(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru Gobernuak 2017ko Nafarroaren Egunerako ekitaldi-programa onartu du asteazkena, 2017.eko azaroak 8


Erakundeen ekitaldiak, kultura eta musika ekitaldiak antolatuko dira. Azken horien artean Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren kontzertu bat, gazte bakarlariekin


Nafarroako Eguna

Iazko Nafarroako Egunean.

Nafarroako Gobernuak 2017ko Nafarroaren Eguna ospatuko du datorren abenduaren 3an. Horrela, kultura, erakunde eta musika ekitaldiak egingo dira. Horien artean, nobedade gisa, Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren kontzertu bat izango da Baluarten, Nafarroako gazte bakarlariekin. Kontzertu honen helburua da Nafarroak duen talentu gaztea erakustea. Foru Gobernuak ekitaldien programa onartu du gaurko saioan, eta 159.000 euroko aurrekontua izango du.

Jauregiak ateak ireki ditu

Lehen jarduera Nafarroako Jauregira egindako doako bisita gidatuen programa da. Azaroaren 24tik abenduaren 1era bitartean izango da, biak barne. Lanegunetan (azaroaren 24, 28 eta 30 eta abenduaren 1) arratsaldez egingo dira (taldeak ordu erdiro sartuko dira, 17:00etatik 18:30era bitartean), eta jaiegunetan (azaroaren 25, 26 eta 29) goizez eta arratsaldez egingo dira, 11:00etatik 12:30era bitartean, goizetan, eta 18:00etan eta 18:30ean arratsaldeetan.

Guztira, 34 bisita eskaintzen dira, eta horietatik 30, gaztelaniaz izango dira; 4, euskaraz. Talde bakoitzean 30 eta 35 pertsona artean egon ahalko dira. Bisitaren iraupena gutxi gorabehera 75 minutu dira.

Nahi duena ordua eska dezake azaroaren 20tik aurrera, 948 012 012 eta 012 telefonoetara deituz. Lehenengoaren kasuan, deiaren kostua dei lokal batena da, edo doan tarifa laua izanez gero; bigarrenean, 0,34 euro dira deiko. Publikoaren arretarako ordutegia astelehenetik ostiralera da, 08:00etatik 19:00etara.

Bisitaren hasieran sarrerako bideo bat ikusten da, leku hauetatik ibilbidea eginez: Lehendakarien Aretoa, Areto Berdea edo errege-erretratuena, Lehendakaritzaren Bulegoa, Bilera Aretoa, Tronu Aretoa eta Kapera. Azken eremu honen bisitan zehar Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko ikasleek zenbait musika-ale interpretatuko dituzte.

Erakundeen ekitaldiak

Erakundeen ekitaldiak azaroaren 27an hasiko da, goizez. Egun horretan, Foru Komunitateari bere artxibo edo museoetan jartzeko balio handiko objektuak (pinturak, pieza arkeologikoak, dokumentuak, liburuak eta abar) eman dizkieten pertsona eta erakundeak goraipatuko ditu.

Egun berean, azaroak 27, arratsaldean, Gazteen Saria banatuko da; abenduaren 1ean, Kirol Merituaren sariak.

Hiru ekitaldi horiek Nafarroako Jauregian izango dira.

Erakundearen ekitaldi nagusia abenduaren 3an izango da, 12:00etan, Nafarroako Lehendakari Uxue Barkosek Foru Komunitateko agintariei Kultura, Kirol eta Gazteriako Departamentuaren klaustro isabeldarrean egingo dien harrerarekin. Ekitaldi horretan, 2017ko Nafarroako Urrezko Domina entregatuko du. Aurten, hil osteko saria izango dira, izan ere, Arturo Campión, Hermilio de Olóriz eta Julio Altadill historialari emango zaie, Nafarroako historiari, kulturari eta nortasunari egindako ekarpenarengatik eta Nafarroarako ordura arte ez zuen nortasunaren sinbolo iraunkor bat ezartzerako orduan egindako lan erabakigarriarengatik: Nafarroako bandera gaur egun ezagutzen den moduan, diseinua Foru Diputazioak 1910. urtean onartu zuena.

Horren aurretik, abenduaren 3an bertan, Nafarroako Erresumaren oroimenezko ekitaldia egingo da Nafarroako Erregeen antzinako Jauregiaren fatxadan, Iruñean (Nafarroako Errege Artxibo Nagusiaren egoitzan).

Musika-emanaldiak

Musika-emanaldiak azaroaren 26an hasiko dira, 12:45ean, Leiren egindako kontzertu batekin. Egun berean, 19:00etatik aurrera, "Tuterako Hiria" Jota Lehiaketa izango da Erriberako hiriburuko Gaztanbide Antzokian.

Hala ere, jarduera gehienak abenduaren 3an bertan izango dira. Aurten, nobedade gisa, Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren kontzertu bat egingo da, eta Nafarroako lau musikari gaztek parte hartuko dute. Hain zuzen, Pablo Urbina (orkestra zuzenduko duena), Ander Erburu (flauta) eta Maira Ayestaran eta Sofia Esparza sopranoak izango dira. Saioa Baluarten izango da, 19:00etan.

Horrez gain, ohikoa denez, 13:00ean, Nafarroako 95 tokitan, beste hainbat kontzertu egingo dituzte Foru Komunitateko koralek eta musika-bandek. Sarrera doan da. Ikuskizunen hasieran Nafarroako Ereserkia interpretatuko da, eta horren ondoren berariazko programek jarraituko dute.

Programazioa osatzeko Nazioen Jaialdiaren beste edizio bat izango da beste herrialde batzuetako elkarteen arte-taldeen eskutik, Nafarroan, Gayarre antzokian, 12:30ean.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa