(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kotizazio gabeko pentsioak dituzten 214 pertsonak kenkari bat jasoko dute abenduan, hilean 156,28 eurokoa, errenta bermatuarekin parekatzeko asteartea, 2017.eko azaroak 7


Kotizazio gabeko pentsioak dituzten pertsonek jaso beharreko zenbatekoa urtean 1.875,36 eurokoa da, eta urtean gutxienez 404.130,96 euroko gizarte-inbertsioa egitea ekarriko du


Nafarroako Parlamentuak Gizarteratzerako eta Errenta Bermaturako Eskubideak arautzen dituen azaroaren 11ko 15/2016 Foru Legea onartu ondoren, lehenengo aldiz ezarri da kotizazio gabeko erretiro-pentsioak dituzten adinekoek kenkari fiskal bat jaso ahal izango dutela, kobratzen duten pentsioaren eta errenta bermatuari dagokion zenbatekoaren arteko aldearen baliokidea. Errenta bermatua hilean 600 eurokoa da bakarrik bizi direnentzat.

Horretaz gain aipatzen da kenkaria aurrez ordaintzeko eskatu ahal izango dela, arauz ezartzen den prozeduraren bidez.

Ondorioz, 2016an, 60 eskaera egin ziren kenkari osagarria jasotzeko (kontuan izan behar da 15/2016 Foru Araua 2016ko azaroaren 18an argitaratu zela); eskaera horietatik 52 baietsi egin ziren, eta 8, berriz, ezetsi. Baietsitako eskaerak Nafarroako Foru Ogasunari helarazi ondoren, 2016ko errenta-kanpainan 52 pentsiodunei eman zitzaien kenkari osagarria, hain zuzen ere, hilean batez beste 163,48 eurokoa. 2016an, beraz, 102.012 euroko gizarte-inbertsioa egin zen.

Eskubide Sozialetako Lehendakariordetzak foru-dekretu baten proiektua bideratu du dagoeneko, eta, une honetan, Nafarroako Kontseiluaren txostena jaso zain dago, Nafarroako Gobernuak behin betiko onar dezan; txostena azaroan bertan prest egotea espero da. Horrela, abenduan onartu ahal izango da, eta aurrerakinak ordaindu ahal izango dira, atzeraeraginez, eskaera egin eta hurrengo hilabetetik aurrera.

Orain arte, 2017an, 212 kenkari-eskaera (eta aurrerakin-eskaera) aurkeztu dira; haietatik 162 baietsi egin dira, eta 50, berriz, ezetsi, baldintzak betetzen ez zituztelako. 2017an baietsitako 52 eskaeretatik, guztira, kotizazio gabeko pentsioak dituzten 214 pertsonak hilean batez beste 156,28 euro jasoko dituzte (urtean, beraz, 1.875,36 euro). Oraingoz, kopuru horiek 404.130,96 euroko inbertsioa egitea ekarriko dute, gogoan izan behar baita eskaera egiteko epea beti dagoela zabalik baldintzak betetzen dituztenentzat.

Eskubide Sozialetako lehendakariorde eta kontseilari Miguel Laparrak oso positiboki baloratu du errenta bermatuari buruz onartu den legean jasotako neurri hori: «Lehenengo aldiz, kotizazio gabeko pentsioak (askotan huskeriazkoak) dituzten adinekoek errenta bermatuaren baliokideak diren diru-sarrerak izango dituzte gutxienez, eta, horri esker, bizi-baldintzak hobetu ahal izango dituzte. Duten adinagatik, pertsona horiek dagoeneko ez daude lan-merkatuan, eta daukaten pentsio urria eta errenta bermatuaren osagarria beste diru-sarrerarik ez dute bizimodu duina izateko».


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa