(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Iruñean lur hartu du Lufthansaren lehen hegaldiak astelehena, 2017.eko azaroak 6


Ayerdi lehendakariordea Fráncfort-etik etorri da, eta, era horretan, Nafarroaren eta Europako aireko lotune nagusietariko baten arteko linea inauguratu du


Aeropuerto

Lufthansaren lehen hegaldiak Noainen lur hartu du Ayerdi lehendakariordearekin. ( irudia handitu )

Lufthansa konpainiaren LH1118 hegaldia Fráncfort-etik Noaingo aireportura etorri da, eta, era horretan, Nafarroako hiriburuaren eta Europako aireko lotune nagusietariko baten arteko linea inauguratu da.

11:45 zirenean, Airbus A319 hegazkinak, 138 lagunentzako edukiera duenak, Noaingo pista hartu du, Iruñeko arroa hegan igaro ondoren. Hegazkinetik atera dira Ekonomia Garapeneko lehendakariordea, Manu Ayerdi; Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusia, Maitena Ezkutari; Sodenako zuzendari kudeatzailea eta sozietate publikoko proiektuen kudeatzailea, Pilar Irigoien eta Amaya Manrique, hurrenez hurren, eta Marketing Turistikoaren Zerbitzuko zuzendaria, Iñaki Martínez de Virgala. Halaber, inaugurazio-hegaldian izan da Lufthansaren Espainiako eta Portugalgo zuzendari nagusia den Carsten Hoffman.

Noaingo pistan bertan egin da bataioa hegazkinak lurra hartu duenean, ur-arku tradizionalarekin, aireko nabigazioan ohikoa dena. Noain-Iruñeko Aireportuko zuzendaria den Antonio Garcíak harrera egin die tripulazioari eta lehen hegaldi horretako bidaiariei.

Lufthansako ordezkariak, Carsten Hoffmann-ek, bere konpainia zoriondu du Iruña haren munduko helmugen sarean sartzeagatik, eta onena opatu dio ibilbidearen etorkizunari: "Ziur gaude Iruñaren eta Fráncfort-en arteko ibilbide berriak harrera ona izango duela, erabat hobetuko baitu Nafarroaren eta Espainiako iparraldearen arteko konektibitatea. Hemen konpainia handiek dute oinarria, haien sektoreetan puntakoak direnek, eta orain Fráncfort-ekin zuzenean konektatzeko aukerak eskaintzen duen erosotasuna baloratzen jakin badakite", esan du.


recepcion

Ezkerretik eskuinera, Ayerdi, Barkos, Carsten Hoffmann eta Alfonso Rodriguez lehendakariarekin egin duten bileran zehar. ( irudia handitu )

Bestalde, Ekonomia Garapeneko lehendakariordeak, Manu Ayerdik, baita ere, zoriondu du Nafarroari dakarkion aukera: "Egun eder honetan, lanean igarotako asteak, hilabeteak, gauzatu dira. Eta gaur zehatz-mehatz ohartzen gara nafar guztiei ireki zaizkien aukerez. Gaur goizean Fráncfort-en gosaldu dut, eta laneko bilera bat izan dugu han; oraindik ez dira 12:00ak, eta dagoeneko Iruñean nago, Fráncfort-en pantaila guztietan helmuga posible ugari daudela kontuan hartu gabe. Gaurtik aurrera, mundu osoko ehunka helmugatatik gertu-gertu gaude. Aukera bikaina da Nafarroarentzat. Espero dugu gaur hasitako aireko ibilbideak arrakasta handia izatea. Gaur abiatu da, ospatzeko eguna da. Baina bihartik aurrera, Sodenarekin eta Lufthansarekin lanean jarraitu beharko dugu ibilbide hau finkatzeko, eta, zergatik ez, Alemaniarekiko konexioak hobetzea egunen batean proposatzeko", nabarmendu du.

Gainera, lehen hegaldi horretan, Nafarroako nekazaritzako elikagaien sektoreko ordezkaritza komertziala itzuliko da, azaroaren 3tik 5era bitartean Delhiko World Food India Azokan parte hartu duena. Nafarroako Gobernuko Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiak sustatutako eginkizun honetan, Nafarroako sektoreko bederatzi enpresak eta Nekazaritzako Elikagaien Teknologiako Zentro Nazionalak hartu dute parte, eta biak stand batean egon dira aipatu azokan.

12:30 aldera, Airbus A319 hegazkina Fráncfort-era abiatu da.

Barkos lehendakariaren harrera

13:00ean, Ayerdi lehendakariordeak eta Lufthansako ordezkariak, Carsten Hoffman-ek eta zuzendari komertzialak, Alfonso Rodríguezek, linea berriaren autobusa hartu dute; hots, gaur zerbitzuari hasiera eman diona RENFE eta Autobus geltokien eta Aireportuaren artean. Autobusa Iruñeko Eskualdeko Mankomunitateak kudeatzen du, eta astelehenetik igandera martxan izango da. Hasierako geralekutik abiatuko da ordubetetik behin, goizeko 6:00etatik 22:00etara bitarte.

Bidaiariek ibilbidea hiri-autobusean egin dute Autobusen Geltokiraino, eta, Nafarroako Jauregira oinez joan ondoren, Uxue Barkos Gobernuko lehendakariak bere despatxuan hartu ditu.

Harreran, Barkosek Lufthansa konpainiari eskerrak eman dizkio Nafarroan egin duen enpresa-apustuarengatik, eta, bide batez, Foru Erkidegorako ongietorria egin dio.

Halaber, lehendakariak nabarmendu du konexio honek Nafarroari eskaintzen dion aukera, eta ibilbide berriari arrakasta opatu dio. Horretarako, Lufthansako ordezkariei Nafarroako Gobernuaren babesa ziurtatu die.

Goizeko bilera Fráncfort-en

Hegazkina aireratu aurretik, Ayerdi lehendakariordea buru zuen Nafarroako ordezkaritzari harrera egin die lehen orduan Fráncfort-eko aireportuan; bertan izan dira Lufthansa Group-eko salmentetako lehendakariordea, Stefan Kreuzpaintner, eta Espainiarako eta Portugalerako eragiketen zuzendaria, Karsten Wulf. Halaber, bileran izan dira, Fraport AG-ren (Fráncfort-eko aireportua) ordezkari gisa, ontziratzeko zonako eta terminalen kudeaketako lehendakariorde exekutiboa, Pierre Dominique Prümm, eta azpiegituraren salmentako kudeatzailea, Steffen Sommer.

Topaketan, Nafarroako ordezkaritzak nabarmendu du Foru Erkidegoarentzat aireko konexio berri hau ezartzeak duen garrantzi estrategikoa, tokiko enpresen lehiakortasuna errazten duen elementu eta sektore ekonomiko ezberdinentzat eta hiritarrentzat dakarren aukera gisa. Ayerdi lehendakariordeak ondorengoa azpimarratu du: "linea berriak gure eskualdea munduko konpainia berrietara eta herritarrengana irekitzen du, baita ere". Horrez gain, Turismoko Zuzendaritza Nagusia Europako turismoa sustatzeko, Turismoko plan estrategikoarekin bat eginez, Alemanian burutzen ari den sustapen-ekintzen berri eman dute.

Munduko aireko 300 konexio

Gogoratu behar da Iruñaren eta Fráncfort-en arteko ibilbide berriak konexioa hobetzen duela, Alemaniako aireportuko trafikoaren bolumena azpimarratuta; horri esker, Nafarroako hiriburua helmugako beste 300 puntu baino gehiagorekin konektatu ahal izango da. Munduko hamabigarren azpiegitura, Fráncfort-eko aireportutik urtean 60 milioi pertsonatik gora igarotzen dira, horietako asko Europako beste hiri batzuekin konektatzeko hegaldietan edo kontinentearteko hegaldietan.

Alemaniako airelineak Fráncfort-etik zerbitzua eskainiko du astelehenetan, asteazkenetan, ostiraletan eta igandetan; 9;45ean aterako da, eta handik bi ordura Iruñean izango da. Egun horietan, baita ere, itzulerako hegaldiak aterako dira Noaindik 12:30ean, eta 14:40an iritsiko dira.

Modu horretan, Europako helmugekiko konexioak eskaintzen dira, Alemaniako hiri nagusietarakoez gain, eta New York, Bangkok, Tokio edo Johannesburgo bezalako kontinenteartekoak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa