatziak edo nafarrek eginak dira. Gehienak gure artxibo, museo eta liburutegietatik hartu ditugu, baina badaude Afrikako, Ameriketako eta Europako beste dokumentu zentroetakoak ere.

Gloria Fuertes poetaren mendeurrenari buruzko erakusketa
Nafarroako Liburutegia. Erakusketa-aretoa
2017/11/07 - 2018/01/05

Zikloa: Gloria Fuertes
Sarrera: librea
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etik 20:30era. Larunbatetan, 11:00etatik 13:30era.
Erakunde laguntzailea: Madrilgo Fernán Gómez Kultur Zentroa
Mendeurrenaren erakusketa handia ikusgai egongo da azaroaren 7tik 2018ko urtarrilaren 5era. Gloria Fuertes Fundazioak eta Fernando Fernán Gómez Zentroak antolatu zuten duela ehun urte jaio zen poeta madrildarraren omenez. Madrilen eta Bilbon ikusgai egon eta gero, Iruñean (Nafarroako Liburutegian) ere bisitatu ahalko da. Izan ere, hemen amaituko da Gloria Fuertesen inguruko ospakizunez betetako urtea.

HAURRENTZAKO AISIA

Ongi etorri ipuinetara
Nafarroako Liburutegia. Haurrentzako aretoa
Asteazkena / 18:00etan.

Saioa gaztelaniaz
Ekitaldia: Ipuin-kontalaria; Boz gorako irakurraldia.
Sarrera librea aretoa bete arte.
Jarduera boluntarioekin egiten da.

EGOITZA ARTISTIKOA

Sorgina naiz, emakume arima
Huarte Zentroa
2017/10/27 - 2017/11/26

Proiektu hau, 24 egunen bueltan, Laura Gurbindo belar-biltzailearekin batera garatuko den ikerketa txiki bat da. Lauraren laguntzarekin, lehengo eta oraingo Zugarramurdiko “sorginek” abortatzeko edo ezaugarri afrodisiakoak dituzten infusio, edabe eta ukenduak egiteko belarren eta Mexikon erabiltzen direnen arteko arketipoak eta antzekotasunak bilatzen saiatuko naiz. Irteerako formatuta tamaina ertaineko fanzine bat izango da, bertan informazioa marrazkiaren laguntzaz azalduko da.

BISITAK ETA IBILALDIAK

Yo, la peor de todas/Ni, denetan okerrena
Oteiza museoa (Altzuza)
Asteazkena /17.30etan

Ikustaldi-lantegia Oteiza Museoko Didaktika arduradun Aitziber Urtasunekin. Erakusketan zeharreko ibilbide gidatua, egungo sorkuntza praktiketan epistemologia berriek duten presentziaren inguruko gogoetarako eszenatokitzat.
2017ko azaroak 8. 17:30etik 19:30 arte. Aurrez izena eman behar da didáctica@museooteiza.org helbidean.

Bisita Gloria Fuertes poetaren mendeurrenari buruzko erakusketara
Nafarroako Liburutegia. Erakusketa-aretoa
Larunbata / 12:00etan.

Zikloa: Gloria Fuertes
Sarrera: librea taldea bete arte.
Erakunde antolatzailea: Nafarroako Liburutegia.
Erakunde laguntzailea: Madrilgo Fernán Gómez Kultur Zentroa

Bisita gidatua Iruñeko katedralaren klaustroa konpontzeko lanetara
Iruñeko katedrala
gandea, 10:00 / 11:00 / 12:00

Ekainean bukatu ziren Iruñeko katedraleko klaustroaren iparraldeko aldea zaharberritzeko lanak; 2016ko abuztuan hasi ziren, eta hormartearen barnean eta lorategiko fatxadan egin dira. Horregatik, Nafarroako Gobernuko Ondarearen Zerbitzuak doako bisita gidatuen programa bat antolatu du, lan horiek bertatik bertara ikusteko aukera ematen duena.

Erakusketara bisitak Ni, denetan okerrena
Nafarroako Museoa
Igandea / 20:30

Erakusketara bisitak, Mireya Martinek, So a Alberok eta Eva de la Vegak lagunduta.
Yo, la peor de todas/Ni, denetan okerren
Ni, denetan okerrena, beste ezagutza formen esplorazioan oinarritutako proiektu artistiko bat da. Teoria kri- tiko feministatik abiatzen da ezagutza forma nagusia zalantzan jartzeko eta beste jakintza modu batzuk eta gure errealitatea ezagutzeko forma berriak proposatzeko. Proiektu honen aburuz, identitateak bigunak, ezegonkorrak eta performatiboak dira, eta kokatutako ezagutzatik, gorputzetik eta mugako existentzietatik lan egiten saiatzen da.




Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa